Artxiboa laburpen hitzeka: sesiones para mayores

Ikasturtea amaitu arte, eskolarrentzako xakeari hastapen ikastaroa

(leer en castellano)

Pazko Astean Klubak oporretan zeuden ikasleentzat hastapen ikastaroa antolatu genuen. Ondorengo loturan Noticias de Gipuzkoa aldizkarian agertutako kronika (hemen).

Ikastaroa modu oso positiboan baloratu ondoren, ikasturtea amaitu arte, asteartero, Óscar Holgadoren ardurapean, haurrentzako hastapen ikastaroa antolatuko dugu, Hondarribiko Kasino Zaharrean, 18:00etatik 20:00etara:

Hastapen Ikastaro Taldea

Asteartero 18:00etatik 20:00etara (Ikastaro honetara nahi den egunetan eta ordutegian parte hartu daiteke).

Edukia: AJokoaren oinarrizko aspektuak (arauak, mate basikoak, partida klasikoak, xakearen historia, taktika ariketa errazak, hasiera ideiak, partida amaiera errazak).

Ekintza honekin klubak urtean zehar antolatzen dituen beste ekintzak osatzea du helburu:

  • Saio orokorrak, ikasle guztiekin, Ostiraletan 17:00etatik 20:00etara, Irungo Landetxe Auzoko Bizilagun Elkarteko Liburutegian. Irakaslea: Julio Garcia.
  • Teknifikazio saioak, Hondarribiko kasino zaharrean, Astelehen, ostegun eta ostiralero 18:00etatik 19:00etara. Irakasleak: Goio Uriarte, Andoni Orube, Ramon Nogués, Iker Arri. Klubeko jokalari eta gaztetxo nabarmenentzat.
  • Adindunentzat ikastaroa, Hondarribiko Kasino Zaharrean, ostegunero, 18:00etatik 20:00etara. Irakaslea: Jesús María Jauregui.