Asteburu honetan Gipuzkoako Txapelketetako 3. jardunaldia

(leer en castellano)

Pasa den asteburuan gure teldekideek Gipuzkoako Txapelkteta ezberdinetan egindako emaitzak ez ziren onegiak izan (+1-3=2). Jokoan dauden lehieketa ezberdinetan sei ordezkari ditugula gogoratzen dizuegu (absolutuan, bigarren mailan, hirugarren mailan eta kadetean).

IMG-20141011-WA0016
Ander Tafall eta Patxi Moreno Gros XT klubaren atarian

Carlos Pascualek pasa den asteburuko garaipen bakarra lortu zuen. Ibai Dorronsorok eta Patxi Morenok merituzko berdinketak lortu zituzten. Andoni Orubek, Mariano Murielek eta Ander Tafallek beren partidak galdu zituzten . Gipuzkoako Txapelketetako maila ezberdinetako bigarren  jardunaldian gertatutakoaren berri ematen dizuegu eta astebruran jokatuko diren partiden berri eman:

IMG-20141011-WA0021
Andoni Orube eta Iñigo Galarza
 

Gorengoen mailan dugun ordezkari bakarra den Andoni Orubek gogor lehian aritu arren, aurreko larunbatean ez zuen Iñigo Galarzaren aurka puntuatzerik lortu eta bihar jokatu den hirugarren txandan Jon Arana Eibartarraren kontra 15 mahaian arituko da.

IMG-20141011-WA0024
Mariano Muriel eta Sebastián Armendariz
 

En segunda tras perder el sábado pasado contra Sebastián Armendariz, Mariano Muriel, jugará contra Iñaki Arcelus en la mesa 4 del torneo de segunda.

IMG-20141011-WA0023
Carlos Pascual eta Ivan Iturralde
 

Hirugarren mailan hiru ordezkari ditugu. Bigarren jardunaldian Carlos Pascualek mendean hartu zuen  Ivan Iturralde eta datorren txandan, 3. mahaian Pablo Arrondoren aurka arituko da.

IMG-20141011-WA0022
Ander Tafall eta José Miguel Sánchez

 

Ander Tafall gazteak hirugarren mailako txapelketako  zerrendako lehen jokalaria den Jose Miguel Sanchezen aurka galdu eta gero, datorren jardunaldian, Argentianko Óscar Cabelloren kontra jokatuko du 9. mahaian.

Bigarrenplanoan Patxi Moreno eta Xabier Ruiz
Bigarrenplanoan Patxi Moreno eta Xabier Ruiz
 

Patxi Morenok bigarren jardunaldian Xabier Ruizen kontra parra lortu zuen eta larunbat honetan, hirugarren mailako 9. mahaian, Zigor Urcelayrekin lehian arituko da.

Ibai Dorronsoro eta Jone de la Hoz lehenengo txandan
Ibai Dorronsoro eta Jone de la Hoz lehenengo txandan

Azkenik, pasa den asteko igandean Kadetean dugun ordezkari bakarra den Ibai Dorronsorok, Ander Martinen aurka parra lortu eta gero, datorren igandean, 3. mahaian, Yon casadoren aurka arituko da.

Zorte on eta batez ere ondo pasa dezatela!

Antolatzailearen Webgunear: FGA-GXF

Lehian dauden txapelketan informazioa (Chess-Results) :

Gorengoen Mailako Txapelketako partidak zuzenenan online ikusteko: Gros XT

2 erantzun “Asteburu honetan Gipuzkoako Txapelketetako 3. jardunaldia” sarreran

Utzi iruzkina