1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NiEtxeanGelditukoNaiz
Gaur arratsaldean Hondarribia Marlaxkaren eta Martintxo Xake Taldearen arteko adiskidetasun norgehiagoka burutu da Lichess plataforman. Taldekako bataila animatu honek Martintxoko 16 jokalari (Aritz Morante, Pio Jesus García, Diego Sanz, Ruben Pomares, Jose Luis Sampedro, Mitxel Diaz, Bruno Díaz, Yaroslav Khoroshykh, Ibon Dominguez, Ruben Cogollos, Jon Bocos, Jose Maria Palomo (semea), Eider Velasco, Jose Maria Palomo (aita), Oihan Gomara eta Guzman Salazar) eta gure klubeko 19 (Martin Krug, Patxi Moreno, Daniel Garmendia, Ander Tafall, Goio Uriarte, Álvaro Minondo, Louis del Rio, Iker Tafall, Gorka Tafall, Goretti Laporte, Danel Laporte, Ohian Perez, Xabal Bruña, Jurgi Díaz, Jon Piedrola, Martxel Almandoz, Telmo Velazquez, Manex Velazquez eta Jokin Etxaniz) bildu ditu. Emozioz betetako amaiera batean, azkenean, merezimendu osoz, lehia gure lagun gasteiztarren alde egin du. Zorionak guztioi!!!
Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!
One thought on “Hondarribia Marlaxkaren eta Martintxo Xake Taldearen arteko online norgehiagoka gaur. Gasteiztarren merezitako garaipena. Zorionak! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.”