(leer en castellano)
Otsailaren 6tik hasita Kasino Zaharrean asteazkenero helduentzat xakean hasteko klaseak ematen dira; monitorea Jesus Maria Jauregui da, gure ohorezko presidentea. Ikasleen parte hartzea ezin hobea izaten ari da, eta xakeari hainbesterako gustua hartu diotenez, talde eder batek ostiraletan ere biltzea erabaki du, ikasitakoa Mario Oterorekin birpasatzeko.
Akordio hau Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartearen eta Kasino Zaharra Jubilatuen Etxearen arteko harremanaren emaitza da, eta pozez esan dezakegu honen bidez Hondarribiar helduen bizitza intelektualerako eremu berri bat zabaldu dela, izan ere piztu egin dira ikerketarako grina eta berrikuntzarekiko jakin-mina, eta biak ere ezinbestekoak dira xake-piezen arteko borroka islatzen duen ideien gatazkan.
Gainera, epe motzean dugun beste helburu bat zera da, ikastaro honetako ikasleek bat egitea jokalari gazteekin; oso gertaera garrantzitsua izango da, belaunaldi arteko topaketa intelektual baterako bidea emango baitu.
Gogorarazi nahi dizuegu ikerketa askok diotela xakean aritzea oso onuragarria dela 3. adineko hondatze kognitiboa prebenitzeko; gainera, gure ustez xakearekin adimena piztu egiten da, eta oso jarduera sozial osatzaile eta adierazgarria da.
This slideshow requires JavaScript.
Hamazazpi ikasleak hauek dira: José Antonio Almirante, Mª Carmen Amunarriz, Mª Carmen Arabolaza, Agustina Arzubia, José Ramón Brosa, Arantza Elizazu, Mª Pilar Galarza, José Mª García, Maite Garitano, María Gortazar, José Mª Goyogana, Mariano Otero, Teresa Pablos, María Rodriguez, Sara Ruiz De Apodaca, Mª Nieves Uranga eta Victoriano Susperregui. Denak ere eredugarriak dira, izan ere xakearekin gozatzeaz gain oso mezu ederra bidaltzen diote gizarteari, eta bereziki gazteei: ikasteko adin guztiak dira onak, eta beti berreskura daiteke ikasi eta aurrera egiteko grina.
Ondoko loturan Leontxo Garciaren artikulu interesgarri bat dator, xakeak Alzheimer eta antzeko gaitzak prebenitzeko duen ahalmenari buruz: Chessbase.com