Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteak Udan oporretan dauden haurretzat, saioko 90 minutuko, lau egunetako xake ikastaroa antolatu dugu.
Ikastaroa, batez ere, 6 urte gorako haurrei zuzenduta dago eta taldeak osatzeko gutxienez hiru ikasle eta gehienez hogei ikasle onartuko ditugu. Ikasgaiaren maila, oinarrizkoa-hobekuntzakoa izango da (Kontzeptu basikoak. Taktika ariketak. Oinarrrizko xake- mateak).
UDAKO XAKE IKASTAROA
6-14 urte bitarteko haurrentzako Xake Hastapen Ikastaroa
TOKIA: Kasino Zaharra. Damarri Kalea, 1 Hondarribia
EGUNAK:
- taldea: Uztailaren 2, 3, 9 eta 10 (lehenengo hamabostaldiko astearte eta asteazkenak)
- taldea Uztailaren 16,17, 23 eta 24 (bigarren hamabostaldiko astearteak eta asteazkenak)
ORDUTEGIA: 16:30etik 18:00etara
KUOTA: 15€ Ikastaro osoa
IZEN-EMATEA: Carlos: 635 702 745
ANTOLATZEN DU: Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea
One thought on “2019 udako hastapen xake ikastarorako izen ematea abian da”