Gaur goizean, Txikitafallak Sestao 2021 Sustapen Xakeko VII. Txapelketara joan dira, eta primeran egin dute, bakoitzak bere kategorian gailentzea lortu baitu. Zorionak!! ! Azaroa Liburutegian: Xakea. Astelehenean hirugarren klase irekia egin genuen eta ondoren Martintxoko sustatzaile nagusia eta alma materra den Eider Velaskoerik solasaldia izan genuen. asteazkenean La reina de Katwe filmaz gozatzekoparada izan genuen. Astean zehar Azkenik gogoratu, astean zehar Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna Azaroak 25eko ekimenak burutu zirela, ZAPATA GORRIAK ekimena barne, Hondarribian Marlaxkako parte hartzearekin! Gogoan izan astelehenean emango dugula azken klasea liburutegian, eta asteazkenean jasoko dugula erakusketa, eta azken ariketako irabazleen berri emango dugula eta horrela, helburu sozial argiarekin antolatutako ekimen hau bukatutzat emango dugu. Oraindik baduzu astirik, zatoz liburutegira, etorri!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gaur jokatutako Sestaoko 2021 Promozioko VII. Xake Txapelketan, Gorka Tafall Villanueva, 10 urtez behekoen txapelduna, eta Iker Tafall Villanueva, 12 urtez behekoen txapelketa. ZORIONAK!!!

94b5a502-b995-4cce-bdf6-877602a800ef

Gaur goizean burutu da marlaxkako jokalariei gehien gustatzen zaigun Euskadiko txapelketa baten zazpigarren edizioa. Ahal dugun guztietan, ilusioz joan gara eta aurtengoan berdin. VIIº Torneo de Ajedrez de Promoción Sestao 2021. Sestao Xake Klubaeko lagunek antolatua, Sergio Trigoren zuzendaritzapean eta Mikel Almansak arbitratutako honetara parte hartzera, edukiera mugatua izan delako, txikitafalleak bakarrik bertaratu dira eta animo handiz gainera. Jokatu dituzten partida guztiak irabazi ondoren, bakoitzak bere katotegorian irabazi dute: Gorka Tafall Villanuevak  Sub10ean eta Iker all Villanuevak Sub12an. 14 urtez azpikoan, lehen postua lortu du Barakaldoko Mikel Pascual Gomez jokalariak, eta 18 urtez azpikoan, Barakaldoko Unai Calleja Gonzalez gure lagun onak.

Zorionak txapeldunei, parte-hartzaile guztiei eta antolatzaileei 👏👏👏

2020_Marlaxkito_bn

AZAROA LIBURUTEGIAN: XAKEA ETA EMAKUMEA

Hondarribiko Zuloaga Etxea udal liburutegiak Hondarriba Marlaxka Xake Klubarekin elkarlanean, xakea eta Emakumearen hilabetea antolatu dute azarorako. Eta horrela, Liburutegia jendearen topalekua ere badenez azaroan Hondarribiko liburutegian xakea eta emakumeak izango dugu gai nagusia. Ekimen Honetan Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailaren laguntza izan dugu ere bai.

WhatsApp Image 2021-11-05 at 13.19.11 (3)

ASTELEHENEAN, AZAROAK 22, DOAKO IKASTARO LIBREA LIBURUTEGIAN ETA SOLASALDIA EIDER VELASCOREKIN. ZAPATA GORRIEN 24. EKITALDIA ETA EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA AZAROAREN 25EAN

Astelehenean, azaroaren 12an, 18:00etan Hondarribiko Liburutegian, hirugarren eskola irekia eta doakoa izan zen aurkeztu ziren guztientzat, eta gure Xake Eskolako astelehenetako “neska” nagusiek ere parte hartzen dutena. 2019tik eskolak jasotzen ari diren neskez gain, eta hurreko astelehenean ikusitako aurpegi berriez gain lagun gehiago izan genituen, eta Eider Velasco maere klaseak ematen lagundu zuen.

Klase orduan Jaione Gomez Hondarribiko kirol teknikaria pasa zen Eider Velasco agurtzera. Eider gure maisuarekin bertaratutakoei klasea ematen egon zen eta bigarren orduan bere solasaldia izan genuen . Gure lagunak,Euskal Federazioko zuzendaritza batzordeko kidea, Gasteizko Martintxo Xake Taldea sonatuaren presidente xake-ekitaldi antolatzen, entrenatzaile, arbitro eta jokalaria den heinean xakea nola ikusten duen azaldu zigun solasaldia hasi aurretik sari bi eman genizkion, xakea eta emakumeari Euskadin egindako ekarpenengatik sari bat eta bestea, sortu eta gidatzen duen taldeak, Martintxo Xake Taldeak 2020an 10 urte bete zituelako. Solasaldian eta sari banaketan Gotzone Larrarte egon zen, Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia. Gure zorionez gain, Espainiako sub18 txapeldun absoluta izan den FM María Eizaguerrik ere Eslobeniatik eman zizkion gurean jaso zituen sariengatik. Zorionak eta Eskerrik asko Eider Velasco! 💪💚👍

4d79ee02-fd82-488f-8353-92519d15064d

 

Esan bezala astean zehar Azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunarengatik ekimenak burutu ziren, ZAPATA GORRIAK ekimen garrantzitsua barne, Hondarribian Marlaxkako parte hartzearekin. Ekitaldi guzti horietan Mariaje Berrotaran izan zen gure klubeko ordezkari nahiz eta klubeko beste lagun asko parte hartu. Eskerrik asko bertan parte hartu zuten klubeko kide guztiei!💜💜💜

LEHIAKETA

Hirugarren ariketaren soluzioa eta aste honetako ariketa: xake mate lautan! Erantzuna xakehondarribiamarlaxka@gmail.com postara bidali, saria dago, animatu! 💚💚💚

Erantzuna asmatu zutenen artean 2. zozketa egin da eta zerrenda honetako pertsonak izan dira irabazleak: Zorionak!5675b558-bda4-48e5-b2c3-a71dbdca62e7

 
  • Jon Piedrola
  • Arantza Elizazu
  • Nora Lera
  • Igor Altolagirre
  • Tzane Carrillo

ZORIONAK!!!

Saria jasotzeko liburutegitik pasa eta zure erantzuna duen e-maila erakutsi. Hondarribiko Liburutegiko ordutegia astegunetan 9:00/13:30 eta 16:00/20:00 da eta larunbatetan 9:00/13:30. Eta beheko maileguan eskatu behar duzue liburua. Eskerrik asko denoi!

Lehiaketan parte hartu zuen guztioi eskerrik asko eta ariketa asmatuta zozketan zorterik izan ez duzuenoi, animo, azkeneko ariketetan parte hartu!

0cc6c0a9-a517-4d85-bc72-161c87a9a795

Gogoan izan aste honetan amaitzen dela jarduera, baina oraindik aukera hauek izango dituzue:

  • Astelehenean, xakeko ikastaro ireki eta doako laugarren jardunaldia izango dugu.
  • Astean zehar, laugarren eta azken ariketaren soluzioa emango dizuegu.
  • Asteazkenean, liburutegiko xakeari buruzko erakusketa jasoko dugu, eta jarduera amaitutzat emango dugu.
 

 EKIMENAREN AZALPENA

Azaroan Hondarribiko liburutegian xakea izango dugu gai nagusia. Ildo WhatsApp Image 2021-11-06 at 12.11.17horretan, batetik, liburutegi osoan zehar hainbat txoko prestatu dituzte Hondarribia Marlaxkak utzitako xake taulak, erlojuak eta abarrekin. Guzti hauek, gure joko maitearekin erlazioa duten liburu eta filmeekin ere atondo dute liburutegia.

Bestetik, astero Lehiaketa bat izango da, eta Xake Mate posizioa landuko WhatsApp Image 2021-11-08 at 23.05.48dugu, baita xake eskolak eman ere.  Larunbatean, hilaren 6an, bestalde, xakean jolasten aldibereko Reyenigma Los Reinos del Ajedrezpartidak jokatuko ditugu, azaroaren 8an Leontxo Garciak Emakumea eta Xakea hitzaldia emango du, 12an Rafa Nuñezek bere komikiaren aurkezpena egingo du, hilaren 17an, Reina de Katwe film resizer.phpluzea proiektatuko da eta 22an Eider Velascorekin hitzordua izango dugu. Azaroan burutuko dugun ekimen honen ardatzetako bat Emakumea da eta bertan Hondarribiko Udal DpIxVbJW0AEwz_GGizarte Zerbitzuen laguntza izan dugu. Ondorengo egunetan argibide gahiago emango dizkizuegu. Informazio gehiagorako liburutegitk pasa eta xakearekin gozatu!

252628209_1054754115342565_7844007874316834557_n

40 urtetik gora Hondarribia Marlaxka Xake Kluba helburu sozial argia duen kirol elkartea dela erakutzi dugu Bidasoko Xakea eta xakezaleez arduratuz eta gure izpiritua bere horretan darrai!

Aurreko berriak:

2021/11/20AN BURUTUTAKO GIPUZKOAKO 2021 BANAKAKO TXAPELKETA ABSOLUTUA (GORENGOA ETA LEHENA), BIGARRENA, HIRUGARRENA ETA KADETEAREN AZKEN JARDUNALDIAN GURE JOKALARIEN LAN TXUKUNA

Gaur Gipuzkoako banakako txapelketen zazpigarren  eta azkeneko jardunaldia jokatu da. Gure taldeko jokalariek oso lan txukuna egin dute eta horien artean nabarmentzekoa Ander Tafallek lortutako Absolutoko azpitxapelketa eta Iker Tafallek lortu duen bigarren mailara igoera. Zorionak guztioi!

Bertan klubeko ordezkaritza zabala izan dugu eta oso txukun aritu dira. Guztioi Zorionak!

Rk Izena FIDE-ID FIDE
3 Tafall Villanueva Ander 24540781 1989
6 Uriarte Prieto Goio 2214407 1932

Jarraian:

Gaurko argazkiak eta sarituena:

Gure jokalarien emaitzak 7. txandan:

d2d6e72d-d1cd-4286-9b98-08f566096b47

 Behin-betiko gure jokalarien sailkapena:

10a0be86-9daf-4c5d-8e47-19b8e52c7b8f

ZORIONAK GUZTIOI

💪♟️👍

2021/11/20AN EXPOCHESS 2021 GASTEIZEN

Expochess irabazi asmorik gabeko zeharkako elkarte ludiko-kulturalak, xakeari lotutako kultura sustatzea helburu duenak gaur arratsaldean, 12 urtez azpiko haurrentzako taldekako lehiaketa antolatu du, eta Gipuzkoatik, Hondarribia Marlaxka Xake Kuba gonbidatu gaitu, Arabako Martintxo Xake Klubarekin, Bizkaiko Santurtzi Xake Klubarekin eta Nafarroako Mikel Gureak taldearekin batera parte hartzeko. Gorka Tafall, Ekhi Larra, Jon Piedrola eta Beñat Sagarzazuk osatu dute gure taldea, eta bigarren postuan amaitu dute txapelketa. Eta gure mutiletako bik (Ekhi eta Beñat) aurkeztutako marrazkiek harrera ona izan dute. Zorionak!!!

 

4d79ee02-fd82-488f-8353-92519d15064d

 

 

XAKEA EMAKUME GUZTIONTZAT brutu zen Santurtzin 2021/10/31an!

 

Xakeak ez du generorik. Hori dela eta, Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak antolatuta estatu osoan nesken artean praktika bultzatzeko, igande honetan, 17:00etatik aurrera, “Emakume Guztiontzako Xakea” jarduera burutu da.

 

Ordu batzuz Santurtziko Itsas Museoa Euskadiko Xakearen Hiriburua izan da, eta jardueraren arduradunak Santurtziko Xake Klubeko lagunak izan dira. Maddi Landera (C.A. Santurtzi) eta Ayala Yang Barcala (Martintxo XT) izandira aldibereko partiden emaileak. Eta oso txukun aritu dira. Zorionak!

Gure klubetik Bizkaiko hirira gure Xake Eskolako neska “nagusientzako” astelehenetako ikastaroko antzezpen txiki bat hurbildu da, Josette Fontaine, Mariaje Berrotaran eta Tzane Carrillok osatua. Eta arratsalde ederra pasa dutela baieztatu digute.

Gora Euskal Emakume Xakelariak!👏💚👏💚👏

 

 

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Hondarribiko Udalarekin lanean ari da klubaren jarduera presentziala berme guztiekin abiarazteko.

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean ari da klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazteko. Aste honetan Ikasturte berriari hasiera eman diogu, hala ere, izen ematea irekita dago.

 
XAKE IKASTAROA 2021-2022
 
Iraupena: 2021Eko urritik 2022ko ekainaren 16ra.
 

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

 
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
 
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
 

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

photo_2021-10-03_21-29-53

5 erantzun “Gaur goizean, Txikitafallak Sestao 2021 Sustapen Xakeko VII. Txapelketara joan dira, eta primeran egin dute, bakoitzak bere kategorian gailentzea lortu baitu. Zorionak!! ! Azaroa Liburutegian: Xakea. Astelehenean hirugarren klase irekia egin genuen eta ondoren Martintxoko sustatzaile nagusia eta alma materra den Eider Velaskoerik solasaldia izan genuen. asteazkenean La reina de Katwe filmaz gozatzekoparada izan genuen. Astean zehar Azkenik gogoratu, astean zehar Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna Azaroak 25eko ekimenak burutu zirela, ZAPATA GORRIAK ekimena barne, Hondarribian Marlaxkako parte hartzearekin! Gogoan izan astelehenean emango dugula azken klasea liburutegian, eta asteazkenean jasoko dugula erakusketa, eta azken ariketako irabazleen berri emango dugula eta horrela, helburu sozial argiarekin antolatutako ekimen hau bukatutzat emango dugu. Oraindik baduzu astirik, zatoz liburutegira, etorri!” sarreran

Utzi iruzkina