Online jarduerez eta aurrez aurreko lehen jarduerez betetako astea. Gure Xake Eskolako txapelketak, Lichessen, eta aurrez aurre: San Joseko SUB2200 txapelketa, Gasteizen, Martintxoko lagunek antolatua, eta Euskal Herriko LIgaren 1. fasearen hasiera, sentsazio onekin, Gros A faboritoaren aurkako norgehiagokan 3-1 galdu arren.

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

 

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Astelehenean gure “neska nagusien” klaserik ez genuen izan, martxoaren 8a izan zelako, baina astean zehar beste ekintza guztiak mantndu genituen. Xake Eskolako eskolak astearte, asteazken eta ostegunetan izan genituen eta hauek amaitu ondoren, ikasitakoa praktikan jarri asmotan Lichessen txapelketa animatuekin amaitu genituen. Eta ostiralean IM Alejandro Francoren martxoko lehenegno teknifikazio klasea izan genuen. Oso kontent gaude, ze, onlineko ekintzak soilik egiten baditugu ere, lagun berriak hurbildu eta izen ematen ari dira. Guztioi ongi etorri!

Jarraian, astearte, asteazken eta ostegunetako eskolen ondoren jokatutako txapelketen podiumak:

Astearteko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 70 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 18 jokalarik parte hartu zuten, 60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena txapelketan:

2021-03-16_193044

Astezkeneko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 74 Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zenbertan 17 jokalarik parte hartu zuten, 5+0 minutu partidako erritmoko  6 txandetako suitzar sistemako txapelketan:

2021-03-21_134224

Osteguenko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 75 Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 10 lagunek parte hartu zutela (5+0 minutu partidako erritmoko 6 txandetako suitzarra):

2021-03-18_210019

Duela aste batzuk jakinarazi genuen jarduerari berriro heldu geniola Eguberrietako oporren ondoren, eta joan den astean adierazi genuen bezala, online itzuli gara. Eta Lehendakariaren urtarrilaren 12ko 1/21 Dekretuak aurrez aurreko jarduerari berriro ekiteko aukera ematen bazigun ere, Bidasoa eskualdean kutsadura-kasuak ugaritu egin direnez, metatutako kasuak alde gorritik urrun egon arren, Zuzendaritza Batzordeak, Xake Eskolako arduradunekin eta gure ikasleen guraso batzuekin batera, joera-aldaketa eta hobekuntza argi baten zain, aurrez aurrekoa ez egitea eta gure jarduera soilik on line egitea erabaki dugu.

ETA DATORREN IGANDEAN GAZTEDI KUTXAKO FINALA AZKOITIAN GURE KLUBEKO BI TALDEK PARTE HARTUKO DUTELA

2020-11-29_110222

Pasa den urteko amaieran, online, GAZTEDI KUTXAKO zonalak burutu ziren Lichesseko plataforman. Lau jardunadi horien ondoren, gure Xake Eskolako lau taldeetatik bi sailkatu ziren txapelketa honen finala datorren igandean 2021eko martxoaren 28an Azkoitian jokatzeko.

370546b3-35ae-4b5c-ad63-d9d9d5fe8c91

Handiak mailan, Hondarribia Marlaxka A Gaztedi Kutxa

  • Hodei Herrera Hernandez,
  • Jokin Etxaniz Mendieta,
  • Aritz Tornay Belategi,
  • Jurgi Diaz Etxaide,
  • Tomax Kanpandegi Arretxe,
  • Imanol Kanpandegi Arretxe
  • Eihartze Lopez Zestau.

Txikiak mailan, Hondarribia Marlaxka B Gaztedi Kutxa

  • Iker Tafall Villanueva
  • Gorka Tafall Villanueva
  • Danel Laporte Alzola
  • Ametz Azkue Iza
  • Goretti Laporte Alzola
  • Danel Granado Zabala

Informazio guztia Anaitasuna Kakute Xake Taldeko lagunen web gunean aurkituko duzue.

 

Hondarribiko herri aldizkariak, argitaratu berri duen urtarrileko alean, gure klubak 2020ko urteari buruz, Covid19ko pandemiaren urteari buruz, egindako balorazioaren berri eman du “2020. urtea «Marlaxka Xake Kluba, 40 urtez Jokoan” izenburuko erreportaje politarekin. Eskerrik asko Hondarribia aldizkaria eta Xabier Sagarzazu.

Hondarribia aldizkaria – 350. zenbakia • Urtarrila 2021

Deskargatu

2020an gure klubak 40 urte bete zituen eta urte guzti hauetan klubak Euskararekiko dugun konpromezua zabala izan da eta horren adibide urte guzti hauetan Udalak eta beste eragileek euskararekiko antolatutako ekintzetan parte hartu izana da. 2018 Euskaraldian parte hartu genuen eta 202koan Euskaraldian parte hartu dugu eta oraingo honetan, gainera, ARIGUNEA izan ginen kluba eta gure Xake Eskola.
 
💚👄💚👂🏻💚

“Euskaraz: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”

 

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela. Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Lotura interesgarriak COVID-19 (Koronabirusa):

4 erantzun “Online jarduerez eta aurrez aurreko lehen jarduerez betetako astea. Gure Xake Eskolako txapelketak, Lichessen, eta aurrez aurre: San Joseko SUB2200 txapelketa, Gasteizen, Martintxoko lagunek antolatua, eta Euskal Herriko LIgaren 1. fasearen hasiera, sentsazio onekin, Gros A faboritoaren aurkako norgehiagokan 3-1 galdu arren.” sarreran

Utzi iruzkina