Artxiboa laburpen hitzeka: Joel Rodriguez

Gure taldekide gaztetxoen lan txukuna Guadalupeko Amaren Errenteriako Beraun Auzoko jaietan

(leer en castellano)

Pasa den larunbatean, irailaren 10ean, Guadalupeko Amabirjinaren omenezko Errenteriako Beraungo auzoko jaietan, Juan Manuel Riescok antolatuta, Beraun Bera elkartean, partida azkarretako 14 urte azpiko txapelketa jokatu zen arratsaldez, bertaratutako 18 jokalarien parte hartzearekin. Txapelketa amaieran podiuma Alex Larrañagak (1. postua), Joel Rodriguezek (2. postua) eta Iban Gomezek (3. postua) lortu zuten. Bertan klubeko Nicolas Aparicio (9. postua), Jokin Etxaniz (10. postua),  Kerman Solana (11. postua) eta Hodei Guerrero (12. postua) lan txukuna burutu dutelarik.

Zorionak ekipo!!