Artxiboa laburpen hitzeka: leontxo garcia

Asteburu honetan hasi dira 2021 Gipuzkoako Banakako Txapelketak marlaxkakoen parte hartzearekin. Eta Nora Lera eta Gontzal Lerak gaur Eureka! Zientzia Museoan Miguel Illescasek eta Olga Alexandrovak eman dituzten aldibereko partidetan parte hartu dute

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

GIPUZKOAKO 2021 BANAKAKO TXAPELKETA ABSOLUTUA (LEHENTASUNEZKOA ETA LEHENA), BIGARRENA, HIRUGARRENA ETA KADETEA HASI DIRA ASTEBURU HONETAN

Asteburu honetatik hasita ondorengo 7 asteetan, (kadeteak 5 igande) Gipuzkoako banakako txapelketak burutuko dira. Eta bertan klubeko ordezkaritza zabala izango dugu. Guztioi Disfrutau!

  • Eguna: urriaren 9, 16, 23 eta 30a eta azaroaren 6, 13 eta 20a. Kadetea, igandeetan 10, 17, 24, 31 azaroaren 7an
  • Hasiera ordua: 16:00etan. Kadetea goizeko 10:00etan.
  • Lekua: Gros Xake Taldea, Anoeta pasealekua 20, Donostia. Kadetea Fiantxeto 2019ko egoitzan jokatuko da, Irungo Lope de Irigoyen kaleko 19an.
  • Jokoaren erritmoa: 90 minutu gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko.
M. Z. Izena Elo Emai. Izena Elo Z.
1 6 Tafall Villanueva Iker  1149 0 – 1 Odriozola Coscolin Alex  1923 1
3 9 Dominguez Lopez Markel  0 0 – 1 Tornay Aritz  1678 3
6 5 Lera Cunado Nora  1247 0 parekatu gabe    
7 8 Diaz Etxaide Jurgi  0 0 parekatu gabe    
8 10 Larra Martinez Ekhi  0 0 parekatu gabe    
 
ZORTE ON GUZTIOI
💪♟️👍

Zientzia eta xakea: Konexio infinituak

9783c46c-2a99-48b6-8a91-2f1ceac3c510

Zer lotura dago xakearen eta azken belaunaldiko roboten artean, alzheimerraren eta neutrinoen artean? Zer rol jokatzen dute emakumeek xakean? Zer irakats diezaguke literaturak edo argazkilaritzak milaka urteko joko horren inguruan? Islada al daiteke zientzia xake-taulako 64 laukietan? Gogoeta horiei eta beste hainbati helduko zaie urriaren 9ik 11ra bitarte Donostiako Eureka! Zientzia Museoan, Donostian, ospatu den “Zientzia eta Xakea: Konexio infinituak” topaketan…

Gure klubeko Nora Lera eta Gontzal Lera bertan izan dira gaur goizean GM Miguel Illescas eta GM Olga Alexandrova, emandako aldiberekoetan parte hartzen eta goiz bikaina pasa dutela esan digute. 

Zorionak antolatzaileei!

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean ari da klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazteko. Aste honetan Ikasturte berriari hasiera eman diogu, hala ere, izen ematea irekita dago.

 
XAKE IKASTAROA 2021-2022
 
Iraupena: 2021Eko urritik 2022ko ekainaren 16ra.
 

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

 
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
 
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
 

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

photo_2021-10-03_21-29-53

 

Bazen behin Xake Elkarte bat, “La Salle de Irun” izenekoa… bi argazkien historia

(leer en castellano)

Federico Bergareche Irungo Alkateak Miguel Salas La Salle Klubeko presidenteari garaikurra ematen? ez ba, La Sallek lortutako balentriaren garaikurra Irungo Hiriari emate ekitaldia

Duela denbora bat, gure lagun eta argazkilaria den Matias Guilló Ruizek bere argazki artxiboetan topatutako bi argazki helarazi zizkigun, non,  1973ko ekainaren 25ean Irungo Udalean egindako sari banaketa bat zirudien. Argazki horretan Juan Ignacio “Pibe” Alonso zegoela ikusita, galdetu genion eta bi argazkiei buruz ondorengoa kontatu digu:

Ezkerretik eskuinera: Pibe, Miguel Salas, Federico Bergareche (garai hartan Irungo alkatea, “kanuto” izenez ezaguna), Manolo García, Julián Gómez.

1972 urtean, batetik gehienbat Leontxo García Olasagasti nekaezinaren gogoari esker, eta bestetik Miguel Salas Cortijo Club La Salle Elkarteburuaren lankidetza eskuzabalari esker, irunen xake elkarte bat loratu zen, eta berehala Euskadiko gainerako elkarteen begirunea jasotzen hasi zen. Oso oinarri gaztea zuen, 13-16 urte zituzten kideek (Pibe, Leontxo, JM Alonso, Manolo García, eta geroago Patxi Gallego, eta Jose Mari Lanz), eta Gipuzkoan txapelketa guztiak irabazten hasi zen, bai banakakoak eta bai taldekakoak.

ETA ORAIN ARGAZKIAK

1973 urtea zen, Beasaingo jaiak ziren (maiatz amaieran eta ekain hasieran dira, “Loinazeak”), eta Alfil elkarteak -CAFen laguntza handia jasotzen zuen-  nazioarteko txapelketa antolatzen zuen formatu honekin:

Lau talde (edizio honetan Beasaingo Alfil, Aviléseko Ensidesa, Baiona, eta Irungo La Salle) finalaurrekoan lehiatzen ziren, lau taularekin, ekainaren 2an .-larunbata- eta bi garaileak elkarren aurka jokatzekoak ziren igandean -ekainak 3-. Finalaurrekoa irabaziz gero han geratu behar zen lotan, eta Besaingo jaietan gozatu, antolatzaileek gonbidatuta, hurrengo egunean finala jokatzeko.

Garai hartan izen handiko txapelketa zen. Pasadizo gisa, kontatuko dut gure taldeari (Jose Mari Alonso, Juan Ignacio Alonso, Leontxo eta Manolo GarcíaEmilio Garcíaren semea, Mariano Oterorekin batera dituzuen argazkietan ageri da-) suertatu zitzaion Aviléseko Ensidesaren aurka jokatzea, hain zuzen ere aurreko urteko txapelduna eta Espainiako ipar aldeko talde onenetariko bat zen haren aurka. Asturiarrak ziur zeuden “mutil” talde hari irabazi egingo ziotela, eta Beasainera haien emazteekin eta lagunekin joan ziren asteburua pasatzeko eta txapelketa eskuratzeko asmoz. Baina “mutilak” errebelatu egin ziren eta etxera bidali zituzten, eta ondorioz finala Baionako taldearen aurka jokatu zuten. Beste talde hartatik bi jokalari ditut gogoan (Bocos eta Lafourcadde). Finala ere irabazi genuen, eta hura balentriatzat hartu zen Irunen, alde batetik Miguel Salasek emandako publizitateagatik eta beste batetik oso talde gaztea zelako, kadete adineko gazteek osatua. Horrek eragin zuen Udala interesatu eta alkateak harrera egitea, eta garai hartako prentsak goraipamenak egitea. Ez dut gogoratzen zergatik ez zen Leontxo harreran egon, baina gogoan dut txapelketa jokatu zuela.

Eta amaitzeko, hona hemen garai hartako prentsaren bi zati: bertan azaltzen da udalak taldeari egin zion harrera (1973ko ekainaren 10a)

eta argazkiaren argitalpena (1973ko ekainaren 30a),

laudorioz betetako argazki oin batekin.

Ikusiko duzuenez, ekainaren 10eko kronikan Alonso II eta Alonso III izenekin aipatzen gaituzte; arrazoia zera da, Irungo La Sallen bazegoela beste jokalari bat (Banco de Madrid banketxean egiten zuen lan) José María Alonso izena zuena, eta xake munduan erabaki zutela Alonso I, II eta III izenak ematea. Bestetik, kronika hartan bertan Leontxo aipatzen zen (ez dago argazkian), eta Ormazabal bat ere bai, baina azken hori ez zen bera, Julián Gómez zen, guk “Pototo” deitzen genion hura, eskolako maisua (Benidormera joan zen bizitzera duela 30 urte baino gehiago).

Gure ekerrik beroenak sorpresa iturri amaitezina den Matias Guillóri, eta Piberi, kronika txukun hau egiteko hartutako denbora eta lanagatik. Mila esker bioi!

Leontxo García Olasagastik liburu berria argitaratu du

(leer en castellano)

Ekainaren 5ean Leonen gure lagun Lontxo García Olasagastik (taldeko jokalaria ohia) “Ajedrez y ciencia, pasiones mezcladas” bere liburu berria aukeztu zuen.

Fitxa teknikoa
Egilea: Leontxo Garcia Olasagasti
Argitaletxea: Crítica
Argitalpen data: 2013/05/28
Orriak: 268
Hizkuntza: Gaztelania
ISBN: 978-84-9892-552-4
Codea: 10016263
Formatoa: 15,5 x 23 cm.
Aurkespena: Azal-hegaldun Rustika
Bilduma: Drakontos
Prezioa: 21,90 €
_______
Sinopsia

Xakean aritzen diren gaztetxoek adimena gehiago garatzen dute eta emaitza akademiko hobeagoak lortzen dituzte. Bereziki, matematiketan eta irakurketa ulermenean. Xakean aritzeak garunaren zahartzea atzeratzen du eta Alzheimerraren agertzea saihesteko erabilgarri izan liteke. Historikoki emakumezkoek gizonezkoek baino maila gutxiago agertu dute, zergatik? Informatikariek munduko txapeldunaren mailako programa bat sortzeko 50 urte behar izan ituzte eta, hala ere, programek hauek perfektu jokatzetik (Damak, Backgammon eta beste askorekin lortu da jada) urrun daude, xakean egon daitezkeen partida posibleak, unibertso ezagunean dauden atomoen kopurua baino handiagoa baita. Nola jokatzen dute xakelariak? Beste pertsonek baino gehiago erabiltzen dituzten garuneko zein atal dira? Mundoko aldibereko xake partida itsuen kopurua 52 da, 24 ordutik gorako saioan, ahalegin ikaragarria egin behar da lan hori bukatzeko. Zein dopin mota handitzen du xake jokalarien gaitasuna?

Egundaino, ez dira gai interesgarri hauek liburu batean jaso. Ajedrez y Ciencia, pasiones mezcladas liburuan Leontxo García-k  40 urtetan jokalari, kazetari eta hizlari moduan zintzia eta xakearen arteko loturari buruz bildu duen ezagutza islatzen du.

_______

Leontxo García Olasagasti (Irun, Gipuzkoa, 1956ko otsailak 12)

80ko hamarkadako amieran eta 90ko hamarkadako hasierako gure Euskadiko ligako talde ospetsuko jokalaria, xakean aritu zen kazetaritzleontxoara dedikatzea erabaki zuen arte eta bertan mundu mailako xake kazetari ospetsuenetakoa bilakatu da.

Jokalari moduan 1981ean Nazioarteko Federakuntzak (FIDE) Nazioarteko Maixu titulua eman zion. 1985ean Eusko Jaurlaritzako monitore titulua lortu zuen. garai hartan haurren monitore entrenatzailea izan zen. Xake klaseak eman ditu, irakasleentzt post-gradukoak ere. azken urteetan munduan zehar konferentzia anitz eman ditu: Espainian, Portugalen, Argentinan, Uruguayn eta Mexiko.

1983 eta 1985 bitartean kazetari lan ezberdinak burutu zituen: Deia egunkarian, La Gaceta del Norten eta Gaur-en, Efe eta France Presse agentzietan, SER, Moscú eta  BBC Irratietan. 1985etik aurrera El País eta Radio Nacional de Españako korrespontsala. 1991-2001 bitartean Jaque aldizkariaren zuzendaria izan zen.Munduko hainbat hedabideekin kolaboratu du. 1990-1991 bitartean TVE eman zen  eta sari anitz jaso zuen En Jaque seriearen zuzendari, gidoilari eta aurkezlea dugu. 1996an Sevillan jokatu zen munduko txapelketaren TVE-k egindako hedapenaz arduratu zen. bere ibilbide oparoan telebista 100 programen ekoizpenan lan egin du eta 23 urtetan herrialde ezberdinetako irrati, egunkari, telebista eta aldizkari ezberdinetan 10.000 kronika sinatu ditu. Radomir Ántic, Jaque a la Liga liburua argitaratu zuen 1996an. 1998-99 urteetan La Pasión del Ajedrez bilduma mitikoa zuzendu zuen. 1999 FIDE nazioarteko Federazioa delakoaren urrezko liburuan inskribatu zuten xakearen hedapenarako egindako lanagatik. 75 herrialdetan egona da non azken 30 urteetako xake jokalari onenak ezagutzeko parada izan duen. irolkazetaritzan, sSidneyko Olimpiadetan egon zen eta lan hau hitzaldiekin uztartzen du. Egun eliteko xakea berritzeko lanean dabil eta xakeak gizarteratzean eta hezkuntzan dituen onurak aztertzen dituzten hainbat proiektuetan kolaboratzen du.

 

Noticias de Gipuzkoak antolatu dugun helduentzako ikastaroaren berri eman du gaur

(leer en castellano)

Ostiral Santua den honetan, Xabier Sagarzazu kazetariak Noticias de Gipuzkoa paperezko aldizkarian, Bertan gaian Bidasoa-Txingudi atalean, gure taldeak antolatutako azken ekimenari buruzko orrialde eta erdiko artikulua argitaratu du. Artikuluan antolatu dugun helduentzako xake ikastaroari buruz hitz egiten du kazetari hondarribiarrak duela aste bat ikastaroan parte hartu  eta  ikastaroko irakasleari, bertan parte hartzen duten batzuei eta taldeko presidenteari egindako galdeketan oinarrituz, artikulu interesgarria idatzi du.

noticias gipuzkoa

Sakatu hemen Noticias de Gipuzkoa aldizkariko webgunean artikulua irakurtzeko (artikulua gaztelaniaz da).

“Helduentzako” xake ikastaroaren hasiera arrakastatsua

(leer en castellano)

Hamazazpi ikasleak hauek dira: José Antonio Almirante, Mª Carmen Amunarriz, Mª Carmen Arabolaza, Agustina Arzubia, José Ramón Brosa, Arantza Elizazu, Mª Pilar Galarza, José Mª García, Maite Garitano, María Gortazar, José Mª Goyogana, Mariano Otero, Teresa Pablos, María Rodriguez, Sara Ruiz De Apodaca, Mª Nieves Uranga eta Victoriano Susperregui. Denak ere eredugarriak dira, izan ere xakearekin gozatzeaz gain oso mezu ederra bidaltzen diote gizarteari, eta bereziki gazteei: ikasteko adin guztiak dira onak, eta beti berreskura daiteke ikasi eta aurrera egiteko grina.

Ondoko loturan Leontxo Garciaren artikulu interesgarri bat dator, xakeak Alzheimer eta antzeko gaitzak prebenitzeko duen ahalmenari buruz:  Chessbase.com