IGANDEAN BURUTUKO DEN Klubeko Aste Santuko IV. Xake Jaialdirako (ABSOLUTUA+SUB16) izen ematea OSTIRAL HONETAN, APIRILAREN 5EAN, aMAITUKO DA. ANIMATU ZAITEZ!

(leer en castellano)

2019ko Apirialren 7an, igandean, klubak hondarribiko Jostaldi Pilotalekuan antolalatuko duen jaialdianizen emateko azken eguna aprilaren 5a, ostirala dela gogoatzen dizuegu. ANIMATU ZAITEZTE!

Izena eman duten jokalariak: hemen

IV. ASTE SANTUKO HONDARRIBIA MARLAXKA (ABSOLUTUA+SUB 16) XAKE JAIALDIA

JAIALDIKO OINARRIAK (PDF)

JOKO SISTEMA: 6 txandetako Suitzarra, 10´+3¨  erritmoan.

 DATA: 2019ko Apirilaren 7an, Igandea.

TOKIA: Jostaldi Pilotalekua, Biteri Kalea, 22   (Hondarribia)

ORDUTEGIA:        

  • 9:50ean. Izen-emate baieztatzea
  • 10:00etan. Txapelketaren hasiera
  • 11:30ean. Hamaiketakoa
  • 13:30ean. Sari Banaketa

MAILAK:

  • ABSOLUTUA
  • SUB- 16. Lau mailetan banatuko ditugu (jokalarien mailaren baitan Elo Fide, Elo Marlaxka, edo Elorik gabekoa): lehenengoa, bigarrena, hirugarrena eta laugarrena

IZEN EMATEA:     – Doakoa –       CARLOS:   tel:  635 702 745  –   torneosxake@gmail.com

– Apirilaren 5a arte, ostirala-

Bertan izena, abizenak, jaiotze urtea, Kluba (eskola), herria eta Absolutuan edo Sub16an parte hartuko duen jarri beharko da.

Maila bakoitzeko lehen 6 sailkatuentzat garaikurra eta guztiontzako Hamaiketakoa.

Txapelketa Chess-Results bidez jarraitu ahal izango da eta taldeko webgunetik: https://marlaxkaxakeeu.wordpress.com/.

Animatu!

Izena eman dutenen zerrenda: hemen

JAIALDIKO OINARRIEI ERANSKINA

Antolatzaileek bertaratutako jokalarien kopuruaren baitan mailak aldatzeko eskubidea izango dute.

Txapelketan parte hartze palaza mugatuak daude eta  eta izen emate zehatzaren arabera egingo da:

  • Absolutua: Plazak 40 jokalarietara mugatua.
  • Sub16: Plazak 80 jokalarietara mugatua.

Ezberdintze sistema ondorengoa izango da:

  • Buchholz Totala
  • Perfomance Recursiva
  • Batazbesteko Buchholz-a

Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren xake azkarrerako legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.

Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, etab…) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.