Artxiboa laburpen hitzeka: durango

Gure taldekideek merituzko 4. postua lortu dute Euskadiko taldekako infantiletan

(leer en castllano)

Atzo Durangon EUSKADIKO ESKOLARTEKO XXXII. KIROL JOKOAK -TALDEKAKO EUSKADIKO XAKE TXAPELKETA burutu zen eta gure ondorengo jokalariak: Ibai Dorronsoro, Ander Uranga, Pablo Basurko, Iñigo Almazán eta Jon Irigaray Irungo La Salle ikastetxearen izenean merituzko 4. postua lortu zuten 9,5 puntu lortu eta gero (burutuako lana: +1 =2 -2).
Argazkiak: Julio García Cabero eta José M. Villanueva Vitón.
 
Ander Urangak egindako lana aipatu beharrekoa da txapelketako puntu gehien lortu zuen jokalaria bera izan baitzen, jokatutako 5 partidetan  4,5 puntu egin zituelarik (95 %). Pablo Basurkok ere lan txukuna burutu zuen eta 5 partidetan 4 puntu lortu ziuten (80 %). Gure beste taldekideek gogotsu aritu arren zortea ez zuten lagun izan eta ez zituzten nahi bezalako emaitzarik lortu.
Ondorengotan zorte hobeagoa opa diegu!
 

Txapelketa aurten Gros Xake Taldeak lortu du (José Luis Muñoz, Ander Martín, Cecilia Pérez, Ibon Sarriegi eta Félix Lobo osatutako taldearekin).

Sailkapena

Rk. SNo Taldea Partidak   +   =   –  TB1  TB2  TB3
1 3 Gros 5 4 1 0 15.0 9 0
2 6 Abadiño 5 2 2 1 10.5 6 0
3 2 San Prudencio 5 1 3 1 10.0 5 0
4 4 La Salle 5 1 2 2 9.5 4 0
5 1 Conteneo 5 1 2 2 8.0 4 0
6 5 San Viator 5 0 2 3 7.0 2 0

Informazio gehiago ondorengo loturetan: “Chessresults”  eta EXF Wegunean

Ibai Dorronsorok Euskadiko txapelketan brontzea lortu du

(leer en castellano)

Durangon Maiatzaren 25 eta 26an Euskadiko Xake Federakuntzak, antolatutako Euskadiko XXXII. Eskolarteko Jokoak burutu dira, alegia, Infantil eta (2. urteko) Alebin mailan eta bertan taldeko ordezkari bakarra izan dugu, infantil mailan: Ibai Dorronsoro.

Lehia gogorra egon da eta 6 txanden ondoren, bost jokalarik 4,5 punturekin amaitu dute txapelketa eta postuak erabakitzeko hiru desenpate sistema erabaili behar izan dituzte. Ibai Dorronsorok txapelketa bikaina burutu du bidean puntu eta erdi bakarrik utziz eta 1577 puntuko performacea lortuz,  txapeldunarekin galdu, bigarren sailkatuarekin parra egin eta beste partida guztiak irabazi dituelako.  Zorionak txapeldun!

Infantil mailako Euskadiko txapelketa: Sailkapen nagusia

Rk. Izena FED Elo Herriald. Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 Lagos Lejarraga Jon B 1530 Bizkaia 4.5 17.5 0.0 17.0
2 Garcia Mtnez de La Hidalga Alber B 1546 Bizkaia 4.5 16.5 0.0 15.5
3 Dorronsoro Larbide Ibai G 667 Gipuzkoa 4.5 16.5 0.0 13.5

Informazio gehiago  Euskal Xake Federakuntza eta chessresults.

Arestian esan bezala alebinmailako txapelketa ere jokatu da ondorengo podiumarekin amaitu delarik:

Alevin mailako Euskadiko txapelketa: Sailkapen nagusia

Rk. Izena FED Elo Herriald. Pts.  Des 1  Des 2  Des 3
1 Martinez Fernandez Adrian B 1675 Bizkaia 4.5 12.0 8.0 10.50
2 Aroztegi Tolosa Juan Jose G 0 Gipuzkoa 4.0 13.0 7.5 8.50
3 Valgañon Setien Irati B 0 Bizkaia 3.5 15.0 8.5 8.50

Zorionak jokalariei eta antolatzaileei egindako lan txukunagatik.