Gaur, maiatzak 25, Bidasoaldeko Txikien zonala antolatu dugu, Hondarribiko Udalaren Gazteria Sailaren laguntzaz, Saindua Gaztelekuan, 17:30tik 20:30era bitarte. Bertan lau lagunez osatutako Bidasoaldeko bost taldeak lehian aritu dira, partidako 10min+5seg jokaldiko erritmoan. Txapelketa Carlos Pascualek zuzendu du, Asier Cuestaren laguntza izan duela. Txapelketa hau datorren ekainaren 17an Azkoitian ospatuko den GAZTEDI TXAPELKETA – KUTXABANK FUND. – AZKOITIA 2017, finala jokatzera sailkatzeko balio du. Gaurko emaitzak hauexek izan dira:
Gaur goizean gure xake eskolako lau jokalariez osatutako taldeak Gaztedi -Kutxabank fundazioa- txapelketako Gros zonalean parte hartu du Handien mailan eta gure jokalariek txukun aritu dira eta bosgarren postua lortu dute. Taldeko partaideak ondorengoak izan dira:
Jokin Etxaniz
Hodei Guerrero
Nicolas Aparicio
Alba Estomba
Txapelketa hau datorren ekainaren 17an Azkoitian ospatuko den GAZTEDI TXAPELKETA – KUTXABANK FUND. – AZKOITIA 2017, finala jokatzera sailkatzeko balio du. Gaurko emaitzak hauexek izan dira:
Jarraian gaur botilero lanak bete dituen Juan Antonio Guerrerok, Hodeiren aitaren argazkiak:
GAZTEDI TXAPELKETA TXIKIAK BIDASOALDEKO ZONALA
Azkenik, gogoratu, datorren ostiralean, maiatzak 25, Bidasoaldeko Txikien zonala antolatuko dugula, Hondarribiko Udalaren Gazteria Sailaren laguntzaz, Saindua Gaztelekuan, 17:30tik 20:30era bitarte. Bertan lau lagunez osatutako taldeak lehian arituko dira, partidako 10’+5’ jokaldiko erritmoan.
Hondarribiko Udaleko Gazteria sailarekin adostuta, martxoaren 14 eta 21ean, arratsaldeko 17.30etik aurrera, Saindua Gaztelekuan, bertako erabiltzaileentzako xake ikastaroa antolatu dugu. Parte hartu nahi baduzu, izena emateko Saindua Gaztelekuarekin harremanetan jarri.