datorren larunbatean, irailaren 14an, 4. Hondarribiko Jai Nagusietako Xake Jaialdia (Sub16 + Absolutua) burutuko da. ANIMA ZAITEZ!

(leer en castellano)

Aurreko urteetako ekitaldiek izandako arrakastaren ondoren, aurten ere, Klubak gure herriko Jai Nagusietan Xake Jaialdia antolatzea proposatu dio berriro ere Udalari:

IV. HONDARRIBIKO JAI NAGUSIETAKO (SUB-16+ABSOLUTUA) XAKE JAIALDIA

Jaietan ere burutzen den “Hondarribiko Gaztelua” xake aktibo txapelketa gogorraren osagarri izango litzatekeen, 10 minuto finish partida azkarretako jailadia, 16 urte baino gazteagoak diren haurrentzako eta helduentzat beste txapelketa paraleloa izango dena.

Gaur izen-ematea ireki dugu, anima zaitez!

Izena eman dutenak (ChessResults)

HONDARRIBIKO JAIETAKO 4. XAKE JAIALDIKO OINARRIAK (PDF)

 JOKO SISTEMA: 6 txandetako Suitzarra, 10’ finisheko partidetara.

DATA: 2019ko irailaren 14an, larunbata.

TOKIA: Gipuzkoa Plaza (Hondarribiko Alde Zaharra)

Zumardian edota Eroskiko parkingean autoak lagatzea gomendatzen dizuegu.

ORDUTEGIA

  • 16:15ean. Izen-emate baieztatzea
  • Txanda, 16:30ean
  • Txanda, 17:00etan
  • Txanda, 17:30ean
  • Merienda, 17:55ean
  • Txanda, 18:15ean
  • Txanda, 18:45ean
  • Txanda, 19:15ean
  • Sari banaketa, 19:45ean

MAILAK:

  • SUB-16: Gehienez 70 jokalari. Hiru mailetan banatuko ditugu (jokalarien mailaren baitan Elo Fide, Marlaxka edo Elorik gabekoa): lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena.
  • ABSOLUTOA: Helduentzat txapelketa paraleloa (gehienez 30 jokalari).

IZEN EMATEA:

  • torneosxake@gmail.com
  • Irailaren 12, Osteguna 14:00ak arte.
  • Bertan izena, abizenak, jaiotze urtea eta eskola edo herria jarri beharko da.

Txapelketan parte hartze plazak 100 jokalarietara mugatuta daude (70 Sub-16 + 30 absolutu) eta izen emate zehatzaren arabera egingo da.

EZBERDINTZA SISTEMA:

Txapelketa bukatzerakoan honako aukeretatik zozketatuko da:

  • Buchholz totala
  • Bataz besteko [-1;-1] Buchholz
  • Perfomancea

Ezberdintze sistema sailkapen orokorrerako nahiz sariak lortzeko baliagarri izango da. Sariak berdindutako jokalarien artean ez dira banatuko.

Maila bakoitzeko lehen sailkatuentzako garaikurra eta guztiontzako merienda.

Txapelketa gure webgunetik http://marlaxkaxake.com/ eta Chess-Results bidez jarraitu ahal izango da.

cartel ajedrez-9

TXAPELKETAKO OINARRIEN ERANSKINA

Antolatzaileek bertaratutako jokalarien kopuruaren baitan mailak aldatzeko eskubidea izango dute.

Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.

Norberaren irudirako eskubidea:

Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, etab) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.

One thought on “datorren larunbatean, irailaren 14an, 4. Hondarribiko Jai Nagusietako Xake Jaialdia (Sub16 + Absolutua) burutuko da. ANIMA ZAITEZ!”

Utzi iruzkina