Artxiboa laburpen hitzeka: Auzo lagunen elkartea

Ventas auzoko jaiak (xakea eta beste ekintza asko), Groseko Udaberriko txapelketako 6. txanda eta 1. Udaberriko Sub-16 Marlaxkako Txapelketari buruzko oharra

(leer en castellano)

Xakea berriz Ventaseko Jaietan

IMG_20160521_133520

Beste urte batez, Irungo Ventas auzoko jaiak burutzen ari dira eta beste urte batez gure klubak, Landetxako Auzo Elkarteari, bihar amaitzen diren Jaietan xake ekintzaren antolaketan lagundu dio. Gaur goizean, Óscar Díazek aldibereko partiden sesio bat eman du. Ondoren bertako zortzi gaztetxoekin, bost txandetako txapelketa antolatu du.

Groseko Udaberriko Txapelketa

Larunbat honetan ere, Groseko XII Txapelketako 6. jardunaldia burutu da eta txapelketan parte hartzen duten gure jokalarietatik Ander Tafallek eta Silvestre Moreirok, beren partidak galdu dituzte, José Ángel Burgaña eta Christian Sánchezen aurka. Patxi Morenok ez du jokatu, Mikel Vicentek jokatzerik ez zuela jakinari baitzuen. Datorren jardunaldian Silvestrek, José Antonio Garrido aurkari izango du. Anderrek eta Patxik bye eskatu dute, datorren asteburuan Euskadiko Eskolarteko Txapelketa Bilbon jokatuko baitute.

Jarraian, 6. txandako emaitzen ondoren behin behineko sailkapeneko 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, gure jokalariekin osatua:

6. jardunaldiaren ondorengo sailkapena

Rk. H.Z. izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 13 Izquierdo Arruferia Joseba 1867 5,5 21,5 14,0 19,50
2 4 Alfaro Garcia Del Cerro Juan 1975 5,0 23,0 16,0 19,75
3 12 Moreno Estebanez Patxi 1873 5,0 20,5 14,0 17,50
4 7 Abalia Patino Aritz 1923 4,5 25,0 16,5 16,75
5 3 Galarza Cenzano Inigo 1999 4,5 22,5 15,0 16,00
6 10 Arana Garate Jon 1906 4,5 20,0 13,0 14,50
7 18 Berdote Alonso Carlos 1825 4,5 19,5 13,5 12,75
8 15 Tholey Jean-Paul 1865 4,0 22,5 15,0 12,50
9 11 Vicente Ezeiza Mikel 1885 4,0 21,5 13,5 15,00
10 2 Dura Olmos Gines Raul 2009 4,0 20,5 14,0 14,25
35 44 Moreiro Sanchez Silvestre 1509 3,0 18,5 12,5 7,00
43 37 Tafall Villanueva Ander 1592 2,5 20,5 14,0 5,75

70 jokalari arte.

 

OHARRA:

2016ko I. Udaberriko Marlaxka Txapelketa sub-14. Izen ematea abian dago

Gogoratzen dizuegu ere Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatuta, Irungo Ventaseko Landetxa Auzo Lagunen Elkartearen laguntzaz, maiatzaren 27an, ostirala, burutuko den, 14 urte azpiko jokalarientzako I. Udaberriko Marlaxka Txapelketan parte hartzeko izen ematea abian jarri dugula:

I  UDABERRIKO MARLAXKA TXAPELKETA  2016

  • TOKIA: La República eraikina, Ventas (Irun) Elatxeta ikastolaren ondoan
  • EGUNA: Ostirala 2016ko maiatzaren 27an 18:00etik aurrera
  • KATEGORIAK: Sub 14 neskak eta mutilak
  • MAILAK: Sub 14 masculina y femenina
  • JOKO ERRITMOA: Suitzarra: 5 txanda 10 minuto finish
  • IZENA EMATEKO:  Carlos:  635 702 745 cpascualirun@gmail.com
  • Sariak irabazleentzako eta parte-hartzaile guztientzako opariak