Artxiboa laburpen hitzeka: gabonetako vi txapelketa

Santurtziko Gabonetako VII. Txapelketa animatua

(leer en castellano)

Santurtziko Xake Klubak, Udalak eta Santurtziko IMD-k Santurtziko Gabonetako VII. Txapelketa 2018antolatu dute gaur, abenduak 2a,  El puerto Kirolegian, maila ezberdinetan banatuta: sub-12, sub-14, sub-18 eta afizionatuak, orotara 500 gazte eta helduen parte hartzearekin. Jaialdia oso polita izan da. Antolatzaileei egindako lanagatik eskerrik asko!

 

Klubetik espedizio polita joan da, Tafall-Villanueva, Muñoz-Ferreira, Conde-Esteban eta Arretxe-Aminao familiak eta 79 urteko Silvestre Moreiro “gaztea”. Guztiok oso txukun aritu dira eta baita oso ondo pasa ere. Txapelketa ondoren bapo bazkaldu dute eta gero bolotan jokatu etxera bueltatu baino lehen. Zorionak Guztioi!

Txapelketako argazki gehiago Santurtziko Xake Klubeko Facebooken: hemen

Santurtziko Xake Klubeko webgunea: hemen

Santurtziko Gabonetako VI. Txapelketa animatua, 477 partaideekin

(leer en castellano)

Santurtziko Xake Klubak, Udalak eta Santurtziko IMD-k Santurtziko Gabonetako VI. Txapelketa 2017 antolatu dute gaur, abenduak 10,  El puerto Kirolegian, maila ezberdinetan banatuta: sub-12, sub-14, sub-18 eta afizionatuak, orotara 477 gazte eta helduen parte hartzearekin. Izandako arazo teknikoak gaindituta, Jaialdia oso polita izan zen. Antolatzaileei egindako lanagatik eskerrik asko!

Klubetik espedizio polita joan zen, Tafall-Villanueva eta Conde-Esteban familiak eta 78 urteko Silvestre Moreiro “gatea”. Guztiok oso txukun aritu ziren eta baita oso ondo pasa ere. Txapelketa ondoren bapo bazkaldu zuten eta gero bolotan jokatu etxera bueltatu baino lehen. Zorionak Guztioi!

Lotura interesgarriak:

Emaitzak, sailkapenak, parekatzeak e.a. (info64.org):

 Jarraian gure taldekideek eta antolaketak (mila esker Luis) bertan ateratako argazkiak:

Txapelketako argazki gehiago Santurtziko Xake Klubeko Facebooken: hemen

Santurtziko Xake Klubeko webgunea: hemen