Asteburu honetako Gipuzkoako Txapelketetako 4. jardunaldiko emaitzak. Ibai Dorronsoro Kadeteko 1. Postuan jarri da eta Patxi Moreno 3. Mailan Bigarren postura igo da.

(leer en castellano)

Pasa den asteburuan gure teldekideek Gipuzkoako Txapelketa ezberdinetako laugarren jardunaldian egindako emaitzak ez dira oso onak izan (+2-3=1). Jokoan dauden lehieketa ezberdinetan sei ordezkari ditugula gogoratzen dizuegu (absolutuan, bigarren mailan, hirugarren mailan eta kadetean).

ABSOLUTOA: Sailkapena 4. txanda ondoren

Rk. No.Ini. Izena FIDE EloN Pts.  Des 1  Des 2  Des 3
1 4 Urretabizkaia Merino Asier 2093 2081 3.5 2193 2576 7.5
2 20 Fuente San Sebastian Ernesto 1828 1846 3.5 2003 2287 7.5
3 2 Guijarro Galan Jose Luis 2189 2191 3.5 1921 2411 9.0
25 27 Orube Bona Andoni 1779 1783 1.5 1741 1905 6.5

DSCN0019 (640x472)

Gorengoen mailako txapelketan aurten dugun ordezkari bakarra den Andoni Orubek Joseba Izquierdoren aurka parra lortu eta gero, datorren jardunaldian pieza zuriekin 12. mahaian José Ángel Burgañaren kontra lehian arituko da.

BIGARREN MAILA: Sailakena 4. Txanda ondoren

Rk. No.Ini. Izena FIDE EloN Pts.  Des 1  Des 2  Des 3
1 5 Sanchez Merino Christian 1656 1643 4.0 1744 2533 7.0
2 7 Fernandez Zubitur Asier 1607 1563 3.0 1691 1858 8.5
3 2 Martin Iribar Ander 1738 1687 3.0 1557 1772 7.5
8 8 Muriel Dominguez Mariano 1601 1584 2.0 1482 1370 6.5

DSCN0013 (640x452)

Bigarren mailan, larunbatean Mariano Murielek Ander Martínen kontra galdu eta gero datorren astean pieza zuriekin 4. mahaian Jon Jauregiren kontra jokatuko du.

HIRUGARREN MAILA: Sailkapena 4. Txanda ondoren

Rk. No.Ini. Izena FIDE EloN Pts.  Des 1  Des 2  Des 3
1 17 Arrondo Carbonell Pablo 1636 1644 3.5 2021 2398 8.5
2 20 Moreno Estebanez Patxi 1592 1550 3.5 1922 2198 7.5
3 11 Mohseni Neik 1659 1643 3.5 1753 2044 7.5
16 8 Pascual Cuadrados Carlos 0 1679 2.0 2021 2052 10.0
23 12 Tafall Villanueva Ander 0 1657 2.0 1515 1520 9.0

Arestian esan bezala, Hirugarren mailan 3 ordezkari ditugu eta aurreko txandan derbya izan genuen. Carlos Pascualek Patxiren kontra ostean, txapelketako 11. mahaian, pieza beltzekin Segio Belosilloren aurka arituko da. Derbya irabazi zuen Patxi Morenok eta datorren jardunaldian 2. mahaian, pieza zuriekin Xabier Garmendia izango du aurkari. Bestalde, Ander Tafallek Eneko Alberdiren kontra galdu eta gero, datorren larunbatean 12. Mahaian, pieza zuriekin, Juan María Santosekin lehian arituko da.

KADETEA: Sailkapena 4. Txanda ondoren

Rk. No.Ini. Izena FIDE EloN Pts.  Des 1  Des 2  Des 3
1 9 Dorronsoro Larbide Ibai 1528 1478 3.5 1469 1848 8.0
2 1 Martin Iribar Ander 1738 1687 3.5 1466 1851 6.5
3 2 Munoz Avila Jose Luis 1711 1627 3.0 1592 1618 8.0

DSCN0039 (640x480)

Azkenik igandetan jokatzen den Kadetean Jose Luis Muñoz mendean hartu eta gero, Ibai Dorronsorok datorren igandean Cecilia Pérezen aurka jokatuko du pieza beltzekin, 1. mahaian.

Zorte on eta batez ere ondo pasa dezatela!

Antolatzailearen Webgunear: FGA-GXF

Lehian dauden txapelketan informazioa (Chess-Results) :

Gorengoen Mailako Txapelketako partidak zuzenean ikusteko: Gros XT

2 erantzun “Asteburu honetako Gipuzkoako Txapelketetako 4. jardunaldiko emaitzak. Ibai Dorronsoro Kadeteko 1. Postuan jarri da eta Patxi Moreno 3. Mailan Bigarren postura igo da.” sarreran

Utzi iruzkina