HAURRENTZAKO 2018-2019 XAKE IKASTARO BERRIA IRAILAREN 18AN HASIKO DA

(leer en castellano)

Hondarribia Marlaxka Xake Klubak 14 urte bitarteko umeentzako xake ikastaroa antolatu du (bestelako adinetarako klubarekin hitz egin).
dsc_1636XAKE IKASTAROA 2017-2018
Iraupena: 2018ko irailaren 18tik 2019ko ekainaren 19ra.
Ordutegia:
  • Hastapena 1: asteartetan, 17:00etatik 19:45era. Ez da derrigorrezkoa ordutegi osoa betetzea.
Prezioa: 20 € hilabetekoarengatik (interesdunek, lehenengo klasera doan joan ahal izango dute).
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei (Bidasoaldeko haur guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
Lekua: Kasino Zaharreko ganbara (Damarri 1, Hondarribia).
Jardueraren arduraduna: Carlos Pacual.
Harremana: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com – 635 702 745 (Carlos)

 

Xakeak dituen onurak umeei begira:

Xakeak umeen adimen eta emozioak garatzen laguntzen du, sendotu egiten baititu ondokoak:

  • Arreta, kontzentrazioa eta memoria.
  • Aztertu, laburtu eta antolatzeko ahalmena.
  • Presiopean arazoak konpondu eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Arrazoibide logiko-matematikoa.
  • Emozioen kontrola, eta arrakasta nahiz frustrazioa sentimenduak barneratzea.
  • Ustekabeko egoera anitzetara egokitzeko gaitasuna.
  • Nahiak lortzeko eta autoestimua eta konfiantza handitzeko ahalegina.
  • Ekiteko gaitasuna eta talde lanerako ahalmena.

One thought on “HAURRENTZAKO 2018-2019 XAKE IKASTARO BERRIA IRAILAREN 18AN HASIKO DA”

Utzi iruzkina