Marlaxkako ordezkaritza Burlatako Mikel Gurea XX. Xake txapelketan

(leer en castellano)

Atzo igandea, azaroak 17, goizez, Burlatako Askatasuna Pilotalekuan, Mikel Gure Xake Klubak antolatua, Nafarroako eskola txapelketen artean dekanoa den Mikel Gurea XX. Xake Txapelketa – Fernando Bengoechea, beti gurekin burutu zen. Taldekako txapelketa honetan Iker Tafall eta Gorka Tafall gure jokalariek Toki Alai taldeko lehenengo eta bigarren mahaietan jokatu zuten. Taldea Aimar Arretxe, Telmo Conde eta Ander Conde gure taldekide ohiek osatu zuten.

Gorka, Iker, Aimar, Ander eta Telmo Burlatan

Guraosek ondo pasa bazuten, txikimaisuek berriro elkarrekin itzel pasatzeaz gain xakean oso ondo aritu ziren eta baita lan txukuna egin, sub10ean hirugarren postua lortuz:

Sub10ko Sailkapena:


1 Oberena A, 20
2 Mikel Gurea E, 17,5
3 Toki Alai, 16,5
4 Orvina B, 16
5 Buztintxuri Kasparov, 12
6 Lorenzo Goicoa A, 12
7 Amaiur A, 12
8 Oberena B, 12
9 Berriozar A, 11,5
10 Lorenzo Goicoa B, 11,5
11 Calahorra B, 11
12 Catalina de Foix A, 11
13 Paz de Ziganda 3, 11
14 Paz de Ziganda 2, 8,5
15 Camino de Santiago B, 8
16 MIkel Gurea F, 6,5
16 Lorenzo Goicoa C, 4

Zorionak txapeldunak!!
Lotura interesgarriak
  • Mikel Gurea Xake Klubaren webgunea: hemen.
  • Burlatako Udaletxeko Kirol patronatuaren webgunea: hemen.
  • Nafarroako Xake Federazioaren webgunea: hemen.

One thought on “Marlaxkako ordezkaritza Burlatako Mikel Gurea XX. Xake txapelketan”

Utzi iruzkina