Artxiboa laburpen hitzeka: CLUB DE AJEDREZ MIKEL GUREA

Marlaxkako ordezkaritza Burlatako Mikel Gurea XX. Xake txapelketan

(leer en castellano)

Atzo igandea, azaroak 17, goizez, Burlatako Askatasuna Pilotalekuan, Mikel Gure Xake Klubak antolatua, Nafarroako eskola txapelketen artean dekanoa den Mikel Gurea XX. Xake Txapelketa – Fernando Bengoechea, beti gurekin burutu zen. Taldekako txapelketa honetan Iker Tafall eta Gorka Tafall gure jokalariek Toki Alai taldeko lehenengo eta bigarren mahaietan jokatu zuten. Taldea Aimar Arretxe, Telmo Conde eta Ander Conde gure taldekide ohiek osatu zuten.

Gorka, Iker, Aimar, Ander eta Telmo Burlatan

Guraosek ondo pasa bazuten, txikimaisuek berriro elkarrekin itzel pasatzeaz gain xakean oso ondo aritu ziren eta baita lan txukuna egin, sub10ean hirugarren postua lortuz:

Sub10ko Sailkapena:


1 Oberena A, 20
2 Mikel Gurea E, 17,5
3 Toki Alai, 16,5
4 Orvina B, 16
5 Buztintxuri Kasparov, 12
6 Lorenzo Goicoa A, 12
7 Amaiur A, 12
8 Oberena B, 12
9 Berriozar A, 11,5
10 Lorenzo Goicoa B, 11,5
11 Calahorra B, 11
12 Catalina de Foix A, 11
13 Paz de Ziganda 3, 11
14 Paz de Ziganda 2, 8,5
15 Camino de Santiago B, 8
16 MIkel Gurea F, 6,5
16 Lorenzo Goicoa C, 4

Zorionak txapeldunak!!
Lotura interesgarriak
  • Mikel Gurea Xake Klubaren webgunea: hemen.
  • Burlatako Udaletxeko Kirol patronatuaren webgunea: hemen.
  • Nafarroako Xake Federazioaren webgunea: hemen.

Marlaxkako txiki-espedizioa atzo Burlatako MIKEL GUREA XVIII. XAKE TXAPELKETAN

(leer en castellano)

Atzo igandea, azaroak 12, goizez, Burlatako Askatasuna Pilotalekuan, Mikel Gure Xake Klubak antolatua, Nafarroako eskola txapelketen artean dekanoa den Mikel Gurea XVIII. Xake Txapelketa – Fernando Bengoechea, beti gurekin burutu zen Marlaxkakko ordezkaritza zabalarekin.

Guraosek ondo pasa zuten, nahiz eta beraientzako xake txapelketarik ez izan.

Gure txikimaisuek itzel pasatzeaz gain xakean oso ondo aritu ziren eta baita lan txukuna egin:

  • Ander Tafallek Sub 14-16an, 3,5 puntu egin ziuten 5 partidetan.
  • Sub10ean , Ibon Muñozek 5 partidetan 3 puntu egin zituen, Beñat Velascok 2 puntu eta Hugo Granadok 1 puntu.
  • Sub8an Gorka Tafallek  5 partidetan 4 puntu lortu zituen, bere anaia Iker Tafallek berdinak lortu zituen. Adur Muñozek 3,5 puntu egin zituen eta Danel Granadok eta Telmo Condek biek 3 puntu lortu zituzten.
Zorionak txapeldunak!!

Sari banaketa amaitu ondoren, gure ordezkariek Gros XTko Mantorlatarrekin bazkaltzera joan ziren, Nafarroako lur ederretan xake egun eder bati amaiera ezin hobea emanez.

 

Gure espedizioak eta José Fdez Senovillak ateratako argazkiak:

Podiumaren argazkiak eta maila bakoitzeko lehen sailkatua:

Sub8, Alejandro Fuentes (Santa Ana).

Sub10, Javier Riezu (Oberena).


Sub12, Manex Reguillaga (Mikel Gurea).


Sub14-16, Josu Manterola (Gros).

Lotura interesgarriak
  • Mikel Gurea Xake Klubaren webgunea: hemen.
  • Burlatako Udaletxeko Kirol patronatuaren webgunea: hemen.
  • Nafarroako Xake Federazioaren webgunea: hemen.

15. postua IX. Espainiako Taldekako SUB18 Txapelketan. CXFontecarmoa Txapeldun

(leer en castellano)

cep2016

Gaur goizean amaitu da IX. ESPAINIAKO TALDEKAKO 18 URTE BEHERAKOENTZAKO TXAPELKETA eta gure taldek 15. postua lortu du, Patxi Moreno, Ibai Dorronsoro, Ander Tafall eta Ander Uranga egungo Euskadiko taldekako 18 urte beherakoen Txapelduna den taldearekin. Emaitza ona, 18. postutik abiatuta, 15. postua lortu dugu, lan txukuna egin eta gero. Oso kontent gaude, partida bakoitzean, ordu luzez, gogor aritu baitira gure jokalariek, dena ematen, eta horrek, zapore hona eman digu. 8. eta 10. postuan geratzeko aukera izan dugula ikusita, bidaia eta txapelketa oso positibotzat baloratzen dugu.

img-20161203-wa0043

Zorte on eta ondo pasa!!

Gure emaitzak:

 

Rk H.Z.   T1 T2 T3 T4 T5 T6 T7 Ptk.
18 15 HONDARRIBIA-MARLAXKA XAKE KLUBA 7

B

0,0

25

N

2,0

11

B

1,0

5

N

1,0

13

B

2,0

8

N

0,0

15

B

1,0

 

 

7,0

Jokalari bakoitzarenak

dsc_2768
Patxi Moreno, Ibai Dorronsoro, Ander Tafall eta Ander Uranga
M Izena FIDE Ptk.
1 Moreno Estebanez, Patxi 2012 3,5
2 Dorronsoro Larbide, Ibai 1705 3,5
3 Tafall Villanueva, Ander 1615 2,0
4 Uranga Odriozola, Ander 1358 5

Txapelketako lehenengo hiru sailkatuak eta Euskadi eta Nafarroako Federazioetako taldeen sailkapena:

Espainiako taldekako Sub18 Txapelduna
CXFontecarmoa Espainiako taldekako Sub18 Txapelduna 2016 (argazkia Patricia Claros Aguilar)

http://www.cxfontecarmoa.com

Pos. Ran. Izena Ptk. Mat

Pnt

Gam

Pnt

BB

Eloa

jatorria/FED.
1 4 CLUB XADREZ FONTECARMOA “A” 12,0 12 19.5 2130 Pontevedra GALICIA
2 3 CLUB D’ESCACS PEONA I PEO 12,0 12 18.5 2193 Barcelona CATALUNIA
3 7 CLUB DE AJEDREZ LORCA 10,0 10 19.5 2033 Lorca MURCIA
15 18 CLUB DE AJEDREZ HONDARRIBIA-MARLAXKA 7,0 7 14 1673 Hondarribia EUSKADI
16 15 CLUB DE AJEDREZ SANTA ANA SIGLO XXI 7,0 7 14 1966 Tudela NAFARROA
18 19 CLUB DE AJEDREZ MARTINTXO 6,0 6 13.5 1541 Gasteiz EUSKADI
21 24 CLUB DE AJEDREZ MIKEL GUREA 6,0 6 11.5 1128 Iruña NAVARRA
22 23 CLUB DE AJEDREZ SANTURTZI “A” 6,0 6 11 1367 Santurtzi EUSKADI
23 17 CLUB DE AJEDREZ ANSOAIN 6,0 6 10 1682 Ansoain NAFARROA
27 27 CLUB DE AJEDREZ SANTURTZI “B” 2,0 2 5 0 Santurtzi EUSKADI

Taldekideen artean egon den giroa ezin hobea izan da, beste taldeekin izandako antzekoa, azpimarratzekoa da Euskadi eta Nafarroako federazioko taldeen arteko harreman ona. Giro honen erakusgarri Jarrain txapelketan zehar taldeak, Santurtzi Xake Elkartean eta Antolaketak (Patricia Claros Aguilar) hartutako argazki sorta:

Antolatzaileei zoriondu nahi genieke antolatutako jaialdi itzelagatik! Txapeldunari, saritutakoei eta beste talde eta jokalari guztiei egindako lanarengatik Zorionak!

Beste lotura interesgarriak:

Oinarriak

Txapelketako informazioa Info64-n

FEDA: Federación Española de Ajedrez

EXF-FVA: Euskadiko Xake Federakuntza