I. USB Informática Txapelketa. Iñigo Argandoña txapeldun eta Carlos Pascualen emaitza txukuna

(leer en castellano)

Iñigo Argandoñak “Gran Premio USB Informática” txapelketako lehen edizioa irabazi berri du, Gros Xake Taldearen egoitzan burutu berri den txapelketan, 7 partidetan 6 puntu lortu ondoren. Podiumean puntu berak lortu dituen Alejandro Franco eta 5,5 puntu lortu dituen Andoni Segovia lagun izan ditu.

Argazkiak: Carlos Pascual

IMG_20150218_185731 (420x311)

Hauxe USB Informática babestu duen lehen txapelketa izan da. Bertan parte hartu duten 50 jokalariek asteazkenero, urtarrilaren 14tik otsailaren 25era bitarte, suitzar sisteman, 7 jardunaldietan zehar lehiatu dira, 30 minutu + 30 seg jokaldiko erritmoan.

Sailkapeneko lehenengo 10 jokalariak

Rk. Ha.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 2 IM Argandona Riveiro Inigo 2410 6.0 27.75 25.5 33.5
2 1 IM Franco Alonso Alejandro 2437 6.0 27.50 22.0 31.0
3 3 Segovia Sanchez Antonio 2072 5.5 22.75 22.0 31.0
4 10 Fuente San Sebastian Ernesto 1842 5.5 22.50 23.5 31.5
5 8 Martin Iribar Ander 1886 5.5 22.25 22.0 31.0
6 9 Berdote Alonso Carlos 1883 5.0 19.50 22.5 31.5
7 11 Sarasola Ouvina Javier 1827 5.0 19.50 22.0 31.0
8 16 Sanchez Merino Christian 1730 5.0 15.00 17.0 24.5
9 6 Bello Castano Diego 1901 4.5 17.00 20.5 29.0
10 29 Granero Molina Esteban 1486 4.5 15.25 18.0 24.5
24 17 Pascual Cuadrados Carlos 1679 4.0 8.00 14.0 19.5

Gros Xake Taldea antolatzailearen webgunea: hemen.

Emaitzak, txandak eta beste informazioa Chess-Resultsen: hemen.

Babeslearen webgunea, USB Informática : hemen.

Zazpigarren Jardunaldia: emaitza txarretara itzuli gara, bigarren mailako taldeak bakarrik lortu du garaipena

(leer en castellano)

Atzo 2015eko Gipuzkoako ligaren zazpigarren jardunaldia jokatu zen. Horrela bigarren eta hirugarren mailako lehen faseari amaiera eman zaio eta gure hirugarren mailako taldeek azken jardunaldi honetan jasotako porroten ondorioz ez dira igoera play offa jokatzeko sailkatu. Bigarren mailako taldeak azken jardunaldian irabazi zuen berriro ere, baina, lehen faseko lanak txukun egin arren, puntu erditik ez du igoera play offa jokatzerik izango eta mantentzeko play offa jokatu beharko du. Lehenengo mailako eta preferenteko gure taldeek hartutako linea ona moztu eta berriro ere puntu erditik galdu zituzten beren partidak. Hala ere, beren mailetako sailkapen tauletan erdialdean daude momentuz.

7. JARDUNALDIA (2015/02/21)

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

Anatol Toth Chessbaseko artikulu baten koprotagonista

(leer en castellano)

Duela urte bat Toth familia, gurean epe luze bat igaro ondoren, Suitzara bueltatu zen. Peter aitak eta  Ronja, Anatol eta Manoush bere seme-alabek gure xake eskolan modu aktibo batean parte hartu zuten eta bertan xakean jokatzen ikasteaz gain, jokoa bera maitatzen ere ikasi zuten. Egun Suitzan, xakean hobetzen eta lehiatzen jarraitzen dute, beren zaletasuna landuz, gure taldearekin kontaktua mantentzen dutela.

Atzo Chessbasek bere bertsio ingelesean eta gaztelaniazkoan Zuricheko IV Chess Challenge jaialdiaren barnean burutu den, xakearen historiako bi mitoen arteko dueluari buruzko kronika argitaratu zuen, bertan gure taldekidea den Anatol Toth koprotagonista izan dugu, Uhlmann-en aurka partida bat jokatzeko aukera izan baitzuen eta Aronian-Kramnik partidaren post-mortemean parte hartzeko aukera eman ziotelako.

Kronikara lotura: hemen

2015eko Zurich-eko Chess Challenge

Gogoratzen dizuegu, 2015eko otsailaren 13tik 19ra arte, Suitzako hirian Xakearen elitea bertan izango direla “Zurich Chess Challenge” delakoaren 4. edizioan parte hartzen. Bertan ditugu: Caruana, Anand, Kramnik, Aronian, Karjakin eta Nakamura.

Seigarren Jardunaldia: emaitza onak izan ditugu

(leer en castellano)

Atzo 2015eko seigarren jardunaldia jokatu zen gure taldeen emaitza onekin, lau garaipen eta porrot bat lortu zituztelarik. Beasainen gorengo mailako gure taldeak Alfil Aren aurka 3-1eko garaipena lortu bazuen, Donostian, hirugarren mailako D taldeak, Gros J mendean hartu zuen 1½-2½. Hondarribian gure hiru taldeek partida izan zuten. Lehenengo mailakoak 3-1eko garaipena lortu zuen Anaitasuna Kakute B Azkoitiarraren aurka; Bigarren taldeak, Billabona C taldearen aurkako garaipen borobila lortu zuen, 4-0 eta, azkenik, hirugarren mailako gure E taldeak, lidergoa banatzen duen Fortuna B-ran aurka 0-4ko porrota pairatu zen. Emaitza hauekin gure taldeek beren sailkapenetako postua irmotu dituzte.

 

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

Bosgarren Jardunaldia: emaitza onen zain jarraitzen dugu

(leer en castellano)

Atzo 2015eko Gipuzkoako ligaren bosgarren jardunaldia jokatu zen. Bost taldeetako hiruk etxean jokatu zuten. Maila goreneko gure A taldeak berdinketa lortu zuen mailako liderra den Iriondo,Z.K.E. zarauztarraren kontra. Etxean ere, hirugarren mailako gure D taldeak, mailako liderra den Errenteriako Fomento B taldearen aurka 0-4 galdu zuen. Partidetan ikusitakoaren baitan, zigorra handiegia izan zela ezin uka. Gure E taldeak atzokoan hiru pertsona nagusi eta femina bat jokoan izan zituen, Gipuzkoako etorkizun handiko neskatoez osatutako Gros H taldearen aurka eta merituzko berdinketa lortu zuten. Kanpoan jokatutako partidetan, lehenengo mailako taldeak gutxienagatiko garaipena lortu zuen Andoainen eta Bigarren mailako taldeak, beren kategoriako liderraren aurka gutxienegatiko porrota pairatu zuten. Emaitza hauek onegiak ez badira ere, gure talde guztiek beren sailkapenetan erdiko postuetan daude egun.

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

2015eko Liga, jardunaldi kaxkarra, gure D taldeak soilik puntuatzea lortu zuen

(leer en castellano)

Atzo 2015eko Gipuzkoako ligaren laugarren jardunaldia jokatu zen eta esan bezala, gure taldeak maila guztietan ordezkariak ditu. Bost taldeetako bik etxean jokatu zuten, bi porrot. Gure beste hiru tealdeek kanpoan jokatu zuten, Donostian, eta bertan D taldeak berdinketa lortu zuen, beste taldeek galdu zuten.

4. JARDUNALDIA (2015/01/31)

Gogoan izan:

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net