Artxiboa laburpen hitzeka: santiago kalea

Xake egun ederra Santa Maria Madalenako 2016ko jaietan

(leer en castellano)

Gaur, ostirala, uztailaren 22, Madalenako auzoko jaien egitarau oparoaren barnean gure klubak aldibereko partidak antolatu dituzte 17:30etik aurrera eta bertan Carlos Pascual, Asier Cuesta eta Ramon Noges  izan dira hurbildutako guztien aurka jokatzen, taldeko beste partaide batzuen laguntzaz.

Santiago kalea eta Madalena karrika lepo egon dira, jaietako ekintza ezberdinetan parte hartu asmoz lagun asko hurbildu baita eta xake partidetan izan den giroa mundiala izan da.

Klubak bere jaietan parte hartzeko Madalenako Jai Batzordeak egindako gonbidapena eskertzen du eta duela urte batzuk hartuako konpromezuarekin jarraituz, ondorengo urteetako jaietan laguntzeko nahia agertu diegu.

Bertaratutako guztioi mila esker!

Bidasoako Hitza aldizkariak 2016ko Santa Maria Madalenako auzo Jaiari egindako argazki erreportaje zabalera lotura: hemen

Ostiralean xakearekin hitzordua Hondarribiko Madalena Auzoko Jaietan

(leer en castellano)

Datorren ostiralean, uztailaren 22an, Madalenako auzoko jaien egitarau oparoaren barnean gure klubak aldibereko partidak antolatuko ditu 17:30etik aurrera eta bertan, Carlos Pascualek hurbildutako guztien aurka jokatuko du, taldeko beste partaide batzuen laguntzaz.

Klubak bere jaietan berriro parte hartzeko Madalenako Jai Batzordeak egindako gonbidapena eskertzen diegu.

Egitaraua:

Uztailak 21 (osteguna)

16:00 – Auzo-apainketa eta “Santa. María Magdalena” koadroaren erakustaldia.

19:00 – Txupinazoa.

Uztailak 22 (ostirala)

08:30 – Irungo Uranzu Dultzaineroen diana.

11:00 – Portuko Elizan meza auzoko hildako guztien oroimenez.

17:00 – Buruhandiak Irungo Uranzu dultzaineroekin.

17:30 – Haur jokoak

20:00 – Txokolatada

20:30 – Buruhandiak Irungo Uranzu dultzaineroekin.

21:00 – Auzoko jubilatuen afaria Hondarribia Kirol Taldea Elkartean

22:00 – Disko Festa

00:30 – Zezensuzkoa