Gure taldeko espedizioaren lan txukuna XIII. Frandovinezeko Txapelketan (Burgos)

(leer en castellano)

Atzo, uztailak 29an, beste urte batez, Frandovínezen (Burgosen) egun guzian zehar burututako XIII. Frandovínezeko txapelketan Marlaxkako kideen partaidetza izan zen.

Txapelketa 8 txandetako sistema Suitzarrean jokatu zen, 15 minutu + 15 segundoko gehitzea jokaldiko erritmoan. Txapelketa 10:00etan hasi zen eta goizez 4 txanda jokatu ziren eta arratsaldez beste lauak. Aurtengo edizioan berriro errepikatu dute, SUB-14 txapelketa eta bertan, Tafall Villanueva sendiko txikienak parte hartu zuten: Iker eta Gorka.

Txapelketa absolutuan Mikel eta Ander parte hartu zuten eta baita lan txukuna egin. Ander Tafall txapelketako 44a zen eta lortutako 4 puntuei esker, txapelketako sailkapenean 37. postua lortu zuen. Mikel Tafall zerrendako 86a izan arren, gogor aritu ondoren, 3 puntu lortu zituen eta 62. postura arte igo zen.

Goizean burututako Infantilen Txapelketan Tafalldarren anai txiki biak burututako lana aipatzeoa da. Gero, arratzaldean, handien txapelketa bukatzn zen bitartean izandako ginkanan ere oso ondo pasa zuten.

Iker Tafall gaztetxoak SUB-14 txapelketako 6 partidetan 5 puntu lortu eta gero, Txapelketa Infantileko 3. postua lortu zuen eta SUB-8ko lehena izatea lortu zuen.

Gorka Tafall, etxeko txikienak SUB-14 txapelketako 6 partidetan 4 puntu itzel lortu ziuten, azkeneko partidan anaia asko estutu arren, derbya galdu eta gero. Hala ere, Txapelketa Infantileko 7. postua lortu zuen eta SUB-8ko laugarrena.

Guztioi Zorionak!

txapelketako 10 lehenengoen eta gure taldekideen sailkapena:

Rk. SNo Name Rtg Pts.  TB1
1 2 Tejedor Fuente Enrique (FM) 2365 7,5 37,5
2 1 Iruzubieta Villaluenga Jesus (FM) 2428 7,0 39,5
3 5 Gete Rodriguez Isidro 2123 6,5 36,0
4 4 Saez Frederic (FM) 2233 6,0 42,5
5 3 Blazquez Gomez Juan Carlos 2260 6,0 38,0
6 6 Somalo Fernandez Millan 2071 6,0 38,0
7 13 Rodriguez Sanz Gabriel 1982 6,0 36,5
8 26 Hernando Saiz Tomas 1802 6,0 36,0
9 22 Fernandez Garcia Gumersindo 1884 6,0 35,0
10 21 Perez Diez Victor 1885 5,5 34,5

87 jokalari arte.

Sailkapen osoa ikusteko (ChessResults): hemen

Txapelketako erreportajea (Argazkiak: Tafall Villanueva sendia):

Utzi iruzkina