Sentsazio onak 2022ko ligaren hasiera honetan. Gure lehen taldeak 0,3-3,5 irabazi du Euskal Ligan eta Gipuzkoako ligetan, Hondarribia Marlaxka D taldeak berdinketa lortu du eta xake ona egin arren Hondarribia Marlaxka B eta C-k porrota lortu dute. Zorionak guztioi eta Marlaxkako Izpiritua!!!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

2022KO LIGEN HASIERA

Gaur urtarrilaren 29a taldekako txapelketen hasiera izan dugu eta bertan klubeko lau taldek parte hartu dute. Gure lehen taldeak (Hondarribia Marlaxka A) Euskal Ligan  Urnietako Zugzwangen aurka jokatuko du eta garaipena lortu du:

  Zugzwang FIDE 0,5-3,5  Hondarribia Marlaxka A FIDE
Ortega Fuentes, Luis Angel 2208 0,5 – 0,5 Moreno Estebanez, Patxi 2208
Aguirre Canflanca, Josu 2159 0 – 1 Tornay Gomez, Josu 2020
Manso Marquez, Felix 2048 0 – 1 Tafall Villanueva, Ander 2016
Esturo Loiola, Jon 1826 0 – 1 Uriarte Prieto, Goio 1936

Gipuzkoako lehenego mailan, Hondarribia Marlaxka B taldeak etxean Errenteriako Luzaro Orereta B taldearen aurka galdu du 1-3.

HONDARRIBIA MARLAXKA B
1 – 3
LUZARO ORERETA B
Juan Senen Bruña Peraita
0 – 1
Jon Gurutz Galarraga Lasa
Aritz Tornay Belategi
1 – 0
Iker Rodriguez Rubio
Silvestre Moreiro Sánchez
0 – 1
Antonio Martin Vicente
Iker Tafall Villanueva
0 – 1
Luis Aparicio Mola

Lehenengo maila probintzialean dugun beste taldea, Hondarribia Marlaxka C Donostira joan da Gros G-ren aurka jokatzera eta 2,5-1,5 galdu du.

WhatsApp Image 2022-01-29 at 15.57.34

GROS G
2,5-1,5
HONDARRIBIA MARLAXKA C
Urko Maiz Crespo
0,5-0,5
Jurgi Diaz Etxaide
Killian Martinez Gil (K)
1 – 0
Pelic, Milan
Azurmendi Galicia, Pablo
1 – 0
Nora Lera Cuñado
Julen Legarda Ruiz
0 – 1
Gotzal Jokn Lera Manterola
 

Gure  laugarren taldea Hondarribia Marlaxka D Gipuzkoako bigarren mailan arituko dena, berdinekta lortu du Villabonako Billabona E taldearekin.

HONDARRIBIA MARLAXKA D
2 – 2
BILLABONA E
Hodei Guerro Escudero
1 – 0
Hodei Dominguez Aduriz
Fernando Hoyos Fernández
0 – 1
Izaro Santano Gelato
Ion Larrarte Gonzalez
1 – 0
Urdangarin Tejeria, Saioa
Jon Irigaray Ferreira
0 – 1
Juan Jose Villena Bernal

 

Egutegia (klubak osatutakoa)

hmxk_2022_CG por Eq

Gure lau taldeetan guztira 61 jokalari ditugu, horietako 14 emakumezko direla.

Guztioi Marlaxkako izpiritua! 💪💚👍!!

Bihotza05_eus

Hondarribiko Udalaren Youtube kanalean “Azaroa Liburutegian: Xakea eta Emakumeak” ekimenaren laburpen-bideoa ikus daiteke

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Hondarribiko Udalak gaur jarri du ikusgai bere Youtube kanalean “Azaroan Liburutegian: Xakea eta Emakumeak” ekitaldiaren gure laburpen-bideoa.

Ekitaldian hainbeste lagundu zuen Udalak Youtube kanalean jarri du gaur. Datozen egunetan, ekitaldi horietako ekintza batzuen laburpen monografikoak jarriko ditugu. Zuen gustukoak izango dirakoan!

Eskerrik asko Bideosare (Markos Sodupe) eta Hondarribiko Udala

💪💚👍

2022KO LIGEN HASIERA

2022ko urtarrilaren 5eko postan aurreratu genizuen bezala, datorren larunbatera arte, urtarrilaren 29ra arte, taldekako txapelketen hasiera atzeratu zen. Arestian esan bezala, klubeko lau taldek parte hartuko dute taldekako txapelketetan. Gure lehen taldeak (Hondarribia Marlaxak A) Euskal Ligan jokatuko du berriz. Bigarren eta hirugarren taldeek (Hondarribia Marlaxka B eta Hondarribia Marlaxka C) Gipuzkoako lehenengo mailan jokatuko dute eta gure  laugarren taldeak (Hondarribia Marlaxka D) Gipuzkoako bigarren mailan. Txandak mantendu dira eta datak larunbateko hasieratik aurrea egokitu diutzte.

Behin behineko egutegia (klubak osatutakoa)

hmxk_2022_CG por Eq

Gure lau taldeetan guztira 61 jokalari ditugu, horietako 14 emakumezko direla.

Guztioi Marlaxkako izpiritua! 💪💚👍!!

Xakearen onurari buruzko FIDE-k (Nazioarteko Xake Federazioa) liburuxka  (gaztelaniaz) eskuragarri: Hemen

 
 

XAKE IKASTAROA 2021-2022

Parte hartu nahi al duzu?

 
Iraupena:  2022ko ekainaren 16ra bitarte.
 

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

 
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
 
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
 

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

Gure Xake Eskolako errutinara itzuli gara, eta gure jokalariak entrenatzen hasi dira datorren larunbatean hasiko diren 2022 lehiaketetan (Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligak) parte hartzeko.

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Aste honetan Xake Eskolako klaseen jarduera normaldua izan dugu

Astelehenean neska “adindunen” taldeak lanari ekin dio indartsu. Astearte, asteazken eta osteguneko gazteen taldeek ere bai.

Gure neska “nagusien” taldeko asteleheneko saio animatuaren argazkiak. Zoragarriak zarete! 💪💚👍

2022KO LIGEN HASIERA

2022ko urtarrilaren 5eko postan aurreratu genizuen bezala, datorren larunbatera arte, urtarrilaren 29ra arte, taldekako txapelketen hasiera atzeratu zen. Arestian esan bezala, klubeko lau taldek parte hartuko dute taldekako txapelketetan. Gure lehen taldeak (Hondarribia Marlaxak A) Euskal Ligan jokatuko du berriz. Bigarren eta hirugarren taldeek (Hondarribia Marlaxka B eta Hondarribia Marlaxka C) Gipuzkoako lehenengo mailan jokatuko dute eta gure  laugarren taldeak (Hondarribia Marlaxka D) Gipuzkoako bigarren mailan. Txandak mantendu dira eta datak larunbateko hasieratik aurrea egokitu diutzte.

Behin behineko egutegia (klubak osatutakoa)

hmxk_2022_CG por Eq

Gure lau taldeetan guztira 61 jokalari ditugu, horietako 14 emakumezko direla.

Guztioi Marlaxkako izpiritua! 💪💚👍!!

Xakearen onurari buruzko FIDE-k (Nazioarteko Xake Federazioa) liburuxka  (gaztelaniaz) eskuragarri: Hemen

 
 

XAKE IKASTAROA 2021-2022

Parte hartu nahi al duzu?

 
Iraupena:  2022ko ekainaren 16ra bitarte.
 

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

 
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
 
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
 

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

Gabonetako oporren ondoren gure Xake Eskolako klaseak abian dira berriz, parte hartu nahi al duzu?

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Aste honetan 2022ko Xake Eskolako klaseei hasiera eman diegu

Astelehenean neska “adindunen” taldeak lanari ekin dio indartsu. Astearte, asteazken eta osteguneko gazteen taldeek ere bai, eta ostiralean IM Alejandro Francorekin online teknifikazio klase berri bat izan dugu.

Oporren ondoren, aste honetan berriro ere LAN EGITEKO ERRUTINA eta XAKEKO errutina ezartzeko unea da…‼️

 

Marlaxkako Izpiritua💪💚👍!!

Xakearen onurari buruzko FIDE-k (Nazioarteko Xake Federazioa) liburuxka  (gaztelaniaz) eskuragarri: Hemen

 
 

XAKE IKASTAROA 2021-2022

Parte hartu nahi al duzu?

 
Iraupena:  2022ko ekainaren 16ra bitarte.
 

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

 
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
 
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
 

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

ATZERAPENA EUSKAL LIGAREN ETA KUTXA 2022 LIGA PROBINTZIALAREN HASIERAN

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Osasun egoera dela eta, eta zuhurtasun neurri gisa, Euskal  Xake Federazioak eta Gipuzkoako Xake Federazioak erabaki dute Liga autonomikoa eta probintziala urtarrilaren 29ra arte atzeratzea.

Euskal Ligaren eta Gipuzkoako Ligaren data berriak ematen dizkigutenean abisatuko zaituztegu.

Bitartean, gogoratu gure Xake Eskolak normal funtzionatzen jarraitzen duela, eta urtarrilaren 10ean berriro ekingo diogu jarduerari Gabonetako oporren ondoren. Zuen zain gaude!

2022KO LIGEN HASIERA

2022ko urtarrilaren 3ko postan esan genizuen laster gure klubeko lau taldek hasiera emango diote taldekako txapelketari. Gure lehen taldeak (Hondarribia Marlaxak A) Euskal Ligan jokatuko du berriz. Bigarren eta hirugarren taldeek (Hondarribia Marlaxka B eta Hondarribia Marlaxka C) Gipuzkoako lehenengo mailan jokatuko dute eta gure  laugarren taldeak (Hondarribia Marlaxka D) Gipuzkoako bigarren mailan. Data berriak ditugunean abisatuko zaituztegu.

0e155a76-e82c-49ba-9e25-89132d8d45f0_LI

Gure lau taldeetan guztira 61 jokalari ditugu, horietako 14 emakumezko direla.

Guztioi Marlaxkako izpiritua!

💪💚👍

 

 

Nora Lerak Gipuzkoako emakumezkoen txapelketa irabazi ondoren eta Fernando Hoyosek superbeteranoetan lortutako hirugarren postua eta gero, Jurgi Diaz, Gabriel Fernández eta Milan Pejic oso txukun aritu dira Gipuzkoako Jubenilean izandako debutan, Zorionak!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

 

Jubenila

WhatsApp Image 2021-12-27 at 16.04.08 (1)
Gabriel, Jurgi eta Milan

Gaur 2022ko urtarrilaren 4an, Jurgi DiazGabriel Fenández y Milan Pejic etorkizun oparoa duten gure hiru jokalariek beren debuta maitu dute Gipuzkoako Jubenilean. Garatutako joko ona ez da sailkapeneko postuetan islatu, baina gure hiru mutilek oso pozik bukatu dute txapelketa.

Zorionak erakutsitako Marlaxkako Espirituagatik!

💚💚💚

  1. Xakean jokatuz ondo pasa duzue
  2. Duzuen xakerik onena eman duzue, bakoitzak duzuen maila onena
  3. Esperientziarekin ikasi duzue

👏👏👏👏👏👏👏

Gainerako jokalariak zoriontzen ditugu, bereziki Aimar Álvarez txapelduna eta podiumean lagundu dioten Alexander Larrañaga eta Cristian Cretu.

2484d58a-2b19-47a2-affe-ac4a20c278e2
Aimar Alvarez Gipuzkoako gazteetan txapeldun
Rk. H.Z. Izena Elo Ptk. D1 D2 D3
1 3 Alvarez Etxarri Aimar 1941 7 21 0 7
2 7 Larranaga Juaristi Alexander 1847 6 15 0 6
3 1 Cretu Cesar Cristian 1886 5 8,5 0 4
4 6 Mijole Arizcuren Inigo 1368 4 8 0 3
5 2 Diaz Etxaide Jurgi 0 2 3,5 0 2
6 8 Munoz Ferreira Ibon 1300 2 2,5 0 2
7 5 Pejic Milan 0 2 3 0 1
8 4 Fernandez Visiers Gabriel 0 1 2 0 1

Fernando Hoyosek 84 urterekin hirugarren superbeteranoetan

HOFEF_2022_Bet

Fernando Hoyosek merituzko bederatzigarren postua lortu du Gipuzkoako Beteranoen Txapelketan eta lortutako puntuei esker Superbeterano kategoriako hirugarren saria lortu du. Zorionak!

Txapelketa Thomas Frankek irabazi du, eta ondoren Mikel Zubia izan da eta Jon Esturo hirugarrena.

29fc6b14-64d8-4c10-81e0-4582b69ebbe5
Jon Esturo (3), Thomas Franke (1) eta Mikel Zubia, Gipuzkoako beteranoen podiumean
Rk. H.Z. Izena FIDE Ptk. D1 D2 D3
1 1 Franke Thomas 2139 5 11 13 13
2 8 Zubia Aramburu Mikel 1546 4 13 15 8,5
3 3 Esturo Loiola Jon 1834 4 12 13,5 7
4 7 Cejudo Urdampilleta Jose Manuel 1623 3 13 14,5 6
5 12 Ganuza Saez De Heredia Eduardo 0 3 12 13 5
6 4 Esnaola Gaston Fernando 1827 2 13 14,5 3
7 2 Manso Marquez Felix 2045 2 12,5 14 3,5
8 5 Morley Stephen 1729 2 10,5 11,5 3
9 11 Hoyos Fernandez Fernando 1145 2 9,5 11 3
10 10 Sebastiani Paoli Ruben 1412 2 9,5 10,5 2
11 9 Parron Luceno David 1514 1 10 11 1
12 6 Lazkano Gaite Tomas 1684 1 8,5 9 0,5
13 13 Igartua Garcia Juan Santos 0 0 9 10 0

Nora Lera Gipuzkoako emakuzmezkoen absolutuan txapeldun!

WhatsApp Image 2021-12-28 at 20.42.17 (3)
Irune Jimenez (3), Nora Lera (1) eta Siena Ibarra (2) Gipuzkoako Emakumezkoen txapelketako podiuma
Rk. H.Z. Izena Elo Ptk. D1  D2  D3 
1 1 Lera Cunado Nora 1215 6 13,8 0 5
2 6 Ibarra Whitecar Siena 0 5 10,3 0 4
3 3 Jimenez Legazque Irune 1067 4 7,25 0 3
4 4 Fontaine Josette 1038 3 5 0 3
5 7 Rekalde Rodriguez Mikaela 0 3 4,5 0 3
6 5 Sarria Ferradas Maria Luisa 1150 2 2,25 0 1
7 2 Segura Pellon Maria Asuncion 1144 0 0 0 0

Gure Xake Eskolako ikaslea den 12 urteko Nora Lera Cuñado, Gipuzkoako emakumezkoen txapeldun berria da eta Josette Fontaine, astelehenetako taldean aritzen den 72 urteko gure beste taldekidea, laugarren izan da. ZORIONAK BIOI!!!

💪♟👏👏👏

 

 

 

 

Datorren larunbatean, urtarrilaren 8an, taldekako lehiaketak hasiko dira: talde bat izango dugu Euskal Ligan, bi Gipuzkoako lehen mailan eta beste bat bigarren mailan. Disfruta dezagun. Marlaxkako Izpiritua guztiontzat!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

 

2022KO LIGEN HASIERA

Datorren larunbatean, urtarrilaren 8an, gure klubeko lau taldek hasiera emango diote taldekako txapelketari. Gure lehen taldeak (Hondarribia Marlaxak A) Euskal Ligan jokatuko du berriz. Bigarren eta hirugarren taldeek (Hondarribia Marlaxka B eta Hondarribia Marlaxka C) Gipuzkoako lehenengo mailan jokatuko dute eta gure  laugarren taldeak (Hondarribia Marlaxka D) Gipuzkoako bigarren mailan.

Gure lau taldeetan guztira 61 jokalari ditugu, horietako 14 emakumezko direla.

Guztioi Marlaxkako izpiritua!

💪💚👍

 

 

Urte berri on!!! 2021eko laburpenarekin hasiera emango diogu urteari

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

 

2021eko lehen eguneta, orain bai, esan diogu agur 2020. urteari, eta beste urte batean gaude. Ezinbestekoa da atzera begiratzea eta 2021. urtean gertatu zaigun guztiari buruz hausnartzea. Ezinbestekoa eta beharrezkoa da gure asmoak bete ditugun ikusteko, gure lorpenak eta porrotak, onak eta txarrak, eta 2022. urterako onenarekin, positiboarekin eta jarrerarekin eta Espiritu Marlaxkeroarekin geratzeko.

Urte hau laburbiltzen saiatzeko lerro gutxi batzuk. Denontzat zaila eta gogorra izan da, pandemia dela eta. Baina oso aberasgarria izan da klubarentzat, eta argi geratu da balio eta konpromisoz betetako familia handi bat osatzen dugula.

Duela bi urte, pandemia iritsi zenean, berrasmatu eta on line ekitaldiak antolatu behar izan genituen gure 40. urteurrena ospatzeko. Dagoeneko 41 urte bete ditugunean, eta 42. urteurrenaren bidean, aurrez aurreko eta online jarduerak egiten jarraitzen dugu. Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkiegu gure taldekideei, elkarrekin klub berezia osatzn baitugu. Eskerrik asko!

Indarrarekin eta animatuta amaitu genuen 2020. urtea; izan ere, azaroan, aurrez aurreko jarduerara itzultzeko aukera izan genuen, eta, bat-batean berriro eten behar izan zen, Covid 2019k Euskal Herrian izan zuen kutsadura-hazkunde kezkagarriaren ondorioz. Egoera horren ondorioz, lehiaketak gelditu egin ziren berriro, baina online mantendu genuen jarduera. 2021ean, pixkanaka jarduera presentzialetara itzuli ginen. Horrela 2020an suspendituta geratu ziren lehiaketei berriro ekin zitzaion. Horietan, Josu Tornayk beteranoak irabazi zituen eta Fernando Hoyosek bigarren postua lortu zuen super-beteranoetan. Haizea Tornay Gipuzkoako txapeldunorde izan zen, guztiak ere 2021 jokatutako 2020ko txapelketetan.

Urte honen amaieran, 2021. urteko banakako txapelketak jokatu dira; 12 urteko Nora Lerak emakumezkoen Gipuzkoako txapelketya irabazi du, eta 72ko Josette Fontainek, berriz, laugarren postua lortu du. Ander Tafallek Gipuzkoako txapelketa absolutuan bigarren postua lortu du, Aritz Tornayk hirugarren postua Gipuzkoako Kadete Txapelketan eta Fernando Hoyosek hirugarren postua superbeteranoetan. Gainera, gure bi jokalarik lortu dute 2021 honetan mailaz igotzea, Iker Tafall bigarren mailara igo da. Eta Aritz Tornay lehen kategoriara, horri esker, absolutua jokatu ahal izango du hurrengo edizioan. 2021. urtean gure jokalarietako batzuek nazioarteko txapelketetan parte hartu zuten, eta gure emaitzarik onena Patxi Morenok “Salamanca cuna del ajedrez moderno” Nazioarteko IV. Xake Jaialdiaren barruan burututako Pablo Unamuno txapelketan lortutako 7. postua izan zen.

Aurten, gure klubak Euskal Liga jokatu zuen berriro urte asko igaro ondoren, eta Ohorezko Mailara igotzetik gertu geratu zen. 2020ko taldekako liga probintziala ez zen jokatu bere kategorietan, baina FGA KUTXAko taldekako 1. suitzarra jokatu zen Marlaxkako garaipenarekin eta gure bigarren taldearen emaitza onarekin. Talde gisa, hainbat txapelketatan parte hartu dugu, eta horietatik nabarmendu nahi dugu  XXXIV. Azkoitia Hiria Txapelketan Taldeka Euskadiko udako txapelketa garrantzitsuenetako bat den honetan lortutako garaipena.

Gaur egun, etengabe ari gara lanean, bai on line, bai aurrez aurre, adinekoei eskolak ematen, gure jokalari federatuei teknifikazioa ematen eta gure Xake Eskolako eskolak ematen. Hainbat sustapen-ekitalditan parte hartzen jarraitzen dugu; besteak beste, Sestaoko sustapen txapelketan, Burgoseko zirkuitoa, Benidormeko Lions of Chess, Santurtziko gabonetako txapeketa e.a..  Horien artean Gaztedi Kutxaren finala azpimarratunahi dugu. 2020ko finala aurtengo martxoan jokatu zen, eta emaitza txukunak lortu genituen, Txikiak mailan bigarrenak eta Handietan laugarrenak. 2021eko emaitzak are ikusgarriagoak izan ziren. Bi finaletan ordezkaritza izan zuen klub bakarra izan ginen: Txikietan (Iker Tafall, Gorka Tafall, Nora Lera eta Jon Diaz jokalariekin) lehen postua lortu genuen eta bigarrena Handietan (talde honetan Aritz Tornayk, Jurgi Diazek, Milan Pejicek, Gabriel Fernándezek eta Eihartze Lopezek jokatu zuten).

Pandemiaren datuek erantzukizunez jokatzera eraman zigun eta Udalarekin bat eginda, Hondarribiko Gaztelua txapelketa tradizionala eta Hondarribiko Jaietako Xake Jaialdia bertan behera utzi genituen. Biei indar handiagoz helduko diegu, osasun-egoerak aukera ematen badu gure herriko jai maiteok berriro ospatzerakoan. Eta ahal denean, urte hauetan guztietan egin dugun bezala,  gure Jaizkibel txapelketetako zirkuitua,  Aste Santuko, Udaberriko, Gabonetako jaialdiei , Erdi Aroko Azokari, hainbat auzotako festetan parte hartzeari, Hondar Jolasi eta abarri ere ekingo diegu.

Urte zaila amaitu da, eta irudimen handiz erantzun eman diegu Bidasoako xakelarien beharrei, azken 41 urte hauetan benetako grinaz eta arduraz egin dugun bezala, eta urte askoz gehiago horretan jarraitzea espero dugu.

Ez dugu post hau amaitu nahi, xakea sustatzeko eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko urte askotako lana aipatu gabe. Hala, azaroan, Hondarribiko Liburutegiarekin eta Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Sailarekin batera, Azaroan Liburutegian: Xakea eta Emakumea ekimena antolatu genuen. Oso harro gaude horretaz. Euskararen aldeko gure konpromiso eta maitasunaz ere oso harro gara. Horren erakusgarri dira gure bloga eta gure eskola elebidunak eta euskararen aldeko ekitaldietan parte hartzea.

Zenbaki zirraragarriak!

Hondarribia Marlaxkaren bloga 42.899 aldiz ikusia izan da 2021an. Sydney Opera Houseko kontzertu bat balitz (2.700 lagunentzako lekua du kontzertu-aretoak), 16 emanaldi beharko lirateke sarrerak agortuta, jaso ditugun bisita horiek guztiak hartzeko. 2011n abian jarri genuenetik, bisitari kopuru osoa ere oso ikusgarria da, 695.989 bisita izan baititugu.

Gure jarduera guztiaren berri eman dizuegu gure blogean, euskaraz eta gaztelaniaz, eta jarraitu diguzue, eta nola!!! Horregatik guztiagatik, mila esker beste behin ere!!!