Gaur SANTURTZIKO IX. XAKEKO GABONETAKO TXAPELKETA animatua izan da, Marlaxkako espedizio txikiaren parte-hartze arrakastatsuarekin, Zorionak! Gogoan izan ostiralean urteko azken teknifikazio-klasea eman genuela Maisu Alejandro Francorekin, eta oraindik ere irekita daudela laster hasiko diren Gipuzkoako emakumezkoen, beteranoen eta gazteen txapelketetan izena emateko epeak.

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

SANTURTZIKO IX. XAKEKO GABONETAKO TXAPELKETA

WhatsApp Image 2021-12-18 at 11.36.06

Santurtziko Xake Klubeko lagunek antolatutako Gabonetako xake-jaialdi handia izan dugu gaurko egunean zehar Marlaxkako taldekideen ordezkaritza txikiarekin.  Goizean, 10 urtez azpikoak eta 12 urtez azpikoak aritu dira. Eta arratsaldean, 14 urtez azpikoak, 18 urtez azpikoak eta Xake-zaleak.

Marlaxkakoek oso ondo aritu dira eta goizean Iker Tafall, 12 urtez azpikoan hirugarrena izan da eta, Gorka Tafall, 10 urtez azpikoen txapelduna. Arratsaldean, 14 urtez azpikoan, Iker Tafall txapelduna izan da eta Gorka Tafall bosgarrena. Xake-zaleen txapelketan, Ander Tafallek lehen postua lortu du, Silvestre Moreirok 13.a eta Mikel Tafallek 23.a.

GUZTIOI ZORIONAK!!!

Zorionak Santurtziko Xake Klubari antolatutako beste ekitaldi eder honengatik!

Txapelketako Chess-Resultsera lotura:

Eguneko gertakari berezia:

WhatsApp Image 2021-12-18 at 15.00.05

Santurtziko lagunek eskatua, arotz-ebanista trebea den gure taldekide Silvesteri, egurrezko garaikurrak eskatu dizkiote, eta argazkikoa Santurtziko Alkatesari emateko eskatu diote. Aupa Silvestre!!!

Bihotza03_eus

XAKE ESKOLAKO TEKNIFIKAZIO KLASEAK

teknifikazioklaseak

Aurtengo azken IM Alejandro Francorekin teknifikazio klasea izan dugu ostiral honetan. Gabonetako oporren ondoren hartuko ditugu berriro.
💪♟️👍

Bihotza04_eus

LASTER BUKATUKO DIRA GIPUZKOAKO NESKEN, BETERANOEN ETA GAZTEEN TXAPELKETETAN IZENA EMATEKO EPEAK

fga
Gogorarazten dizuegu laster bukatuko direla Gipuzkoako banakako txapelketetan izena emateko epeak. Hona hemen horietako bakoitzaren informaziorako estekak:

Animatu!

Bihotza05_eus

Aurreko berriak:

GAZTEDI FINALA 2021 – Gure lau ordezkariak oso txukun aritu dira!

Gaztedi Txapelketa – Kutxabank FUND.  2021 xake txapelketa jokatu da gaur Azkoitiko Gurea pilotalekuan eta Gipuzkoako 120 gaztetxok parte hartu dute finalean, 24 taldetan banatuta. Gure Xake Eskolako lau talde bertaratu dira, Hadietako talde bat eta Txikietako hiru talde:

  • Handiak: Aritz Tornay, Jurgi Diaz, Milan Pejic, Gabriel Fernandez eta  Ehiartze Lopez
  • Txikiak A: Iker Tafall, Gorka Tafall, Nora Lera eta Jon Diaz
  • Txikiak B: Ekhi Larra, Jon Piedrola Piedrola, Martxel Alamndoz eta  Lizar Lopez
  • Txikiak D: Oihan Perez, Kimetz Lekuona, Beñat Sagarzazu eta Jon de Liras

Goizeko 10:00etan hasi da lehia frontoian, eta 13:30ean amaitu dute azken xakelariek. Finala, beste urte batez, bi mailatan banatu dute: handiak eta txikiak eta gure klubak bietan ordezkariak izan dituen Gipuzkoako talde bakarra izan da. Handietan, Gros A-k garaipena lortu du eta Hondarribia-Marlaxka bigarren izan da. Txikietan, berriz, Hondarribia-Marlaxka A izan da lehena eta Fiancheto 2019 bigarrena. gure beste bi taldeak oso txukuna ibili dira ere, eta horrela, Hondarribia Marlaxka B taldea bederatzigarrena izan da eta Hondarribia Marlaxka D zazpigarren.

WhatsApp Image 2021-12-12 at 10.52.27

Zorionak Hondarribia Marlaxkako espedizioa osatu duten guztioi eta etxean geratu direnei ere bai, arrakasta Xake Eskola osatzen dugun guztioina baita! Zorionak!!!

2020_Marlaxkito_bn

Open “Pablo de Unamuno” 2021: Patxi Moreno (7º), Ander Tafall (13º), Aritz Tornay (42º) eta Jokin Etxaniz (66º).
Zorionak guztioi!!!

WhatsApp Image 2021-12-08 at 18.33.27

Abenduaren 3tik 8ra, Torneo de Ajedrez “Pablo de Unamuno” xake-txapelketa klasikoaren beste edizio bat egin zen Salamacan. Aurten, berrikuntza gisa, xake klasikoaren modalitatean jokatu zen. Txapelketa irekia da, Open delakoa, beraz, federazioaren lizentzia indarrean zuten xakelari guztiek har zezaketen parte. Lehiaketa honen egoitza Fonseca Artzapezpikuaren Pintura Aretoaren marko paregabea izan zen.

Haurrak Benidormera Lions of Chess jokatzera joan baziren, Patxi Moreno, Ander Tafall, Aritz Tornay eta Jokin Etxaniz txapelketa polita honetan parte hartzera animatu ziren. Artiz Tornay FGAren beka jaso zuen, eta gure klubak gainerako jokalariak joateko beka eman zien. Lauek ederki gozatu zuten, oso emaitza onak izan zituzten eta, bide batez, unibertsitate-hiri famatua ezagutu zuten. Hona hemen lehen 10 sailkatuen rankinga eta gureen emaitza:

3692ccf6-8108-4fcf-b804-0bbb61abe563
Patxi Moreno, txapelketako 7. jokalari onenaren saria jasotzen
Rk. H.Z. T. Izena FIDE Ptk. D1 D2 D3
1 1 GM Gonzalez Perez Arian 2456 7 56,5 44 43,75
2 5 FM Bajo Gutierrez Ignacio 2245 7 52,5 41 38,5
3 7 CM Garcia Dorado Alberto 2212 7 50,5 39,5 37,75
4 10   De La Cruz Revilla Miguel 2196 6,5 53 42 36,25
5 13 CM Perez Nunez Saul 2156 6,5 50,5 39,5 33,75
6 3 FM Ruperez Benito Antonio 2341 6,5 48,5 37,5 34,25
7 8   Moreno Estebanez Patxi 2201 6,5 46 36 34
8 11   Vidal Fernandez Pablo 2182 6,5 45,5 35,5 31,25
9 2 IM Sanz Alonso Francisco J. 2346 6 50,5 39 32,5
10 12 FM Ponce Cano Adrian 2174 6 49,5 39,5 30,75
13 18   Tafall Villanueva Ander 2004 6 47,5 36,5 30
42 48   Tornay Aritz 1667 4,5 42,5 33 15,75
66 60   Etxaniz Mendieta Jokin 1554 3,5 38 29,5 12,5

Bihotza05_eus

BENIDORM CHESS OPEN: ESPERIENTZIA BIKAINA

Benidorm Chess Open fantastikoa abenduaren 4tik 12ra ospatu da Meliá Benidorm hotelean. Abenduaren 5ean eta 6an egin zen Lion of Chess izan zen Jurgi Diaz, Goretti Laportek, Iker Tafallek, Jon Piedrolak, Gorka Tafallek eta Jon Siazek osatutako gure espediziorako plater nagusia. Bertan lagun beren gurasoak eta Masiu Goio botilero lanetan aritu zen.

Espedizioaren giroa oso ona izan zen, bertako klima, instalazioak eta gure jokalariek egindako xakea bezala, eta horrek sailkapenean islatu zen:

GAUEKO BLITZ TXAPELKETAK ETA ASKOZ GEHIAGO
 

Astean zehar hainbat ekitaldi izan ziren, bi egunetan goizez GM Perez Candelariok aldiberekoak eskaini zituen,  eta arratsalde batean zehar bertaratutakoen partidak ere aztertu zituen eta bi gauetan Blitz txapelketak. Maisu Goio Benidorren geratu zen, hainbat ekitalditan parte hartuz eta gaueko bi blitz txapelketak jokatzera animatu zen, nahiz eta ez oso emaitza onak lortu. txapelketa hauetan Openetan gertatutakoren antzera, espedizio hindu zabal eta indartsuko jokalariak izan ziren nagusi.

 

Bihotza01_eus

AZAROA LIBURUTEGIAN: XAKEA ETA EMAKUMEA

Hondarribiko Zuloaga Etxea udal liburutegiak Hondarriba Marlaxka Xake Klubarekin elkarlanean, xakea eta Emakumearen hilabetea antolatu dute azarorako. Eta horrela, Liburutegia jendearen topalekua ere badenez azaroan Hondarribiko liburutegian xakea eta emakumeak izango dugu gai nagusia. Ekimen Honetan Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailaren laguntza izan dugu ere bai.

WhatsApp Image 2021-11-05 at 13.19.11 (3)

ASTELEHENEAN, DOAKO IKASTARO LIBREA LIBURUTEGIAN BURUTU GENUEN ETA ASTEAZKENEAN LAUGARREN ARIKETAREN IRABAZLEAK EMAN ETA ERAKUSKETA JASO GENUEN.

Astelehenean, azaroaren 19an, 18:00etan Hondarribiko Liburutegian, laugarren eskola irekia eta doakoa izan zen aurkeztu ziren guztientzat, eta gure Xake Eskolako astelehenetako “neska” nagusiek ere parte hartzen dutena. Eskerrik asko azoaroan klase hauetara agertu zareten guzioi, gogoratu xakena sakondu nahi duzuen guztiok klubeko astelehenetako saioetara etortzeko auekra duzuela!

LEHIAKETA

Laugarren ariketaren erantzuna asmatu zutenen artean 2. zozketa egin da eta zerrenda honetako pertsonak izan dira irabazleak: Zorionak!

10cf7f8d-19e4-4c68-bd02-c41a1fc274f5
  • Goretti Laporte
  • Nora Lera
  • Mikel Tafall
  • Ekhi Larra
  • Ametz Azkue

ZORIONAK!!!

Saria jasotzeko liburutegitik pasa eta zure erantzuna duen e-maila erakutsi. Hondarribiko Liburutegiko ordutegia astegunetan 9:00/13:30 eta 16:00/20:00 da eta larunbatetan 9:00/13:30. Eta beheko maileguan eskatu behar duzue liburua. Eskerrik asko denoi!

 

 EKIMENAREN AZALPENA

Azaroan Hondarribiko liburutegian xakea izan dugu gai nagusia. Ildo WhatsApp Image 2021-11-06 at 12.11.17horretan, batetik, liburutegi osoan zehar hainbat txoko prestatu dituzte Hondarribia Marlaxkak utzitako xake taulak, erlojuak eta abarrekin. Guzti hauek, gure joko maitearekin erlazioa duten liburu eta filmeekin ere atondu dute liburutegia.

Bestetik, astero Lehiaketa bat izan da, eta Xake Mate posizioak landu WhatsApp Image 2021-11-08 at 23.05.48ditugu, baita xake eskolak eman ere.  Larunbatean, hilaren 6an, bestalde, xakean jolasten aldibereko Reyenigma Los Reinos del Ajedrezpartidak jokatu genituen, azaroaren 8an Leontxo Garciak Emakumea eta Xakea hitzaldia eman zigun, 12an Rafa Nuñezek bere komikiaren aurkezpena egin zuen, hilaren 17an, Reina de Katwe film resizer.phpluzea proiektatu zen eta 22an Eider Velascorekin hitzordua izan genuen eta sari ederra eman xakaren eta emakumeen alde Euskal Herrian egindako lanagatik. WhatsApp Image 2021-11-23 at 12.40.57 (4)25ean Klubak ZAPATA GORRIAK ekimenan parte hartu zuen. Azaroan burutuko dugun ekimen honen ardatzetako bat Emakumea da eta bertan Hondarribiko Udal DpIxVbJW0AEwz_G260648419_4809809732375365_9215333602823922948_nGizarte Zerbitzuen laguntza izan dugu. Bertaratu zareten guztioi eskerrik asko!

252628209_1054754115342565_7844007874316834557_n

40 urtetik gora Hondarribia Marlaxka Xake Kluba helburu sozial argia duen kirol elkartea dela erakutzi dugu Bidasoko Xakea eta xakezaleez arduratuz eta gure izpiritua bere horretan darrai!

 

4 erantzun “Gaur SANTURTZIKO IX. XAKEKO GABONETAKO TXAPELKETA animatua izan da, Marlaxkako espedizio txikiaren parte-hartze arrakastatsuarekin, Zorionak! Gogoan izan ostiralean urteko azken teknifikazio-klasea eman genuela Maisu Alejandro Francorekin, eta oraindik ere irekita daudela laster hasiko diren Gipuzkoako emakumezkoen, beteranoen eta gazteen txapelketetan izena emateko epeak.” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s