Iban Morante Rafael VI. Oroigarria Argantzunen. Gureak irabazitako bikain antolatutako txapelketa apartarekin burututako omenaldi unkigarria

(leer en castallano)

Gaur, maiatzaren 18, larunbata, VI Memorial Ibai Morante txapelketa burutu da, 17 txandetako sistema ligako blitz txapelketa, Martintxo Xake Taldeak oso txukun Argantzunen (La Puebla de Arganzón) antolatutakoa, zein, kirola gainditu eta  emozioz betetako omenaldia da. Gure taldea berriz parte hartu du, eta ziur egon antolatzen den bakoitzean joaten saiatuko garela.

Asier, Goio, Patxi eta Iru

Anaitasun eta xake egun edera pasatzeko asmotan, pasa den urtean lortutako lehenengo postua berdindu asmoz, klubetik Patxi Moreno, Goio Uriarte eta Asier Cuesta hurbildu dira eta Ander Tafallen azken momentuko bajarengatik, orzdezko, azpaldi Marlaxkako jokalaria izandako Jesus Iruzubieta izan dute . Txapelketan antolatzaileek gonbidatutako 18 taldeek parte hartu dute, 5 minutu finisheko partidetako bira bakarreko ligan sisteman.

Gure taldekideak Pilar Ibai eta Aritzen amarekin

Hasiera batean txapelketa luzea izango zela zirudiena, oso eramangarria izan da txapelketako zuzendaria Eider Velascok eta Martintxo kluba osatzen duten familiak egin duten lanagatik. Guztiei zorionak ematen diegu eta parte hartzeko gonbidapena eskertzen diegu.

Bertaratutakoak luxusko hamaiketakoarekin indarra hartzen

Eguerdia pasata, 11. txanda burutu eta gero hamaiketako ederra izan dugu, bankete bat. Lidergoan jarri gara hasieratik. Gogoan izan sailkapena partidan lortutako puntuen baitakoa. Ondorengo txandetan bertaratutako talde guztiek egindako lan txukunak ez dikigute gauzak erraz jarri  baina taldea oso txukun ibili da eta gureek egindako lanari esker txanda bat falta zenean txapela matematikoki lortu dugu. Taldea ondo ibili dela esan badugu, Iruk 12/17 eta Goio 12,5/17 egin badute, gure beste bi jokalariek egindako emaitza azpimarratzekoa da, Patxi Morenok 16/17 eta Asier Cuestak 15,5/17 lortu baitituzte, banakako emaitzen sailkapenean bigarren eta hirugarren postua lortu dutelarik. Sailkapen honetan egindako 17/17ri esker Laudioko Juan Ramon Pinedok lehen postua lortu du.

Hondarribia Marlaxkako taldekideak Ibairen gurasoengandik (Pilar eta Koldo), Eider Velaskoren (txapelketako zuzendaria) eta Maxim Antipoven eskuetatik lehen saria jasotzen
Rk. H.Z.. Taldea Partidak + = D1 D2 
1 8 Hondarribia Marlaxka 17 14 3 0 45 56
2 9 Laudio 17 13 3 1 42 52,5
3 14 Santurtzi A 17 13 1 3 40 52,5
4 1 Abadiño 17 12 2 3 38 45,5
5 4 Calasanz 17 10 6 1 36 47,5
6 7 Endroke 17 11 3 3 36 46,5
7 10 Martintxo A 17 9 4 4 31 43,5
8 5 Campillo 17 8 3 6 27 36
9 11 Martintxo B 17 7 4 6 25 31
10 2 Bodegon Gorbea 17 6 5 6 23 35
11 6 Danubio 17 6 3 8 21 31
12 16 Soc. Aje. Logroñesa 17 5 5 7 20 30,5
13 13 San Viator 17 5 1 11 16 24
14 12 Martintxo C 17 4 1 12 13 18,5
15 17 Zuri Baltza 17 2 2 13 8 17,5
16 15 Santurtzi B 17 1 3 13 6 19
17 3 Buztinzuri 17 1 2 14 5 16,5
18 18 COMBINADO 17 0 1 16 1 9

Sari banaketaren ondoren pilotalekua jangela bilakatu da eta parte hartzaile guztiek ikaragarriko bazkari ederra izan dugu, non, eguraldi txarrak zapuztu eta Martintxoko lagunen asmemenari esker ahalbideratutako parrilada plater nagusia izan da.

Koldo Morente parrlla burua bere taldekideekin

Txapelketako antolatzaileei eskerrak eman diegu, jasotako tratu onaren eta egindako txapelketa ederrarengatik. Berriro ere guztiarengatik mila esker eta antolatutako txapelketarengandik zorionak.

ZORIONAK!

Jarraian Marlaxkako espedizioak egindako argazkiak:

One thought on “Iban Morante Rafael VI. Oroigarria Argantzunen. Gureak irabazitako bikain antolatutako txapelketa apartarekin burututako omenaldi unkigarria”

Utzi iruzkina