Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak Hondarribiko Jai Nagusien barnean, datorren irailaren 1ean, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradorean “Hondarribiko Gaztelua” IX. Xake Aktibo Txapelketa antolatuko du.
- OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza.
Izena emateko oinarriak irakurri eta gero bakoitzaren datuekin posta elektroniko bat bidali beharko da ondorengo helbidera
xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
IZEN EMANDAKOAK (ChessResults)
OINARRIAK
2019ko-oinarriak-PDF-bases-de-2019
OINARRIAK
1 Modalitatea: Bakarkako txapelketa, 6 txandako Sistema Suitzarrean.
2 Data: Txapelketa 2019ko irailaren 1ean, igandean, jokatuko da.
3 Jokalekua: Txapelketa Hondarribiko Carlos V paradorean dagoen Tapizen aretoan jokatuko da. Paradorea Hondarribiko hirigune historikoan dagoen Arma plazan dago kokatua.
4 Ordutegia:
Izenemate kuotaren ordainketa: 9:30ean Paradoreko kafetegian
Partiden ordutegia ondorengoa izango da:
- 1go Txanda : 10:00etan
- Txanda: 10:45ean
- Txanda: 11:30ean
- Txanda: 12:15ean
- Txanda: 13:00etan
- Txanda: 13:45ean
- Sari-banaketa 14:30ean
Oharra: sari-banaketa egingo da sarituak bertaratzea derrigorrezkoa izanik. Ondoren Kasino zaharrean parte hartzaile guztientzat “lunch” bat eskainiko da.
5 Joko erritmoa: Jokalari bakoitzak 15’ izango ditu partidako eta jokaldi bakoitzean 3” gehituko zaizkio.
6 Izen-ematea:
- Orokorra: 15€ parte hartzaile bakoitzeko.
- 16 urte azpikoentzat eta 60 urte baino gehiago dutenentzat: 10€.
- Adinaren kalkulua egiteko hartuko den data: 2019-01-01
- Lehen zerrenda egiteko 2019ko elo klasikoa hartuko da kontutan.
- Izena emateko klubera posta elektroniko bat bidali beharko da datuekin: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
- OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza.
7 Sariak:
- 1go sailkatua: 150€ eta garaikurra
- en sailkatua: 75€ eta garaikurra
- en sailkatua: 50€ eta garaikurra
- Sari bereziak:
- a )1700 ELO edo gutxiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
- b) 16 urte edo gutxiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
- c) Lehenengo emakumezko sailkatua: Garaikurra
- d) 60 urte edo gehiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
- e) Klubeko 1. sailkatua: garaikurra
Sariak banaezinak dira. Jokalari batek ez du sari bat baino gehiago jasoko
8 Epailea: Epaile lanak Enrique Oiarzabal Iturriozek (FIDE Nazioarteko Epailea) egingo ditu eta Javier Oyarzabal Alzugarayren laguntzarekin.
9 Jokalari batek txanda batera arrazoirik eman gabe kale egingo balu, txapelketatik kanporatua izango litzateke.
10 Ezberdintze sistema: txapelketa bukatzerakoan honako aukeretatik zozketatuko da:
-
- Bucholz ertaina [1;1]
- Bucholz totala
- Performancea
11 Ezberdintze sistema sailkapen orokorrerako nahiz sariak lortzeko baliagarri izango da. Sariak berdindutako jokalarien artean ez dira banatuko.
12 Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.
13 Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, partidak, etab.) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.
14 Antolatzailea: Hondarribia Marlaxka Xake Kluba.
15 Laguntzaileak:
-
- Hondarribiko Udala
- Hondarribiko Carlos V Paradorea
- Gipuzkoako Xake Federazioa
- Bacalaos Donosti
- Txantxangorri Taberna
- Hiruzta txakolindegia
- Soroxarta servicios gráficos
- Eroski Center Hondarribia
- Senosiain Carnicería-Charcutería
Jarraian Vladi Garcíak 2018ko txapelketan egindako argazki ederrez osatutako erreportaje txikia. Mila esker maisu!
Guztioi gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutuko dela: Mila esker!
Senosiain Carnicería Charcutería
One thought on “IX. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketako izen ematea hasi da”