Artxiboa laburpen hitzeka: 8. txanda

Gure taldeko espedizioaren lan txukuna XIII. Frandovinezeko Txapelketan (Burgos)

(leer en castellano)

Atzo, uztailak 29an, beste urte batez, Frandovínezen (Burgosen) egun guzian zehar burututako XIII. Frandovínezeko txapelketan Marlaxkako kideen partaidetza izan zen.

Txapelketa 8 txandetako sistema Suitzarrean jokatu zen, 15 minutu + 15 segundoko gehitzea jokaldiko erritmoan. Txapelketa 10:00etan hasi zen eta goizez 4 txanda jokatu ziren eta arratsaldez beste lauak. Aurtengo edizioan berriro errepikatu dute, SUB-14 txapelketa eta bertan, Tafall Villanueva sendiko txikienak parte hartu zuten: Iker eta Gorka.

Txapelketa absolutuan Mikel eta Ander parte hartu zuten eta baita lan txukuna egin. Ander Tafall txapelketako 44a zen eta lortutako 4 puntuei esker, txapelketako sailkapenean 37. postua lortu zuen. Mikel Tafall zerrendako 86a izan arren, gogor aritu ondoren, 3 puntu lortu zituen eta 62. postura arte igo zen.

Goizean burututako Infantilen Txapelketan Tafalldarren anai txiki biak burututako lana aipatzeoa da. Gero, arratzaldean, handien txapelketa bukatzn zen bitartean izandako ginkanan ere oso ondo pasa zuten.

Iker Tafall gaztetxoak SUB-14 txapelketako 6 partidetan 5 puntu lortu eta gero, Txapelketa Infantileko 3. postua lortu zuen eta SUB-8ko lehena izatea lortu zuen.

Gorka Tafall, etxeko txikienak SUB-14 txapelketako 6 partidetan 4 puntu itzel lortu ziuten, azkeneko partidan anaia asko estutu arren, derbya galdu eta gero. Hala ere, Txapelketa Infantileko 7. postua lortu zuen eta SUB-8ko laugarrena.

Guztioi Zorionak!

txapelketako 10 lehenengoen eta gure taldekideen sailkapena:

Rk. SNo Name Rtg Pts.  TB1
1 2 Tejedor Fuente Enrique (FM) 2365 7,5 37,5
2 1 Iruzubieta Villaluenga Jesus (FM) 2428 7,0 39,5
3 5 Gete Rodriguez Isidro 2123 6,5 36,0
4 4 Saez Frederic (FM) 2233 6,0 42,5
5 3 Blazquez Gomez Juan Carlos 2260 6,0 38,0
6 6 Somalo Fernandez Millan 2071 6,0 38,0
7 13 Rodriguez Sanz Gabriel 1982 6,0 36,5
8 26 Hernando Saiz Tomas 1802 6,0 36,0
9 22 Fernandez Garcia Gumersindo 1884 6,0 35,0
10 21 Perez Diez Victor 1885 5,5 34,5

87 jokalari arte.

Sailkapen osoa ikusteko (ChessResults): hemen

Txapelketako erreportajea (Argazkiak: Tafall Villanueva sendia):

Gure taldeko espedizioaren lan txukuna XII. Frandovinezeko Txapelketan (Burgos)

(leer en castellano)

Mikel Tafall, Ander Tafall, Iker Tafall eta Patxi Moreno
Mikel Tafall, Ander Tafall, Iker Tafall eta Patxi Moreno

Atzo, uztailak 23an, beste urte batez, Frandovínezen (Burgosen) egun guzian zehar burututako XII. Frandovínezeko txapelketan Marlaxkako kideen partaidetza izan zen.

IMG-20160723-WA0055Txapelketa 8 txandetako sistema Suitzarrean jokatu zen, 15 minutu + 15 segundoko gehitzea jokaldiko erritmoan. Txapelketa 10:00etan hasi zen eta goizez 4 txanda jokatu ziren eta arratsaldez beste lauak. Aurtengo edizioan SUB-14 txapelketan izan zen eta bertan, espedizioko mini benjamina, Iker Tafall lehian izan genuen.

Tafalldarren derbia txapelketako lehenengo txandan. Aita-semeaaren arteko lehian, puntua Anderrentzat.
Tafalldarren derbya txapelketako lehenengo txandan. Aita-semearen arteko lehian, puntua Anderrentzat.

Txapelketa absolutuan Mikel, Ander eta Patxi parte hartu zuten eta baita lan txukuna egin. Patxi Morenok txapelketako zerrendako 11. postutik abiatuta, 8 partidetan 5,5 puntu lortu eta gero, amaiera sailkapenean 8. postua lortu zuen eta infantil onenaren saria. Ander Tafall txapelketako 31a zen eta lortutako 4,5 puntuei esker, txapelketako sailkapenean 23. postua lortzeaz gain, infantiletan 3. saria lortu zuen. Mikel Tafall zerrendako 66a izan arren, gogor aritu ondoren, 3 puntu lortu zituen eta 47. postura arte igo zen.

Iker Tafall SUB-14an lehiatzen
Iker Tafall SUB-14an lehiatzen

6 urteetako Iker Tafall gaztetxoak egindako lana nabarmentzekoa da, SUB-14 txapelketako 8 partidetan 4 puntu lortu eta gero, SUB-8ko lehena izatea lortu baitzuen.

Guztioi Zorionak!

Ander Tafall, Patxi Moreno eta Iker Tafall lortutako sari eta garaikurrekin
Ander Tafall, Patxi Moreno eta Iker Tafall lortutako sari eta garaikurrekin

txapelketako 10 lehenengoen eta gure taldekideen sailkapena:

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2
1 6 Aliane Diez Aaron 2099 7,5 37,0 41,0
2 2 Iglesias Leon Francisco J. 2179 6,5 39,0 42,0
3 14 Rodriguez Sanz Ismael 1932 6,5 38,0 41,5
4 5 Arauz Alonso Fernando 2119 6,0 35,0 38,5
5 22 Rivas Hierro Javier 1807 6,0 32,5 33,0
6 1 Ruiz Saiz Agustin 2240 5,5 40,0 43,0
7 8 Ausin Matilla Daniel 2008 5,5 37,5 39,5
8 13 Mota Cossio Alberto 1950 5,5 37,0 40,0
9 11 Moreno Estebanez Patxi 1964 5,5 36,5 40,0
10 3 Ortiz Fernandez-Vega Alejandr 2159 5,5 36,0 39,5
23 31 Tafall Villanueva Ander 1584 4,5 34,0 37,0
47 66 Tafall Soreasu Mikel 0 3,0 28,5 31,5

66 jokalari arte.

Sailkapen osoa ikusteko (ChessResults): hemen

Txapelketako erreportajea (Argazkiak: Tafall Villanueva sendia):

Gros Xake Taldeko XXV. Urteurren Sari Nagusian José Manuel Cejudo txapeldun. Iker Arri gure taldekideak merituzko 10. postua lortu du

(leer en castellano)

Gaur Gros Xake Taldeko XXV. Urteurren Sari Nagusiaren zortzigarren eta azken txanda jokatu da. Bertan lehian zeuden 66 jokalarien artean gure hiru jokalari izan ditugu: Ander Tafall, Mikel Tafall eta Iker Arri.

Amaieran José Manuel Cejudok txapela lortu du azken txandan Aritz Abalia talentu gaztea mendean hartu eta gero. Bigarren postua IM Iñigo Argandoñak lortu du, lehen postuan lidergoan bakarrik bazihoan ere, gaurkoan gure taldekide ohia den Carlos Lakunzaren aurka galdu eta gero. Garaipen honekin Carlosek hirugarren postua lortu du. Gure ordezkariei dagokionez, IkerArrik Juan Cruz Iturralde garaitu eta gero, merituzko 10. postu alortu du. Mikel Tafallek Mikel Zubiaren aurka galdu ondoren 19. postuan amaitu du txapelketa eta Ander Tafallek, Aitor Corralen aurkako partida irabazi eta gero, sailkapeneko 23. postuan amaitu du txapelketa.

Jarraian sailkapeneko lehen 25 jokalarien zerrenda ematen dizuegu. Sailkapen osoa ikusteko sakatu: hemen

Amaierako sailkapena 8 txanden ondoren

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 6 Cejudo Urdampilleta Jose Manu 1922 7,0 43,0 32,5 36,50
2 2 IM Argandoña Riveiro Iñigo 2435 6,5 43,5 33,0 34,00
3 3 Lakunza Oyarbide Juan Carlos 2075 6,5 41,0 30,5 31,75
4 4 Segovia Sanchez Antonio 2074 6,0 41,5 31,5 30,00
5 5 Abalia Patino Aritz 1936 6,0 41,5 30,5 28,00
6 20 Astigarraga Mendizabal Mikel 1701 6,0 33,0 26,5 22,00
7 26 Arrondo Carbonell Pablo 1645 5,5 37,0 27,0 22,50
8 22 Zubia Aramburu Mikel 1695 5,5 36,5 27,0 20,50
9 9 Bello Castano Diego 1878 5,5 36,0 28,5 23,75
10 24 Arri Martinez Iker 1654 5,5 36,0 26,0 22,00
11 23 Benaito Villagarcia Mikel 1671 5,0 41,0 32,0 22,50
12 10 Fuente San Sebastian Ernesto 1853 5,0 37,0 27,5 20,00
13 12 Sarasola Ouvina Javier 1786 5,0 36,5 27,0 19,00
14 11 Berdote Alonso Carlos 1838 5,0 31,5 24,0 16,50
15 13 Guerrero Itarte Alfredo 1770 5,0 28,0 21,0 16,75
16 15 Burgana Lardizabal Jose Angel 1761 4,5 39,5 29,5 19,00
17 16 Saenz Zabala Juan Ignacio 1738 4,5 39,0 29,0 17,75
18 67 Zurutuza David 0 4,5 35,0 26,5 18,25
19 27 Tafall Soreasu Mikel 1638 4,5 35,0 26,5 18,00
20 59 Martinez Iker 0 4,5 33,5 25,0 17,75
21 29 Iturralde Prieto Juan Cruz 1619 4,5 33,0 25,0 16,75
22 68 Zurutuza Iñaki 0 4,5 32,0 24,0 17,75
23 34 Tafall Villanueva Ander 1584 4,5 31,5 25,0 16,00
24 18 Campos Jimenez Enrique 1731 4,5 30,5 23,0 16,25
25 43 Yurramendi Sarasola Xabier 1326 4,5 30,5 22,0 14,75

 

66 jokalari arte.

Oharra:
Des 1: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
Des 2: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
Des 3: Sonneborn-Berger-Tie-Break variable