2015eko Gipuzkoako banakako txapelketak abian daude!

(leer en castellano)

Urriarte ondorengo asteburuetan Gipuzkoako banakako maila ezberdinetako txapelktak burutuko dira. Jarraian  Gipuzkoako Xake Federakuntzako 2015. urteko denboraldiko Txapelketen datak eta tokiak ematen dizkizuegu:

  • NAGUSIA (maila Gorena, Lehenengoa edo Eloa 1950 edo handiagoa dutenentzat): urriaren 3, 10, 17, 24 eta 31an eta azaroaren 7 eta 14an. (FIDE Elorako kontutan hartuko da).
  • BIGARRENA: urriaren 3, 10, 17, 24 eta 31an eta azaroaren 7 eta 14an. GROS. X.T. Donostia.
  • HIRUGARRENA: urriaren 3, 10, 17, 24 eta 31an eta azaroaren 7 eta 14an. GROS. X.T. Donostia – AN.KAKUTE, Azkoitia.
  • KADETEAK: urriaren 4, 11, 18 y 25ean; azaroaren 1, 8, eta 15ean. GROS. X.T. Donostia.
  • JUBENILAK ETA BETERANOAK: abenduaren 19, 21, 22, 23, 26, 28 eta 29an. Data hauek aldaketaren bat jasan dezakete partide eta txanda kopuruen baitan. GROS. X.T. Donostia.
  • BANAKAKO PARTIDA AZKARRAK: Azaroaren 21a. BILLABONA X. J. E. Billabona.
  • TALDEKAKO PARTIDA AZKARRAK: Azaroaren 28a. IBARRAKO X. E. Ibarra.

Horrela, pasa den larunbatean Gipuzkoako banakako gorengoen mailako, bigarren mailako eta hirugarren mailako lehen jardunaldia burutu ziren IA Mikel Larreategiren zuzendaritzapean. Kadetea igandean burutu da. Gure ordezkariek hasiera txukuna izan zuten, jokatutako partida guztiak irabazi baitzituzten eta par bakarra.

Gorengoen eta lehenengo maila biltzen duen txapelketan, Nagusia,  37 jokalariek parte hartzen duten eta bertan gure taldeko bi lagun parte harten dute: zerrendako 17 postuan dagoen Ramon Nogues Fernandez eta rankineko 25. jokalaria den Andoni Orube Bona, zein lehenengo txandan ez zuen parte hartu, bye bat eskatu baitzuen.

Bigarren mailako txapkelketan 19 jokalari parte hartzen dute eta bertan bi jokalari lehian ditugu ere: txapelketako hasierako zerrendako 8. postuan Iker Arri Martinez eta 15ean dagoen Ricardo Campos Urbaneja.

Hirugarren mailan bost jokalari ditugu lehian, Donostian burutzen ari den zonalean. Guztira 48 jokalarik izena eman dutela. Patxi Moreno Estebanez-ek jokalarien hasiera zerrendan 2. du, Ander Tafall Villanueva-k 10. postua, Carlos Pascual Cuadrado-k 20. postua, 23. postuan Mikel Tafall Soreasu dugu eta Ion Irigaray Ferreira-k zerrendako 35. jokalaria dugu.

Azkenik, pasa igandetan Kadetea burutuko dela, baina horretan ez dugu ordezkaririk.

Zorte on eta batez ere ondo pasa dezatela!

Antolatzailearen Webgunear: FGA-GXF

Txapelketa ezberdinen informazioa (Chess-Results):

One thought on “2015eko Gipuzkoako banakako txapelketak abian daude!”

Utzi iruzkina