Artxiboa laburpen hitzeka: proiektuak

Batzorde Zuzentzailearen Komunikazioa

(leer en castellano)

Lagun agurgarria:

Dagoeneko jakingo duzunez, uztailaren 16ko ezohiko batzarraren ondoren, aurreko Zuzendaritza Batzordearen dimisio osoa gertatu zen gure masa sozialeko hainbat kideren irteerarekin batera. Honek, gure entitaterako Zuzendaritza Batzorde berria osatzera eraman gaitu, abian dauden proiektu guztiak burutze aldera, hala nola, etor litezkeen erronka berriei aurre egiteko asmoz.

Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak orain arte egin ohi duen bezala, hots, normaltasun osoz, lan egiten jarraituko duela jakinarazi nahi dizugu. Programatutako jarduerekiko gure konpromisoa indarrean jarraitzen du, arrazoi honengatik gogorarazten dizugu datorren irailaren 1ean, igandean, Paradoreko Txapelketa eta, irailaren 14an, larunbatean, haurrentzako eta guraso edo lagunentzako Sub16+Absolutu Txapelketa antolatuko ditugula.

Kronologikoki ikasturte berriaren hasieran sartuko ginateke: hortaz, gure Xake Eskolaren hasieran, astearteko eta asteazkeneko hastapen klaseekin eta txapelketa osagarriarekin (Zirkuitu, Eskolarteko, etab.); hala nola,   teknifikazio-klaseen hasieran. Geroago, Gipuzkoako Xake Federazioak antolatutako Gipuzkoako Banakako Txapelketak [urritik abendu arte] eta  taldekako txapelketak [urtarriletik apirila arte] iritsiko dira.

Hondarribiko herriarekiko, bertako Udalarekiko  eta eskualdearekiko gure konpromisoak, erakundeekin eta bere biztanleekin loturak are gehiago estutzen jarraitzera eramaten gaitu. Erdi Aroko Azoka; Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Eskola-Jaia; Fibrosi Kistikoaren eta Eroski Center-aren ekitaldiak eta gainerako jarduerak, aire berrituaz garatzen jarraituko dugu.

Zurekin komunikazioa mantentzen jarraitzeko aukera izango dugu, baina denborak estutzen du eta horrexegatik gure masa sozialaren iritzia ezagutu nahi dugu. Aurki, laster hasiko den ikasturte berriaren aurrean zure prestasuna ezagutze aldera, posta elektronikoz, telefonoz edo WhatsApp-ez, komunikazio bat jasoko duzu. Guztion prestasuna ezagutu nahi dugu eguneratutako bazkide-zerrenda bat landu ahal izateko.

Iraileko bigarren hamabostaldian, bazkide guztiontzako bilera informatibo bat  antolatuko dugu, zeinak gure burua ezagutzera ematea, iritziak partekatzea, egon litezkeen proposamen berriak entzutea eta gure klubaren garai berriaren aurrean inpultsua hartzea ahalbideratu digun.

Momentuz esateko gehiagorik gabe, Zuzendaritza Batzorderen agurra jaso.

Batzorde Zuzentzailea

  • Presidentea: Alvaro Minondo
  • Presidenteordea: Mariano Otero
  • Idazkaria: Daniel Garmendia
  • Diruzaina: Jesus Mari Jauregui
  • Bokala: Enrique Oiarzabal

Hondarribian, 2019ko abuztuan.