
Joan den larunbatean, Maiatzak 5, Bidasoaldeko Errepublikazaleen II. Xake Txapelketa burutu da 36 xakelari gaztetxoen parte hartzearekin.
Infantil mailan, gure taldeko Ibai Dorronsorok irabazi zuen txapelketa, neskarik onenaren postua Judith Goenaga azkoitiarrak lortu zuelarik. Ander Uranga gure taldekidea txapeldunorde suertatu zen. Aitor Jimenez, Pablo Basurko eta Jon Irigarayk ere lan txukuna burutu zuten.
Alebin-benjamin adinekoen mailan ere txapela gure taldeko jokalariak lortu zuen, Ander Tafallek hain zuzen ere, neskarik onenaren saria berriz arrasatera eraman zuen Haizea Tornay-k. Bi irabazleen txapelketa ezin hobea izan zen, 5 saiotan hutsik egin gabe.
Gaztetxoenen arteko partidak maila altuakoak izan zen, Urko Iriondo, Markel Kerexeta, Josue Goenaga eta Nora Gallardoren parte hartzea goraipatuz, baita ere Aritz Urbieta, Ander Oregi, Jon Lizarralde, Mikel Herrero, Paul Fernandez, Martin Etxepare, Jon Lizarralde, Miren Porta eta Aitor Azurmendi. Honako hauek ere lortu zuten garaipenen bat: Odei Lete, Yago Bidaurreta, Aimar Fernandez, Unai Porta, Oier Campo, Yunai Landart, Julen Beraza, Mia Donnart, Oier Arribas, Arianne Coca, Beñat Iruretagoyena, Ainhoa Kintas, Mikel Perez, Josu Uncilla, Erlantz Garate eta Joar Garate.
Zorionak denoi!