2. Hondarribia-Marlaxka SUB16 Udaberriko Xake Jaialdia 2017. Izen ematea abian dago

(leer en castellano)

2016ko jaialdiko argazkia

Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatuta, Hondarribiko Udalaren Kirol Sailaren laguntzaz, Jostaldi Pilotalekuan, ekainaren 16an, osirala, burutuko den, 16 urte azpiko jokalarientzako  II. Udaberriko Hondarribia-Marlaxka Xake Jaialdian parte hartzeko izen ematea abian jarri dugu.

Gaur egun arte inskribatuak (ChessResult): hemen

Jostaldi Pilotalekuko sarreraren argazkia

2. Hondarribia-Marlaxka SUB16 Udaberriko Xake Jaialdia 2017

 

Txapelketako oinarriak (pdf)

JOKO SISTEMA: 5 txandetako Suitzarra, 10’ finisheko partidetara.

DATA: 2017ko ekainaren 16n, ostirala.

TOKIA: Jostaldi Pilotalekua, Biteri Kalea, 22 (Hondarribia)

Jostaldi Pilotaleku barruko argazkia

 

ORDUTEGIA:

  • 1. txanda: 17:30ean
  • 2. txanda: 18:00etan
  • 3. txanda: 18:30ean
  • Merienda: 19:00etan
  • 4. txanda: 19:15ean
  • 5. txanda: 19:45ean
  • Sari banaketa: 20:15ean

MAILA: SUB- 16.
Parte hartzaileak izenemate egunean jokalari bakoitzak Marlaxkako Eloaren baitako lau mailetan banatuko ditugu: lehenengoa, bigarrena hirugarrena eta laugarrena. FIDE edo FEDA elodunak lehenengo mailan jarriko ditugu. Marlaxkaxko Elorik ez duten jokalariei 0 jarriko zaizkie.

IZEN EMATEA: – Dohakoa – CARLOS: tel: 635 702 745 – torneosxake@gmail.com
– ekainaren 14a arte, asteazkena.
Bertan Izena, Abizenak, Jaiotze urtea eta Eskola edo Herria jarri beharko da.
Maila bakoitzeko lehen sailkatuentzako garaikurra eta guztiontzako merienda.
Txapelketa gure webgunetik http://marlaxkaxake.com/ eta Chess-Results bidez jarraitu ahal izango da.

ERANSKINA

Antolatzaileek bertaratutako jokalarien kopuruaren baitan mailak aldatzeko eskubidea
izango dute.

Txapelketan parte hartze Plazak 100 jokalarietara mugatuta daude eta izen emate
zehatzaren arabera egingo da.

Ezberdintze sistema ondorengoa izango da:

  • Buchholz Totala
  • Batazbesteko Buchholz-a
  • Sonneborn-Berger

Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDEren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte
hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.

Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, etab…) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.

Animatu!

Utzi iruzkina