Marlaxkako txiki-espedizioa atzo Burlatako MIKEL GUREA XVIII. XAKE TXAPELKETAN

(leer en castellano)

Atzo igandea, azaroak 12, goizez, Burlatako Askatasuna Pilotalekuan, Mikel Gure Xake Klubak antolatua, Nafarroako eskola txapelketen artean dekanoa den Mikel Gurea XVIII. Xake Txapelketa – Fernando Bengoechea, beti gurekin burutu zen Marlaxkakko ordezkaritza zabalarekin.

Guraosek ondo pasa zuten, nahiz eta beraientzako xake txapelketarik ez izan.

Gure txikimaisuek itzel pasatzeaz gain xakean oso ondo aritu ziren eta baita lan txukuna egin:

  • Ander Tafallek Sub 14-16an, 3,5 puntu egin ziuten 5 partidetan.
  • Sub10ean , Ibon Muñozek 5 partidetan 3 puntu egin zituen, Beñat Velascok 2 puntu eta Hugo Granadok 1 puntu.
  • Sub8an Gorka Tafallek  5 partidetan 4 puntu lortu zituen, bere anaia Iker Tafallek berdinak lortu zituen. Adur Muñozek 3,5 puntu egin zituen eta Danel Granadok eta Telmo Condek biek 3 puntu lortu zituzten.
Zorionak txapeldunak!!

Sari banaketa amaitu ondoren, gure ordezkariek Gros XTko Mantorlatarrekin bazkaltzera joan ziren, Nafarroako lur ederretan xake egun eder bati amaiera ezin hobea emanez.

 

Gure espedizioak eta José Fdez Senovillak ateratako argazkiak:

Podiumaren argazkiak eta maila bakoitzeko lehen sailkatua:

Sub8, Alejandro Fuentes (Santa Ana).

Sub10, Javier Riezu (Oberena).


Sub12, Manex Reguillaga (Mikel Gurea).


Sub14-16, Josu Manterola (Gros).

Lotura interesgarriak
  • Mikel Gurea Xake Klubaren webgunea: hemen.
  • Burlatako Udaletxeko Kirol patronatuaren webgunea: hemen.
  • Nafarroako Xake Federazioaren webgunea: hemen.

Utzi iruzkina