Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako asteburua banakako eta taldekako kategorietan. Gorka Tafallek atzo infantiletan lortutako 3. postua eta gaur gure taldeak Infantiletan lortutako 3. postua nabarmentzen ditugu. Zorionak guztioi! Gogoratu Xake Eskolako ikasleei Santanderreko Robin-Xakerako espedizio bat antolatzen ari garela. Eta bukatzeko klubeko amatxo guztiei euren egunean zorionak.💪🏻💚👍🏻!

1980-2024. 43 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Hondarribia eremu segurua gara

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

https://marlaxkaxake.files.wordpress.com/2022/02/fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f.jpg

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa Banaka eta Taldeka

Asteburu honetan Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak ospatu dira, eta larunbatean banakako txapelketak. Klubeko Infantil mailan, gure Zonalean sailkatutako klubeko jokalari hauek jokatu zuten: Gorka Tafallek eta Jon Díazek Infantil mailan, eta Alevinetan azkenean Ametz Azkuek bakarrik parte hartu zuen, Telmo Velázquezek ezin izan baitzuen bertaratu. Gure ordezkaritzaren jarduna ona izan zen. Infantiletan, 3. postua Gorka Tafallentzat (Oier Sarasketa, txapeldun eta Dani Odriozolaren atzetik, 2. postua) izan zen eta 7. postua Jon Diazentzat. Alebinetan, Ametz Azkuek 18. postua lortu zuen. Maisu Goio eta Maisu Jurgi gure jokalariekin batera ibili ziren “botillero” gisa, Idurre Etxaide, Mikel Tafall eta Xabier Azkue gurasoekin batera.

Robin-Chess 2024 Xake Jaialdia Santanderren

Utzi iruzkina