Zazpigarren Jardunaldia: emaitza txarretara itzuli gara, bigarren mailako taldeak bakarrik lortu du garaipena

(leer en castellano)

Atzo 2015eko Gipuzkoako ligaren zazpigarren jardunaldia jokatu zen. Horrela bigarren eta hirugarren mailako lehen faseari amaiera eman zaio eta gure hirugarren mailako taldeek azken jardunaldi honetan jasotako porroten ondorioz ez dira igoera play offa jokatzeko sailkatu. Bigarren mailako taldeak azken jardunaldian irabazi zuen berriro ere, baina, lehen faseko lanak txukun egin arren, puntu erditik ez du igoera play offa jokatzerik izango eta mantentzeko play offa jokatu beharko du. Lehenengo mailako eta preferenteko gure taldeek hartutako linea ona moztu eta berriro ere puntu erditik galdu zituzten beren partidak. Hala ere, beren mailetako sailkapen tauletan erdialdean daude momentuz.

7. JARDUNALDIA (2015/02/21)

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

One thought on “Zazpigarren Jardunaldia: emaitza txarretara itzuli gara, bigarren mailako taldeak bakarrik lortu du garaipena”

Utzi iruzkina