Artxiboa laburpen hitzeka: jokoaren arauak

Gazteentzako Xake Ikastaroak Uztailean Jarraipena Izango Du

(leer en castellano)

How-to-Play-Chess-How-to-Teach-Chess-to-Kids-Chess-for-Kids-Lesson-1-Ikasturtean zehar antolatu dugun xakeari hastapen ikastaroaren arrakasta dela eta, Hondarribia Marlaxka Xake Klubak jarraipena ematea erabaki du. Hortaz, datorren hilabeteko astearteetan, hots, uztailaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an, 16:00etatik 18:00etara Kasino zaharreko teilatupean Hondarribiko gazteek, xakean jolasten hasi edota hobetzeko parada izango dute. izenematea irekia da eta doakoa. ez da egun guztietan bertaratu beharko ez eta ordutegi osoa betetzea.

 

xakeikastaroa (400x300)

Pazko astetik aurrera, 6 eta 14 urte bitarteko 23 gaztek parte hartu dute ikastaroan. Giro lasai batean bertaratutakoek xakean jokatzeko oinarrizko kontzeptuekin trebatu dira: xake piezen mugimenduetatik hasita, taktika ariketa errezetara eta hasiera printzipioak ikasiz. Xakean aritzeak duen onura edukatiboak ahaztu gabe, bertaratutako neska-mutilek beren kreatibitatea eta irudimena askatu eta taularen aurrean ongi pasatzea izan da gure helburu nagusia.

Chess Piece

Zuen zain gaude!

Informazio gehiago xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Ikasturtea amaitu arte, eskolarrentzako xakeari hastapen ikastaroa

(leer en castellano)

Pazko Astean Klubak oporretan zeuden ikasleentzat hastapen ikastaroa antolatu genuen. Ondorengo loturan Noticias de Gipuzkoa aldizkarian agertutako kronika (hemen).

Ikastaroa modu oso positiboan baloratu ondoren, ikasturtea amaitu arte, asteartero, Óscar Holgadoren ardurapean, haurrentzako hastapen ikastaroa antolatuko dugu, Hondarribiko Kasino Zaharrean, 18:00etatik 20:00etara:

Hastapen Ikastaro Taldea

Asteartero 18:00etatik 20:00etara (Ikastaro honetara nahi den egunetan eta ordutegian parte hartu daiteke).

Edukia: AJokoaren oinarrizko aspektuak (arauak, mate basikoak, partida klasikoak, xakearen historia, taktika ariketa errazak, hasiera ideiak, partida amaiera errazak).

Ekintza honekin klubak urtean zehar antolatzen dituen beste ekintzak osatzea du helburu:

  • Saio orokorrak, ikasle guztiekin, Ostiraletan 17:00etatik 20:00etara, Irungo Landetxe Auzoko Bizilagun Elkarteko Liburutegian. Irakaslea: Julio Garcia.
  • Teknifikazio saioak, Hondarribiko kasino zaharrean, Astelehen, ostegun eta ostiralero 18:00etatik 19:00etara. Irakasleak: Goio Uriarte, Andoni Orube, Ramon Nogués, Iker Arri. Klubeko jokalari eta gaztetxo nabarmenentzat.
  • Adindunentzat ikastaroa, Hondarribiko Kasino Zaharrean, ostegunero, 18:00etatik 20:00etara. Irakaslea: Jesús María Jauregui.