Xakea berriz Ventaseko Jaietan
Beste urte batez, Irungo Ventas auzoko jaiak burutzen ari dira eta beste urte batez gure klubak, Landetxako Auzo Elkarteari, bihar amaitzen diren Jaietan xake ekintzaren antolaketan lagundu dio. Gaur goizean, Óscar Díazek aldibereko partiden sesio bat eman du. Ondoren bertako zortzi gaztetxoekin, bost txandetako txapelketa antolatu du.
Parte hartu duten guztiek Auzo Elkarteak ekarritako sariak jaso diuzte, eta ondoren edari eta opilaz osatutako hamaiketako hartu dute. Txapelketan lehenengoa Egoitz Miguel 5 puntu lortu eta gero. Bigarren Ekain Madejón izan da 5 partidetan 3 puntu lortu eta gero. Eta hirugarren postua Hodei Guerrerok lortu du, aurrekoaren puntu berdinekin.
Datorren urtean berriz!
Groseko Udaberriko Txapelketa
Larunbat honetan ere, Groseko XII Txapelketako 6. jardunaldia burutu da eta txapelketan parte hartzen duten gure jokalarietatik Ander Tafallek eta Silvestre Moreirok, beren partidak galdu dituzte, José Ángel Burgaña eta Christian Sánchezen aurka. Patxi Morenok ez du jokatu, Mikel Vicentek jokatzerik ez zuela jakinari baitzuen. Datorren jardunaldian Silvestrek, José Antonio Garrido aurkari izango du. Anderrek eta Patxik bye eskatu dute, datorren asteburuan Euskadiko Eskolarteko Txapelketa Bilbon jokatuko baitute.
Jarraian, 6. txandako emaitzen ondoren behin behineko sailkapeneko 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, gure jokalariekin osatua:
6. jardunaldiaren ondorengo sailkapena
Rk. | H.Z. | izena | Elo | Ptk. | Des 1 | Des 2 | Des 3 |
1 | 13 | Izquierdo Arruferia Joseba | 1867 | 5,5 | 21,5 | 14,0 | 19,50 |
2 | 4 | Alfaro Garcia Del Cerro Juan | 1975 | 5,0 | 23,0 | 16,0 | 19,75 |
3 | 12 | Moreno Estebanez Patxi | 1873 | 5,0 | 20,5 | 14,0 | 17,50 |
4 | 7 | Abalia Patino Aritz | 1923 | 4,5 | 25,0 | 16,5 | 16,75 |
5 | 3 | Galarza Cenzano Inigo | 1999 | 4,5 | 22,5 | 15,0 | 16,00 |
6 | 10 | Arana Garate Jon | 1906 | 4,5 | 20,0 | 13,0 | 14,50 |
7 | 18 | Berdote Alonso Carlos | 1825 | 4,5 | 19,5 | 13,5 | 12,75 |
8 | 15 | Tholey Jean-Paul | 1865 | 4,0 | 22,5 | 15,0 | 12,50 |
9 | 11 | Vicente Ezeiza Mikel | 1885 | 4,0 | 21,5 | 13,5 | 15,00 |
10 | 2 | Dura Olmos Gines Raul | 2009 | 4,0 | 20,5 | 14,0 | 14,25 |
35 | 44 | Moreiro Sanchez Silvestre | 1509 | 3,0 | 18,5 | 12,5 | 7,00 |
43 | 37 | Tafall Villanueva Ander | 1592 | 2,5 | 20,5 | 14,0 | 5,75 |
70 jokalari arte.
OHARRA:
2016ko I. Udaberriko Marlaxka Txapelketa sub-14. Izen ematea abian dago
Gogoratzen dizuegu ere Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatuta, Irungo Ventaseko Landetxa Auzo Lagunen Elkartearen laguntzaz, maiatzaren 27an, ostirala, burutuko den, 14 urte azpiko jokalarientzako I. Udaberriko Marlaxka Txapelketan parte hartzeko izen ematea abian jarri dugula:
I UDABERRIKO MARLAXKA TXAPELKETA 2016
- TOKIA: La República eraikina, Ventas (Irun) Elatxeta ikastolaren ondoan
- EGUNA: Ostirala 2016ko maiatzaren 27an 18:00etik aurrera
- KATEGORIAK: Sub 14 neskak eta mutilak
- MAILAK: Sub 14 masculina y femenina
- JOKO ERRITMOA: Suitzarra: 5 txanda 10 minuto finish
- IZENA EMATEKO: Carlos: 635 702 745 cpascualirun@gmail.com
- Sariak irabazleentzako eta parte-hartzaile guztientzako opariak