Artxiboa laburpen hitzeka: Argazkiak: Julio Garcia Cabero

Gure taldekideek merituzko 4. postua lortu dute Euskadiko taldekako infantiletan

(leer en castllano)

Atzo Durangon EUSKADIKO ESKOLARTEKO XXXII. KIROL JOKOAK -TALDEKAKO EUSKADIKO XAKE TXAPELKETA burutu zen eta gure ondorengo jokalariak: Ibai Dorronsoro, Ander Uranga, Pablo Basurko, Iñigo Almazán eta Jon Irigaray Irungo La Salle ikastetxearen izenean merituzko 4. postua lortu zuten 9,5 puntu lortu eta gero (burutuako lana: +1 =2 -2).
Argazkiak: Julio García Cabero eta José M. Villanueva Vitón.
 
Ander Urangak egindako lana aipatu beharrekoa da txapelketako puntu gehien lortu zuen jokalaria bera izan baitzen, jokatutako 5 partidetan  4,5 puntu egin zituelarik (95 %). Pablo Basurkok ere lan txukuna burutu zuen eta 5 partidetan 4 puntu lortu ziuten (80 %). Gure beste taldekideek gogotsu aritu arren zortea ez zuten lagun izan eta ez zituzten nahi bezalako emaitzarik lortu.
Ondorengotan zorte hobeagoa opa diegu!
 

Txapelketa aurten Gros Xake Taldeak lortu du (José Luis Muñoz, Ander Martín, Cecilia Pérez, Ibon Sarriegi eta Félix Lobo osatutako taldearekin).

Sailkapena

Rk. SNo Taldea Partidak   +   =   –  TB1  TB2  TB3
1 3 Gros 5 4 1 0 15.0 9 0
2 6 Abadiño 5 2 2 1 10.5 6 0
3 2 San Prudencio 5 1 3 1 10.0 5 0
4 4 La Salle 5 1 2 2 9.5 4 0
5 1 Conteneo 5 1 2 2 8.0 4 0
6 5 San Viator 5 0 2 3 7.0 2 0

Informazio gehiago ondorengo loturetan: “Chessresults”  eta EXF Wegunean