Klubeko Aste Santuko III. SUB16 Haur Xake Jaialdirako izen ematea abian da

(leer en castellano)

2018ko Apirialren 15ean, igandea, klubak Irungo EL PILAR IKASTETXEAN antolatuko duen jaialdiaren berri ematen  dizuegu:

III. ASTE SANTUKO HONDARRIBIA MARLAXKA SUB 16 XAKE JAIALDIA

xakeikastaroa

JAIALDIKO OINARRIAK PDF

JOKO SISTEMA: 6 txandetako Suitzarra, 10 minutu finish erritmoan.

DATA: 2018ko Apirilaren 15ean, igandea.

TOKIA:   El Pilar Ikastetxea Aranzate Jauna Kalea, 1 (Irun).

ORDUTEGIA:        

  • 10:20ean. Izen-emate baieztatzea
  • 10:30ean. Txapelketaren hasiera
  • 12:00etan. Hamaiketakoa
  • 13:30ean. Sari banaketa

MAILAK:  SUB- 16.

Hiru mailetan banatuko ditugu (jokalarien mailaren baitan – Elo Fide, Feda, Marlaxka edo Elorik gabekoa): lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena.

HELDUAK: Gurasoentzako edo laguntzaileentzako txapelketa (gehienez 16 jokalari).

IZEN EMATEA:     – Doakoa –       CARLOS:   tel:  635 702 745  –   torneosxake@gmail.com

– Apirilaren 13 arte, ostirala-

Bertan Izena, Abizenak, Jaiotze Urtea eta Eskola edo Herria jarri beharko da.

Maila bakoitzeko lehen sailkatuentzako garaikurra eta guztiontzako hamaiketakoa.

Txapelketa Chess-Results bidez jarraitu ahal izango da eta taldeko webgunetik: https://marlaxkaxakeeu.wordpress.com/.

Animatu!

 

TXAPELKETAKO OINARRIEI ERANSKINA

Antolatzaileek bertaratutako jokalarien kopuruaren baitan mailak aldatzeko eskubidea izango dute.

El Pilar Ikastetxeak ez du txapelketan zehar gerta daitezkeen arazoak bere gain hartuko.

Txapelketan parte hartze Plazak 70 jokalarietara mugatuta daude eta izen emate zehatzaren arabera egingo da.

Ezberdintze sistema ondorengoa izango da:

  • Buchholz Totala
  • Perfomance Recursiva
  • Batazbesteko Buchholz-a

Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren xake azkarrerako legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.

Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, etab…) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.

2017ko Aste Santuko Haur Xake Jaialdiko kronika eta argazkietara lotura: hemen

Utzi iruzkina