Goizeko Ekitaldia Lichessen, B. Fiantxeto 2019 Xake Klubak antolatua. MarlaxkAko ordezkaritza txikiaren emaitza handia: lehen postu bat, bi bigarren postu, laugarren postu bat eta beste seigarren bat bi lehiaketetan (Sub10 eta Sub14). Zorionak gure Xake Eskolako ikasle guztiei egindako lanagatik!!!

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Palma Mallorcakoatik opari klubarentzat. 7 alditan estatuko txapeldun izandako WGM Monica Calzetta Ruiz-ek, emakumezkoen xake nazionalaren erreferentea denak, Hondarribia Marlaxka Xake Kluba zoriondu du 40. urteurrenagatik. Mila esker maistra!

Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Jaime Santos, El Fo, Martintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea eta Anaitasuna Kakute ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte. Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!

Irun San Marcial Txapelketa 2020

Gaur goizean, Fiantxeto 2019 klubak antolatuta, 10 urtez behekoen txapelketa bat (19 jokalari bildu dituena) eta 14 urtez behekoen txapelketa bat (12 partaide izan dituena) jokatu dira Lichessen, 7 txandatan, suitzar erara, partida bakoitzeko 7 minutuko erritmoan. Gure Xake Eskolak bost jokalarirekin izan ditu bi txapelketan, eta guztiek xake ona erakusteaz gain, postu onak lortu dituzte azken sailkapenean: Iker Tafall (1. Sub14an), Jurgi Diaz (2. Sub14an), Gorka Tafall (2. Sub10ean), Jon Diaz (4. Sub10ean) eta Ametz Azkue (6. Sub10ean). Esan beharra dago Martxel Almandozek ere izena emana zuela eta txapelketan sartzen saiatu dela, baina anolatzaileekin izandako komunikazio-arazoak direla eta, azkenean ezin izan du parte hartu, hala ere, kontent geratu da, goizean gure Xake Eskolako maisu batekin Lichessen partida batzuk jokatzeko aukera izan baitu. 10 urtez behekoen irabazlea Jon Castillo izan da, Santurtzi Xake Taldeko jokalaria. Zorionak guztioi!!!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Itxita05

4 erantzun “Goizeko Ekitaldia Lichessen, B. Fiantxeto 2019 Xake Klubak antolatua. MarlaxkAko ordezkaritza txikiaren emaitza handia: lehen postu bat, bi bigarren postu, laugarren postu bat eta beste seigarren bat bi lehiaketetan (Sub10 eta Sub14). Zorionak gure Xake Eskolako ikasle guztiei egindako lanagatik!!!” sarreran

Utzi iruzkina