Santurtziko Xake Klubak, Udalak eta Santurtziko IMD-k Santurtziko Gabonetako VI. Txapelketa 2017 antolatu dute gaur, abenduak 10, El puerto Kirolegian, maila ezberdinetan banatuta: sub-12, sub-14, sub-18 eta afizionatuak, orotara 477 gazte eta helduen parte hartzearekin. Izandako arazo teknikoak gaindituta, Jaialdia oso polita izan zen. Antolatzaileei egindako lanagatik eskerrik asko!
Klubetik espedizio polita joan zen, Tafall-Villanueva eta Conde-Esteban familiak eta 78 urteko Silvestre Moreiro “gatea”. Guztiok oso txukun aritu ziren eta baita oso ondo pasa ere. Txapelketa ondoren bapo bazkaldu zuten eta gero bolotan jokatu etxera bueltatu baino lehen. Zorionak Guztioi!
Lotura interesgarriak:
Emaitzak, sailkapenak, parekatzeak e.a. (info64.org):
- VI Navideño de Ajedrez – AFICIONADOS
- VI Navideño de Ajedrez – Sub 18
- VI Navideño de Ajedrez – Sub 14
- VI Navideño de Ajedrez – Sub 12
Txapelketako argazki gehiago Santurtziko Xake Klubeko Facebooken: hemen
Santurtziko Xake Klubeko webgunea: hemen