Hondarribia Marlaxka Xake Klubak 14 urte bitarteko umeentzako gure Xake Eskolako ikasturte berriari haisera emango dio (bestelako adinetarako klubarekin hitz egin).
XAKE IKASTAROA 2019-2020
Iraupena: 2019ko irailaren 24tik 2020ko ekainaren 17ra.
Ordutegia:
- Hastapena 1 + Hastapena 2: asteartetan, 17:00etatik 19:30era. Ez da derrigorrezkoa ordutegi osoa betetzea.
- Tarteko maila 1 + Tarteko maila 2: asteazkenetan, 17:00etatik 19:30era. Ez da derrigorrezkoa ordutegi osoa betetzea.
Prezioa: 20 € hilabetekoarengatik (interesdunek, lehenengo hiruhilabeteko klaseetara doan joan ahal izango dute, Iraila-Abendua).
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei (Bidasoko haur guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
Lekua: Kasino Zaharreko ganbara (Damarri 1, Hondarribia).
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa eta GXF-FGAeko goi-mailako monitorea).
Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
Bertan jarri behar da:
- Ikaslearen izen abizenak.
- Taldea eta ordutegia.
- Gurasoetako baten edo tutore legalaren izen abizenak.
- Kontakturako posta eta telefono zenbakia.
Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)
Xakeak dituen onurak umeei begira:
Xakeak umeen adimen eta emozioak garatzen laguntzen du, sendotu egiten baititu ondokoak:
- Arreta, kontzentrazioa eta memoria.
- Aztertu, laburtu eta antolatzeko ahalmena.
- Presiopean arazoak konpondu eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
- Arrazoibide logiko-matematikoa.
- Emozioen kontrola, eta arrakasta nahiz frustrazioa sentimenduak barneratzea.
- Ustekabeko egoera anitzetara egokitzeko gaitasuna.
- Nahiak lortzeko eta autoestimua eta konfiantza handitzeko ahalegina.
- Ekiteko gaitasuna eta talde lanerako ahalmena.