Gaur Gros Xake Taldearen egoitzan 5. “Cervezas Ambar” GP txapelketaren 3. txanda jokatu da gure taldeko 6 jokalarien parte hartzearekin: Goio Uriarte, Patxi Moreno, Iker Arri, Ander Tafall, Carlos Pascual eta Mikel Tafall.

Gaur, esan bezala, emaitza onak izan ditugu. Ander Tafallek, Iker Arrik, Carlos Pascualek eta Goio Uriartek beren partidetan garaipena lortu dute, Patxi Morenok parra egin du eta Mikel tafallek partida galdu du. Emaitzak eta aurkariak jarraian:
3. Txanda honetan gaur, 2016/11/09, gure jokalariek emaitzak:
M. | Zuriak | Elo | Emait. | Beltzak | Elo |
1 | Lertxundi Jon | 1750 | 0 – 1 | Uriarte Goyo | 1988 |
2 | Moreno Patxi | 1986 | ½ – ½ | Zurutuza Iñaki | 1712 |
11 | Yurramendi Sarasola Xabier | 1394 | 0 – 1 | Arri Iker | 1663 |
13 | Goienetxea Jesus | 1251 | 0 – 1 | Tafall Ander | 1639 |
16 | Tafall Mikell | 0 | 0 – 1 | Granero Esteban | 1570 |
19 | Pascual Carlos | 1500 | 1 – 0 | Otero Jon | 0 |
58 jokalari guztira
Jarraian argazki batzuk:
Gogoan izan, V. Ambar txapelketa honetan 56 jokalarik parte hartzen dute. Abenduren 14an amaituko da eta asteazkenero jokatuko da. Partidako 30 minutuko + 30 segundoko gehitzea jokaldiko erritmoan 8 jardunaldiko Suitzarrean. Txapelketa honetako parekatzeak, emaitzak, sailkapena eta beste ikusteko “Chess-Results” begiratu: Hemen.
“II Emakumezko Donostia hiria”
Beste urte batez, gure taldekide ohia den Julia Gallegok partida azkarretako “II Emakumezko Donostia hiria” txapelketa antolatu zuen pasa den igandean, 2016ko Azaroaren 06an, 10:30etan hasita,Donostiako Emakumeen Etxean, Okendo Kalean, 9. zenbakian. 8 itzuliko Suitzar sistema erabili zen eta jokalari bakoitzak partidako 10 minutu edukiko zituen. Bertaratutako 15 jokalarien artean oraingoan ez genuen klubeko ordezkaririk izan.
Garaipena Estibaliz Apellanizek lortu zuen, bigaren postua Marisa Sarria (2. postua) eta Carmen Vicenteren (3. postua) aurretik
jarraian Julia Gallegok pasa dizkigun argazki sorta:
One thought on “Ambar txapelketaren 3. jardunaldian emaitza onak gaur: lau garaipen, parra eta porrota bana. Bide batez, asteburuan jokatutako II Emakumezko Donostia Hiria txapelketaren erreportajea”