Andorrako Xake Federazioaren 50. urtemuga jaialdia, gure taldeko ordezkaritzak primeran pasa du

(leer en castellano)

Andorrako Xake Federazioak (Federació d’Escacs Valls d’Andorra o F.E.V.A.) 50 urte bete ditu eta horren ospakizunak izan ditu asteburu honetan. Ekitaldiak Ordino Parrokian burutu: Elkarte Blitz Txapelketa, GM Óscar de la Rivak emandako aldibereko partidak, Random Fischer txapelketa bat eta itxiera ekitaldia, non anaitasun bazkari bat egon zen eta ondoren denboraldi amaierako sari banaketa.

Gure klubak gonbidapena jasotzeko zortea izan zuen eta horrela bertako Geva-Cea Andorra klubarekin, Club de Ajedrez Monzón (Huesca) eta Club Escacs Masdenverge (Tarragona) taldeekin, antolatutako ekintzetan parte hartzeko aukera izan genuen. Eta nola ez joan, aukerak, Andorra eta xakeaz gozatzeko parada ematen zigunez eta aspaldiko lagunekin egoteko abagunea ematen baitzigun.  Marlaxkako espedizioa Ander Tafall, Asier Cuesta, Patxi Moreno, Goio Uriarte eta Elisabet Sein botillera moduan osatu zuten.

Campionat Social GEVA-CEA 2017

Larunbat goizean Ordinoko La Buna aretoan partida azkarretako txapelketa izan zen, lo egin genuen hoteletik oso hurbil. Gureak txukun aritu ziren eta baita txapelketa polita egin.

Rk. H.Z. Izena FED Elo Ptk. D1
1 1 IM Aloma Vidal Robert AND 2419 7,0 30,5
2 6 Luke Brezmes Cristofer ESP 2131 6,5 31,5
3 3 Farran Martos Josep ESP 2209 6,0 30,5
4 5 Moreno Estebanez Patxi ESP 2134 5,5 31,0
5 7 CM Jose Queralto Daniel AND 2101 5,5 27,5
6 8 Fernandez Lopez Joan AND 2074 5,5 27,0
7 4 FM Garcia Paolicchi Raul AND 2146 5,5 26,5
8 2 FM Gonzalez Maza Rafael ESP 2210 5,0 30,0
9 9 Uriarte Prieto Goyo ESP 1999 5,0 27,0
10 14 Garreta Crespo Blas ESP 1788 5,0 24,0
11 24 Cuesta Senosiain Asier ESP 1520 4,5 26,5
18 20 Tafall Villanueva Ander ESP 1639 4,0 27,5

Aldibereko partidak GM Óscar de la Rivaren aurka

Goizean burututako txapelketaren ondoren, Andorra la Vellara jaitsi gienen, hiriburua ikusi eta bertan bazkaltzera. Ondoren Ordinora bueltatu gienen, hoteleko igerilekuaz gozatzera. Arratsaldean beste 26 jokalariekin batera Óscar de la Riva lagunaren aurka lehiatzera. Egia esan emaitza ez zen onegia izan: Óscar 3,5 – Hondarribia Marlakxa 0,5. Amaieran emaitza Maisu Handiaren aldekoa izan zen: 26 garaipen, 3 parra eta porrot bat.

Fischer Random 2017

Igande goizean, Ordinoko Coma hotelean anaitasun gosaria izan genuen eta indarrak hartu ondoren, Random Fischer txapelketa izan genuen, bertan hasierako piezen posizioa zozketatzen dela. Klubean ez gaude ohituta, baina sentsazioak oso onak izan ziren eta gure lau jokalariek txukun aritu ziren. Txapelketa oso dibertigarria izan zen.

Rk. H.Z. Izena FED Elo Ptk. D1
1 1 GM De La Riva Aguado Oscar AND 2497 8,0 40,5
2 5 Luke Brezmes Cristofer ESP 2131 6,0 41,5
3 8 CM Ribera Bazan Jose AND 2070 6,0 37,5
4 4 Moreno Estebanez Patxi ESP 2134 5,5 40,5
5 2 FM Gonzalez Maza Rafael ESP 2210 5,5 40,0
6 9 Uriarte Prieto Goyo ESP 1999 5,5 38,5
7 7 Fernandez Lopez Joan AND 2074 5,0 42,5
8 12 Garreta Crespo Blas ESP 1788 5,0 39,0
9 6 CM Jose Queralto Daniel AND 2101 5,0 38,5
10 16 Riba Revert Valenti AND 1642 5,0 35,5
26 21 Cuesta Senosiain Asier ESP 1520 3,5 40,5
28 17 Tafall Villanueva Ander ESP 1639 3,0 34,5

Jai amaiera. Adiskidetza bazkaria eta sari banaketa

Amaitzeko, hotel berean, anaitasun bazkari itzela eta animatua izan genuen. Ondoren, sari banaketa, bertan, Federazioko zuzendaritza batzordekideen eta Ordinko agintarien eskutik, asteburuko ekitaldietako eta Andorran denboraldian zehar jokatutako txapelketen sariak banatu zirela. Bertan egotea luxua izan zen.

MILA ESKER GUZTIAGATIK!

 

Marlaxkaxko espedizioaren argazkiak:

 

 

 

 

 

3 erantzun “Andorrako Xake Federazioaren 50. urtemuga jaialdia, gure taldeko ordezkaritzak primeran pasa du” sarreran

Utzi iruzkina