Artxiboa laburpen hitzeka: 2016-2017

HAURRENTZAKO 2016-2017 XAKE IKASTARO BERRIA ABIAN

(leer en castellano)

dsc_1636
Hondarribia Marlaxka Xake Klubak 5 eta 14 urte bitarteko umeentzako xake ikastaroa antolatu du (bestelako adinetarako klubarekin hitz egin
Iraupena: 3 hilabete. 2016ko irailaren 20tik 2017ko ekainaren 20ra.
Ordutegia: asteartetan, 17:30etik 20:00etara. Ez da derrigorrezkoa 2,5 orduak egotea.
Prezioa: 30 € hiruhilabetekoarengatik (interesdunek, lehenengo klasera doan joan ahal izango dute).
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei (Bidasoaldeko haur guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
Lekua: Kasino Zaharreko ganbara (Damarri 1, Hondarribia).
Jardueraren arduradunak: Carlos Pacual, Goio Uriarte.

Telefonoak: 670261643 (Óscar) – 635 702 745 (Carlos)

DSC_0129 (640x354)

Xakeak dituen onurak umeei begira:

Xakeak umeen adimen eta emozioak garatzen laguntzen du, sendotu egiten baititu ondokoak:

  • Arreta, kontzentrazioa eta memoria.
  • Aztertu, laburtu eta antolatzeko ahalmena.
  • Presiopean arazoak konpondu eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Arrazoibide logiko-matematikoa.
  • Emozioen kontrola, eta arrakasta nahiz frustrazioa sentimenduak barneratzea.
  • Ustekabeko egoera anitzetara egokitzeko gaitasuna.
  • Nahiak lortzeko eta autoestimua eta konfiantza handitzeko ahalegina.
  • Ekiteko gaitasuna eta talde lanerako ahalmena.

kartel_2016