Hondarribiko Gaztelua III. Xake Aktibo Txapelketako babesleak

(leer en castellano)

“Hondarribiko Gaztelua” xake aktibo III. txapelketa ahalbideratuko duten babesleen webguneak bisitatzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
Hemendik beren laguntzagatik eskerrak ematen diegu. Mila esker!
Advertisements

III. Hondarribiko Gaztelua xake txapelketako 50 jokalariak

(leer en castellano)

Azken momentuko baja batzuen ostean, itxaron zerrendako batzuen parte hartzea baieztatu eta gero, hona hemen Hondarribiko Jai Nagusietako xake txapelketako 50 jokalariak.

izen abizenak MAILA TÍTULUA FIDE ELOA
1 HOFFMAN, ALEJANDRO S GM 2455
2 ALONSO ARBURU, JUAN IGNACIO S FM 2365
3 CRUZ-LOPEZ CLARET, CARLOS S FM 2321
4 MUÑOZ PEREZ, IVAN S 2296
5 NAVA PEREDA, CARLOS S FM 2273
6 TRIGO URQUIJO, SERGIO S 2236
7 MAYO MARTINEZ, MANUEL S 2221
8 AGUIRRE CANFLANCA, IOSU S 2205
9 SERRAS URIA, ANTXON S 2201
10 OLAIZOLA ORTEGA, LUIS S 2194
11 DOMINGUEZ OFRETORIO, JAVIER S 2133
12 TORRES GANUZA, F.J. S 2130
13 ROS ESKISABEL, JOSE RAMON S FM 2124
14 ORTEGA FUENTES, LUIS ANGEL S 2086
15 GALARZA CENZANO, IÑIGO S 2055
16 ARRESE-IGOR SANCHEZ, CESAR S 2010
17 IRAOLA IRAOLA, UNAI S 2009
18 FERNANDEZ PRIETO, ARMANDO S 1994
19 AGUINAGA RUIZ, JESUS S 1973
20 ALVARADO FERNANDEZ, MIKEL S 1961
21 TEJEDOR TXAPARTEGI, NABAR S 1941
22 PETEIRO OSTA, LUIS S 1920
23 AGUDO TENA, ANGEL S 1904
24 CARRASCAL ROSAL, ALBERTO S 1871
25 FUENTE SAN SEBASTIAN, ERNESTO S 1866
26 ZUBIA ARANBURU, MIKEL S 1820
27 GARMENDIA ZUBELDIA, DANIEL S 1798
28 CANTABRANA GARONA, ALEJANDRO S 1789
29 ESPIN LABORDE, JESUS MARIA S 1733
30 URKIA IMAZ, GARIKOITZ S 1715
31 ALUSTIZA URKIA, JOSE LUIS >60 1677
32 ARRI MARTINEZ, IKER S 1670
33 CAMPOS URBANEJA, RICARDO S 1560
34 MUÑOZ AVILA, JOSE LUIS <16 1558
35 ARRESE-IGOR ROYUELA, ALEX <16 1553
36 MOREIRO SANCHEZ, SILVESTRE >60 1517
37 DORRONSORO LARBIDE, IBAI <16 1332
38 ARAMENDIA YBARRA, CARLOTA <16
39 AZCUE MAILLO, JAVIER S
40 CARAZO FERNANDEZ, CONSTANTIN <16
41 GARCIA TAJADA, FERNANDO S
42 IMAZ IRIBARREN, JUAN MIGUEL S
43 MANTEROLA UBILLOS, JOSU <16
44 OTERO BONIS, MARIANO >60
45 PALAVECINO AUZMENDI, ANDER S
46 PASCUAL CUADRADO, CARLOS S
47 PEREIRA VARELA, JUAN ANTONIO S
48 TAFALL SOREASU, MIKEL S
49 TAFALL VILLANUEVA, ANDER <16
50 TOTH, ANATOL <16
2012ko txapelketan egindako  joko-gelaren argazkia. Argazkilaria Julián Lazkanotegi.
2012ko txapelketan egindako joko-gelaren argazkia. Argazkilaria Julián Lazkanotegi.

Tafall familiaren Burgoseko oporretan saria

(leer en castellano)

Tafall familia Burgosera oporretan joan da eta pasa den urtean egin bezala, Mikel Tafall eta Ander bere semea bertan dauden txapelketetan parte hartzen ari dira. Burututako lanen berri emango dizuegu.

Atzo, abuztuaren 17an, Isar herrian burututako IV CAMPEONATO DE AJEDREZ ISAR 2013 txapelketaren argazki batzuk helarazi dizkigute eta bertan gertatutakoaren berri eman. 101 partaide izan zuen, 15 minutu partidako suitzar sisteman 6 txandetako txapelketa honetako garaile GM Alejandro Hoffman Argentinarra izan zen, bigarren, Serbiako Dragan Paunovic, eta hirugarren, gure taldeko aspaldiko laguna den Jesús Iruzubieta.

Aita Semeak lan txukuna burutu zuten eta launa punturekin amaitu zuten txapelketa. Ander Tafall 20. postuan eta Mikel Tafall el 25. postuan. Anderrek 12 urte azpiko txapelduna izatea lortu zuen eta horrexegatik garaikurra lortu zuen eta baita Gaztelako jaki tradizional sorta bat ere.

Chessresults-era lotura

Antolatzailearen Webgunera lotura

 

Esperientzia polita Salobreñan jokatutako Espainiako Gazte Txapeketan

(leer en castellano)

Pasa den uztaileko 1etik 7ra bitartean, Granadako Salobreña herri turistikoan Espainiako gazte mailako txapelketa ezberdinak jokatu ziren eta, Euskadiko taldeko kide, Ibai Dorronsoro izan genuen, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan txukun aritu eta gero, Espainiako 14 urtetik beherakoen txapelketa jokatzeko sailkatu zelako.

Gure taldekide gazteak lan txukuna egin bazuen ere, aurkarien maila altuarengatik eta zorte pixka bat falta izan zitzaiolako, ez zuen nahi bezalako txapelketa burutzerik izan. 9 partidetan 5 parra lortu zituen eta ez zuen garaipenik lortu. Hala ere, oso kontent itzuli zaigu, gogotsu, eta entrenatzeko irrikatan, hurrengo lehiaketetan hobe aritzeko asmoz.

Esperientzia zoragarria izan dela esan digu eta txapelketaren antolaketa ezin hobea izan dela gaineratu digu. Txapelketan giro ederra egon zen, Euskadiko taldekideen artean eta beste herrialdeko jokalariekin. Luxuzko aste bete igaro zuela gaineratu digu. Ea hurrengo urteetan esperientzia errepikatzerik duen.

Espainiako gazte txapelketen Chessresult-era lotura

Antolatzailearen webgunera lotura: FEDA

Oberenak 14-AZP txapelketari buruz egindako kronika

III. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketako izen ematea hasi da

(leer en castellano)

Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak datorren irailaren 1ean Hondarribiko Carlos V Paradorean “Hondarribiko Gaztelua” III. Xake Aktibo Txapelketa antolatuko du.

Aurreko bi edizioetako emaitzak: 2011, 2012 eta argazkiak.

TORNEO DE AJEDREZ 2013(1) (452x640)

Klubak Txapelketa burutzeko Hondarribiko Udalaren, Carlos V. Hondarribiko Paradorearen, Gipuzkoako Xake Federakuntzaren, Amaiur Altzarien  eta Totem Comunicaciónesen babesa izango du .

Babesle izan nahi dutenentzako informazioa

2013ko Txapelketako oinarriak

Izena emateko oinarriak irakurri eta gero bakoitzaren datuekin posta elektroniko bat bidali beharko da ondorengo helbidera

xakehondarribiamarlaxka@gmail.com