
Gure lagun David Lladak, Donostian bizi den xake argazkilari entzutetsuak, poster tamainako irabazlearen xake jokalari gustukoenaren argazkia zozketatuko du.
1) Peon de Rey, aldizkariaren azken zenbakia lortu ezazu: #122
2) Aldizkariko azalarekin edota Davidi egindako elkarrizketarekin agertzen zaren zure argazki bat egin.
3) Zure facebookeko horman argazkia jarri eta bertan Daviden ondorengo orrialdearen erreferentzia egin ezazu: David Llada – Chess & Photography.
GARRANTZITSUA: Daviden orrialde horri “GUSTOKO DUT” eman behar zaio lehenik eta zure posta publikoa dela baieztatu, ez “zure lagunentzako soilik”. Testuan ondorengo aipamena jarri behar duzu: @ David Llada – Chess & Photography. Bestela ez du zure argazkiaren berri izango eta ezingo du ikusi eta parte hartzen duzula jakin.
4) Parte hartzaile bakoitzari zenbaki bat emango dio.
Ekainaren 15ean zozketa egingo du. Erabiliko duen metodoa erabakitzeke du, zenbat parte hartzen duten ikusi arte ez baitu erabakiko.
Klubetik dagoeneko batzuk izena eman dugu
ZORTE ON!