Gaur burutu da EH-4 txapelketa, bertan gurekin batera MArtintxo, Santurtzi eta Oberenaz gain, Salou Chess Club (Tarragona), Rhinos Elite Club (Kolombia) C.D. Dama Morena (Jaen), escuela de talentos (Argentina) eta Cartagenako C.D.A. Lapuerta (Murtzia) izan ditugu. Ekitaldi oso animatu honetan Salou Chess Clubak garaipena lortu du. Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.

 

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NiEtxeanGelditukoNaiz

 

Gaur arratsaldean 18:30ean Martintxo Xake Taldea (Gasteiz), Santurtzi Xake Taldea, Oberena (Iruñea) eta Hondarribia Marlaxka taldeen arteko anaitasun txapelketa jokatu da Lichessen.  Klub hauetaz gain, gonbidatu, Jaengo Marmolejoko Dama Morena taldea,  Salou Chess Club (eta bere xake eskola den Club Escola D’escacs Salou – Tarragona) taldea, Kolombiako Rhinos-Elite taldea, Escuela de Talentos (Argentina) eta Cartagenako (Murtzia) Club Deportivo Ajedrez Lapuerta taldeak izan ditugu. Adiskidetasun eta xake arratsalde animatu baten ondoren, GM Arthur Kogan buru izan duen Salou Chess Club taldeak garaipena lortu du. Zorionak!!!!

1

Salauris club – 18 jokalari

  • Artusha29 47+
  • 29+26+19+17

138

2

Escuela de Talentos – 12 jokalari

  • FM AndrsPalu 33+
  • 25+22+21+21

122

3

Oberena – 19 jokalari

  • jinete01 31+
  • 29+26+15+14

115

4

Martintxo Xake Taldea – 8 jokalari

  • diegosanz 26+
  • 24+23+20+17

110

5

C.D. Dama Morena – 16 jokalari

  • Max_Raabe 36+
  • 29+16+14+13

108

6

 CDA Lapuerta – 12 jokalari

  • Inino 32+
  • 22+20+17+17

108

7

Hondarribia Marlaxka – 20 jokalari

  • Maat39 21+
  • 21+20+19+18

99

8

Club Ajedrez Santurtzi – 11 jokalari

  • jowe2006 21+
  • 18+18+17+15

89

9

Rhinos Elite Club – 7 jokalari

  • jhonjs 16+
  • 15+13+12+11

67

Txapelketako lotura hemen.

 

Eta bihar goizean 3er Open Escolar  txapelketa burutuko da.

Txapelketak, beste aste batez arrakasta izan du. Hori dela eta, izaten ari den harrera handia duen bitartean, igandeetan elkartuko gara txikiei tarte bat egiteko eta beren xakeaz gozatzeko. Gustatzen zaizkizuen eta jolastera animatzen zaituzteten proposamen berriak bilatzen jarraitzne dugu. Horrek animatu egiten gaitu eta, zuentzat aukera berriak bilatzera bultzatzen gaitu.

Zalantzarik gabe, parte-hartzaileak dira protagonista eta hori da txapelketa guztiak handi egiten dituenak. Berriro lortuko duzue 200 parte-hartzaileetatik gora biltzea? Baietz espero dugu! Igandean, ordu berean, zuen zain egongo gara pasahitz berarekin (kartelean dago). Hona hemen aste honetako txapelketen estekak.

 
Asteburuko EH-4 txapelketari eta 2. Open escolara txapeketari buruzko gaur apirilak 27 Bidasoko Hitzan agertutako erreportajea. Eskerrik asko Hitza eta Rebeka Ruiz:  Hemen

Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!

 

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

 

6 erantzun “Gaur burutu da EH-4 txapelketa, bertan gurekin batera MArtintxo, Santurtzi eta Oberenaz gain, Salou Chess Club (Tarragona), Rhinos Elite Club (Kolombia) C.D. Dama Morena (Jaen), escuela de talentos (Argentina) eta Cartagenako C.D.A. Lapuerta (Murtzia) izan ditugu. Ekitaldi oso animatu honetan Salou Chess Clubak garaipena lortu du. Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.” sarreran

Utzi iruzkina