Xakez betetako asteburua. Atzo Nafarroako Eskolarteko Zirkuituko Txapeldunen finala eta 18 urte azpiko Klubeen Euskadiko Txapelketa izan genuen eta gaur goizean GXF Sustapena Azkoitia 2024 jokatu da, eta asteburuan zehar, Euskadiko beteranoen txapelketa banaka, denak klubeko jokalarien presentziarekin. Marlaxkako Ezpiritua!

1980-2024. 43 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

photo_2024-06-02_22-02-10

2024ko Euskadiko Kluben SUB-18 Txapelketa.

IMG-20240616-WA0076

Atzo, ekainaren 15a, larunabata, Barakaldon, kluben arteko Euskadiko SUB-18 txapelketa burutu da eta bertan gure taldeak ordezkari bat izan du. Euskal Xake Federakuntzak antolatutako txapelketa hau, Benidormen jokatuko den FEDA-k antolatutako Espainiako SUB-18 txapelketara sailkatzeko baliagarri, Barakaldoko Clara Campoamor Kulturguenan jokatu da, bira bakarreko liga sisteman. 30’+5” erritmoan. Lau jokalariez osatutako taldeen artean. Puntuazio sistema tablero guztien puntuen batura izan da eta bigarrena taldeen arteko partidaren emaitza izan da (garaipenari 2 puntu eman zaio, parrari bakarra eta porrotari 0 puntu) eta berdinketa desegiteko sistema, . Txapelketa zuzendu eta arbitro lanak Miguel Ángel Almansak egin ditu Aingeru Virtoren laguntzarekin.

IMG-20240615-WA0002

Aurten txapelketara Iker Tafall, Gorka Tafall, Jon Diaz eta Beñat Sagarzazuk osatu dute taldea. Rankingeko azkenak ginen eta taldearen helburua podiumera hurbiltzea zen, hori bai, xakeaz gozatuz postu hori hobetzea izan da eta zortea oso handia izanda, podiumean postua lortzea. Emozioz betetako egun oso bat xakean aritu ondoren, sei txanda gogorretan Euskadiko onenen aurka xake ona jokatuta, azkenean 5. postua lortu dugu. Partida batzuetan puntuek ihes egin digute, baina oso pozik gaude bost oholetan ikusi dugunarekin. Uste dugu hainbat alderditan indartsuago atera garela etorkizuneko txapelketetan. Gauzak horrela, abenduan Benidormen ospatuko den Sub18 Espainiako Txapelketara Marlaxkera espedizio bat muntatzeko lanetan hasi gara.

Azken sailkapena:

IMG-20240616-WA0006

Rk. H.Z. Taldea Partidak  +  =  D1  D2
1 1 Gros 6 6 0 0 19 14
2 6 Martintxo 6 4 0 2 15 10
3 7 Abadiño 6 3 1 2 14,5 9
4 5 Mikel Gurea 6 2 3 1 13,5 9
5 2 Hondarribia-Marlaxka 6 1 1 4 9 5
  3 Santurtzi 6 1 1 4 9 5
7 4 Altzaga Leioa 6 1 0 5 4 4
Txapelketako informazioa ChessResults: hemen

Jarraian txapelketako argazki erreportajea:

Zorionak Txapeldunei eta parte hartu duten jokalari guztiei!

 

2020_Marlaxkito_bn

Nafarroako Eskolarteko Zirkuituko Txapeldunen Kopa

Julen Goya Michelena talentu gazte lesakarra, astearteetan gure Xake Eskolara etortzen denak, urrats irmoarekin eta xake bikaina jokatuz eta primeran pasatuzn Nafarroako Eskola Zirkuituan lehenego postua lortu eta gero, atzo burutu zen Txapelduen Kopa jparte hartu zuen eta laugarrenpostua lorut. Zorionak Maisu Julen!

Bihotza03_eus

GXF Sustapena Azkoitia 2024. SUB14an Jon Diaz Hirugarren!

Imagen de WhatsApp 2024-06-16 a las 23.00.08_d01fd88d

Euskal Herriko xake jokalari gazteek hitzordu garrantzitsua izan dute gaur Azkoitiko Elkargunean, bertan jokatu baitute GXF-Sustapena-Azkoitia txapelketa, Gipuzkoako Xake Federazioaren gidaritzapean eta Anaitasuna Kakute xake taldeak antolatuta.

Imagen de WhatsApp 2024-06-16 a las 23.02.30_44e9f620

120 jokalari inguruk parte hartu dute txapelketan, hiru kategoriatan banatuta: 20 urtez azpikoak, 14 urtez azpikoak eta 12 urtez azpikoak. 20 urtez azpikoetan lehia oso estua izan bada ere, azkenean Markel Vesga izan da irabazlea. Haren atzetik, Alex Odriozolak bigarren postua eskuratu du, eta Manex Reguillagak hirugarrena. HOndarribia marlaxkakako jokalariek ondorengo postuak lortu dituzte: Jurgi Diazek 15.a eta Nora Lerak 16.a.

Imagen de WhatsApp 2024-06-16 a las 23.01.36_16d7cbaa

14 urtez azpikoetan, berriz, Aitor Bravok irabazi du lehia, bigarren postua Ametz de la Cruzek eskuratu du, eta hirugarren sailkatua gure klubeko Jon Diaz izan da. Beste Marlaxkeroen kasuan Beñat Sagarzazu 11. izan da eta Oier Echaide 14.a.

Imagen de WhatsApp 2024-06-16 a las 23.04.02_2fa3fe44

Azkenik, 12 urtez azpikoetan, Mikhail Korotev, Lin Zhian eta Lander Dufor nagusitu dira, ordena horretan. Aldiz, HondarribiaMarlaxkako Ametz Azkuek  18. postua eskuratu du.

Zorionak antolatzaileei eta parte hartu duten jokalari guztioi!

 

 

Josu Tornay Euskadiko beteranoetan laugarrena izan da. Zorionak!

IMG-20240618-WA0005

 

Josu Tornay Ggure klubeko kideak laugarren postua lortu du asteburuan Abadiño Klubean jokatu den Euskadiko Beteranoen Txapelketan, bost partidatan 3 punturekin amaituz. Txapelketa Fran Ladrón de Guevararentzat izan da, 4 punturekin. Bigarren José Ángel Besga, txapeldunaren  puntu berberekin. Hirugarren postua Juan Carlos Fernández lortu du, egibdako 3 punturekin, baina Josu baino desenpate hobeagoa izan duelako.

Zorionak guztioi!

Rk. H.Z. Izena Elo Fed Ptk D1 D2 D3
1 7 Ladron De Guevara Galar, Francisco Javier 1983 Ala 4 9 14,5 11,5
2 5 Besga Lopez, Jose Angel 2015 Biz 4 7 12,5 7
3 2 Fernandez Garcia, Juan Carlos 2155 Biz 3 9 15 9,25
4 6 Tornay Gomez, Josu 2010 Gip 3 6,5 12,5 7,25
5 3 Diaz Mollenedo, W. Henry 2031 Naf 3 6,5 11,5 4,5
6 10 Ximenez Crespo, Inigo 1911 Gip 3 6 9,5 5,25
7 12 Veiga Ramil, Jesus Angel 1815 Ala 3 8 12 5
8 1 CM Fernandez Hernandez, Gerardo 2161 Biz 2 9,5 15 4,5
9 8 De Pablos Fernandez, Mariano 1917 Naf 2 9 14 5,5
10 4 Fernandez Lopategi, Jon Andoni 2016 Biz 2 8,5 14 5,25
11 11 Urbieta Gabancho, Koldo 1903 Biz 2 6,5 11 2
12 9 Gallastegui Arregi, Aitor 1915 Biz 1 7 10,5 0,75
 
 

Asteburuan Hondarribiko Erdi Aroko Azokaren edizio berri bat izan dugu. Eguraldi kaxkarraren gainetik xakea protagonista izan da. Eskerrik asko bertaratutako guztioi!

1980-2024. 43 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

photo_2024-06-02_22-02-10

ERDI AROKO AZOKA HONDARRIBIA 2024

Imagen de WhatsApp 2024-06-03 a las 14.46.10_7a38c84b

Aurtengo ekainaren 8an eta 9an, Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatu da Hondarribian eta urtero bezala gure klubak aldibereko partidak eta beste ekintza dibertigarriak antolatu ditu goiz eta arratsaldez.

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutu da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, Kasino Zaharreko lorategian kokatu dira. Bertan xakeaz gain, arku tiroketa, zaldi eta ponietan ibiltzea, Erdi Aroko kanpamendu militar bat bisitatu eta beste gauza asko egiteko parada izan da.

2024ko Erdi Aroko Azokako egitaraua

Asteburuan zehar tarte askotan eguraldi kaxkarra izan dugun arren, partidak larunbatean eta igandean izan dira, goizeko 10:00etatik 14:30era eta arratsaldeko 17:00etatik 20:30era. Urtero bezala, udalarekin ordutegia baino denbora gehiago eginez. oso gustura bertaratutako jendearen gozamenerako.  Etorri den jendearen adina edo jolas maila edozein dela ere, han izan gara mendeurreneko joko honen ezagutzara hurbiltzeko.

Eskerri asko bertaratutako guztioi!

Gaur Bergaran burututako Euskadiko partida azkarretako taldekako eta banakako txapelketak. Eta gogoratu datorren asteburuan Hondarribiko Erdi Aroko Azokaren edizio berri bat izango dugula, xakea izango dugu bertan, animatu!

1980-2024. 43 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

photo_2024-06-02_22-02-10

Euskadiko partida azkarretako txapelketa 2023 Bergaran

Gaur 2024ko ekainaren 2a, Bergaran, Euskadiko partida azkarretako txapelketa jokatu da, Miguel Ángel Muela Euskadiko Xake Federazioko Presidentea denak zuzendutako txapelketa, Lukas Iruretagoiena arbitroaren zuzendaritzapean. Banakakoa goizean eta taldeka arratsaldean.

Goizean jokatutako zazpi txanden ondoren txapela Markel Vesgak lortu du, FM david Astasio eta  Xabier Barbazan podiumean lagun izan dituela. Banakakoan parte hartzeko aurten ez da gure taldekiderik sailkatu.

Imagen de WhatsApp 2024-06-02 a las 23.01.39_2116b941

Rk. H.Z. Izena Elo PRO. D1 D2 D3
1 9 Vesga Izeta, Markel 2162 Biz 6,5 22 29,5
2 1 FM Astasio Lopez, David 2360 Ala 5,5 20,5 30
3 11 Barbazan Bilbao, Xabier 2152 Biz 5 21,5 30,5
4 19 Khoroshykh, Yaroslav 1951 Ala 5 19,5 28
5 4 Ruiz Abad, Juan Manuel 2223 Biz 5 17,5 26,5
6 2 FM Sarralde Osua, Rodrigo 2344 Biz 4,5 17,5 26,5
7 14 Larranaga Juaristi, Alexander 2083 Gip 4 19 28
8 6 Diaz Herrero, Alvaro 2184 Biz 4 17,5 26,5
9 13 Sadusea, Johnny Fernando 2087 Biz 4 17 23,5
10 20 WFM Parkhurst Casas, Miriam 1911 Biz 4 16 22
11 5 Villalta Bustillo, Igor 2221 Ala 3,5 20,5 29,5
12 7 FM Prieto Aranguren, Alain 2181 Biz 3,5 20 27,5
13 16 Odriozola Fondado, Humberto 2056 Biz 3,5 17,5 24,5
14 12 Odriozola Coscolin, Alex 2150 Gip 3,5 17,5 23
15 8 Ortega Fuentes, Luis Angel 2162 Gip 3,5 15,5 23
16 21 Santos Dominguez, Iker 1900 Biz 3,5 14,5 18
17 10 Fernandez Garcia, Juan Carlos 2155 Biz 3,5 13 17
18 17 Castillo Sanjuan, Alejandro 2045 Biz 3 20,5 28,5
19 15 Curiel Garcia, Cristian 2077 Biz 3 19,5 27,5
20 24 Fernandez Santiago, Mikel 1757 Ala 3 19,5 24,5
21 18 Zubizarreta Riego, Mikel 1953 Ala 2,5 16,5 23,5
22 22 Pomares Munoz, Ruben 1872 Ala 2,5 16 21,5
23 25 WCM Parkhurst Casas, Andrea Ju 1725 Biz 2,5 13,5 18,5
24 23 Martimez Mateos, Saul 1826 Biz 2 15 21,5
25 27 Sobron Angulo, Adrian 1690 Ala 1,5 14,5 18,5
26 26 Goitia Tejado, Ekai 1707 Ala 0 14,5 19,5
27 3 FM Becerra, Juan David 2301 Biz 0 12,5 17,5
28 Aguirre Santamaria, Juan Carlos 0 Biz 0 12,5 17,5

Imagen de WhatsApp 2024-06-02 a las 16.26.11_c20f7062

Arratsaldean, Iker Tafall, Goio Uriarte, Charles Torrent eta Patxi Diazek osatutako gure taldeak parte hartu du. Gipuzkoako txapelketan bigarren postua lortu eta garo klasifikatuak ginelako. Guztiak gogor aritu badira ere, aipagarria Iker Tafall Villanuevak egindako txapelketa lehenengo taulan hainbat MF, MI eta beste jokalari indartsu batzuen aurka txukun lehiatuz.👏👏👏

Imagen de WhatsApp 2024-06-02 a las 23.00.18_b4b6e2e7

Emaitza ez da oso ona izan, baina esperientzia itzela izan da berriro,  ze, autoan oso itzulera animatuta izan da. Harro beste behin bere jarreraz, Marlaxkako Izpiritu basatia erakutsi dute berriro ere bai 💪💚👍

Imagen de WhatsApp 2024-06-02 a las 23.00.19_f168bb42

Garaipena faboritoak lortu du Portugalete talde indartsuak, San Viatorren eta Abadiñoren aurretik.

Imagen de WhatsApp 2024-06-02 a las 23.01.39_db6b168f

Rk. HZ. Taldea Partidak + = D1 D2 D3
1 7 Portugalete 7 6 1 0 24,5 0 138
2 6 San Viator 7 6 0 1 21,5 0 104,5
3 1 Abadiño 7 3 2 2 17 0 68
4 2 Conteneo 7 3 2 2 16 0 75
5 3 Santurtzi 7 3 2 2 15,5 0 78
6 5 Martintxo 7 1 2 4 8,5 0 39
7 4 Hondarribia Marlaxka 7 1 0 6 5,5 0 14
8 8 Bergara 7 0 1 6 3,5 0 12

2020_Marlaxkito_bn

ERDI AROKO AZOKA HONDARRIBIA 2024

Aurtengo ekainaren 8an eta 9an, Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatuko da Hondarribian eta urtero bezala gure klubak aldibereko partidak antolatuko ditu goiz eta arratsaldez.

Imagen de WhatsApp 2024-06-03 a las 14.46.10_7a38c84b

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, azken momentuko aldaketarik ez badago, pasa den urtean egin zuten  antzera, Kasino Zaharreko lorategian kokatuko dira. Bertan xakeaz gain, arku tiroketa, zaldi eta ponietan ibiltzea, Erdi Aroko kanpamendu militar bat bisitatu eta beste gauza asko egiteko parada izango duzue.

2024ko Erdi Aroko Azokako egitaraua

Partidak larunbatean eta igandean izango dira, goizeko 12:00etatik 14:30era eta arratsaldeko 17:00etatik 19:30era. Urtero bezala, ordutegi hau beteko dugu eta bertaratutako jendearen arabera handituko dugu. Bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Berdin da zure adina edo zure jolas-maila, jolastera animatu nahi zaitugu. Han izango gara mendeurreneko joko honen ezagutzara hurbiltzeko.

Anima zaitezte!