Gure taldeko espedizioaren lan txukuna XII. Frandovinezeko Txapelketan (Burgos)

(leer en castellano)

Mikel Tafall, Ander Tafall, Iker Tafall eta Patxi Moreno
Mikel Tafall, Ander Tafall, Iker Tafall eta Patxi Moreno

Atzo, uztailak 23an, beste urte batez, Frandovínezen (Burgosen) egun guzian zehar burututako XII. Frandovínezeko txapelketan Marlaxkako kideen partaidetza izan zen.

IMG-20160723-WA0055Txapelketa 8 txandetako sistema Suitzarrean jokatu zen, 15 minutu + 15 segundoko gehitzea jokaldiko erritmoan. Txapelketa 10:00etan hasi zen eta goizez 4 txanda jokatu ziren eta arratsaldez beste lauak. Aurtengo edizioan SUB-14 txapelketan izan zen eta bertan, espedizioko mini benjamina, Iker Tafall lehian izan genuen.

Tafalldarren derbia txapelketako lehenengo txandan. Aita-semeaaren arteko lehian, puntua Anderrentzat.
Tafalldarren derbya txapelketako lehenengo txandan. Aita-semearen arteko lehian, puntua Anderrentzat.

Txapelketa absolutuan Mikel, Ander eta Patxi parte hartu zuten eta baita lan txukuna egin. Patxi Morenok txapelketako zerrendako 11. postutik abiatuta, 8 partidetan 5,5 puntu lortu eta gero, amaiera sailkapenean 8. postua lortu zuen eta infantil onenaren saria. Ander Tafall txapelketako 31a zen eta lortutako 4,5 puntuei esker, txapelketako sailkapenean 23. postua lortzeaz gain, infantiletan 3. saria lortu zuen. Mikel Tafall zerrendako 66a izan arren, gogor aritu ondoren, 3 puntu lortu zituen eta 47. postura arte igo zen.

Iker Tafall SUB-14an lehiatzen
Iker Tafall SUB-14an lehiatzen

6 urteetako Iker Tafall gaztetxoak egindako lana nabarmentzekoa da, SUB-14 txapelketako 8 partidetan 4 puntu lortu eta gero, SUB-8ko lehena izatea lortu baitzuen.

Guztioi Zorionak!

Ander Tafall, Patxi Moreno eta Iker Tafall lortutako sari eta garaikurrekin
Ander Tafall, Patxi Moreno eta Iker Tafall lortutako sari eta garaikurrekin

txapelketako 10 lehenengoen eta gure taldekideen sailkapena:

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2
1 6 Aliane Diez Aaron 2099 7,5 37,0 41,0
2 2 Iglesias Leon Francisco J. 2179 6,5 39,0 42,0
3 14 Rodriguez Sanz Ismael 1932 6,5 38,0 41,5
4 5 Arauz Alonso Fernando 2119 6,0 35,0 38,5
5 22 Rivas Hierro Javier 1807 6,0 32,5 33,0
6 1 Ruiz Saiz Agustin 2240 5,5 40,0 43,0
7 8 Ausin Matilla Daniel 2008 5,5 37,5 39,5
8 13 Mota Cossio Alberto 1950 5,5 37,0 40,0
9 11 Moreno Estebanez Patxi 1964 5,5 36,5 40,0
10 3 Ortiz Fernandez-Vega Alejandr 2159 5,5 36,0 39,5
23 31 Tafall Villanueva Ander 1584 4,5 34,0 37,0
47 66 Tafall Soreasu Mikel 0 3,0 28,5 31,5

66 jokalari arte.

Sailkapen osoa ikusteko (ChessResults): hemen

Txapelketako erreportajea (Argazkiak: Tafall Villanueva sendia):

Utzi iruzkina