Opari handia klubarentzat. Espainiako selekzioko lehen jokalaria den David Antón Guijarro Maisu Handiak Hondarribia Marlaxka Xake Kluba zoriondu du du 40. urteurrenagatik. Mila esker maisu! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.

 

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NiEtxeanGelditukoNaiz

Gure elkarteak 40 urte bete ditu aurten, eta GM David Antón Guijarrok, Madrildik, Espainiako selekzioaren lehen taula denak, Hondarribia Marlaxka Xake Kluba zoriondu du 40 urte bete dituelako.


Eskerrik asko, Maisu, ea konfinamendua laster amaitzen den eta bisita hori egin ahal izatn diguzun!


Hondarribia Marlaxka xake-kluba osatzen dugun familia osoaren partez osasuna eta indarra!

 

Gaur arratsaldean 18:30ean Martintxo Xake Taldea (Gasteiz), Santurtzi Xake Taldea, Oberena (Iruñea) eta Hondarribia Marlaxka taldeen arteko anaitasun txapelketa jokatuko da Lichessen.  hauetaz gain, gonbidatu, Jaengo Marmolejoko Dama Morena taldea,  Salou Chess Club (eta bere xake eskola den Club Escola D’escacs Salou – Tarragona) taldea, Kolombiako Rhinos-Elite taldea, Escuela de Talentos (Argentina) eta Cartagenako (Murtzia) Club Deportivo Ajedrez Lapuerta taldeak konbidatu izango ditugu. Txapelketako lotura hemen.

 

Eta igandean 3er Open Escolar  txapelketa burutuko da.

Txapelketak, beste aste batez arrakasta izan du. Hori dela eta, izaten ari den harrera handia duen bitartean, igandeetan elkartuko gara txikiei tarte bat egiteko eta beren xakeaz gozatzeko. Gustatzen zaizkizuen eta jolastera animatzen zaituzteten proposamen berriak bilatzen jarraitzne dugu. Horrek animatu egiten gaitu eta, zuentzat aukera berriak bilatzera bultzatzen gaitu.

Zalantzarik gabe, parte-hartzaileak dira protagonista eta hori da txapelketa guztiak handi egiten dituenak. Berriro lortuko duzue 200 parte-hartzaileetatik gora biltzea? Baietz espero dugu! Igandean, ordu berean, zuen zain egongo gara pasahitz berarekin (kartelean dago). Hona hemen aste honetako txapelketen estekak.

 
Asteburuko EH-4 txapelketari eta 2. Open escolara txapeketari buruzko gaur apirilak 27 Bidasoko Hitzan agertutako erreportajea. Eskerrik asko Hitza eta Rebeka Ruiz:  Hemen
 

Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Itxita05

7 erantzun “Opari handia klubarentzat. Espainiako selekzioko lehen jokalaria den David Antón Guijarro Maisu Handiak Hondarribia Marlaxka Xake Kluba zoriondu du du 40. urteurrenagatik. Mila esker maisu! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.” sarreran

Utzi iruzkina